Atletismoa: Lasterketak, Jauziak, Jaurtiketak eta Dekatloia
Atletismoa
Lasterketak
- Maratoia
- 10.000 metroko lasterketa
- 5.000 metroko lasterketa
- 3.000 metroko lasterketa
- 3.000 metroko oztopo-lasterketa
- 1.500 metroko lasterketa
- 800 metroko lasterketa
- 400 metroko lasterketa
- 400 metroko hesi-lasterketa
- 200 metroko lasterketa
- 100 metroko lasterketa
- 110 metroko hesi-lasterketa
Jauziak
- Luzera jauzia
- Jauzi hirukoitza
- Altuera jauzia
- Pertika jauzia
Jaurtiketak
- Pisu jaurtiketa
- Disko jaurtiketa
- Mailu jaurtiketa
- Xabalina jaurtiketa
Beste batzuk
- Dekatloia (gizonezkoak)
- Heptatloia (emakumezkoak)
- Triatloia
Txapelketak
- Olinpiar Jokoak
- Munduko Atletismo Txapelketa
- Pista Estaliko Munduko Atletismo Txapelketa
- Europako Atletismo Txapelketa
- Pista Estaliko Europako Atletismo Txapelketa
Maratoia
Kondairaren arabera, K. a. 490. urtean Greziak Persiari irabazi zion Maratoiko guduan. Garaipenaren berri albait arinen eman behar zioten Atenasi, eta Fidipidesen esku utzi zuten egiteko hori. Greziakoak lasterka egin zituen Maratoneta Atenas artean dauden 40 bat kilometroak, baita lehertuta amaitu ere. Helmugara iritsi zenean, "irabazi dugu" esan eta han bertan hil zen.
Herodoto greziar historialariak, ordea, bestelako istorioa kontatu digu: Fidipidesen egitekoa Espartako armadari laguntza eskatzea omen zen. Persiar soldaduek bidean aurkitu zuten guztia suntsitu eta Atenasera iritsiak ziren. Espartaren babesa lortu ezean, jai zuten greziarrek. Fidipidesek bi egun behar izan zituen Atenastik Espartara zeuden 240 kilometroak egiteko; alferrik, gainera, zeren eta Artemisaren omenezko jaialdia antolatzen ari zirela-eta Atenasi laguntzea uko egin baitzioten Espartakoek. Fidipidesek 240 kilometroak egin behar izan zituen atzera, burumakur, albiste txarrak baitzeramatzan etxera.
Altuera jauzia
Altuera jauzia atletismoaren proba bat da, parte-hartzaileek langa horizontala gainditu behar izatean datzana. Antzinako Greziatik praktikatzen da, eta historian zehar arauak aldatu egin dira eta jauzilariek teknika gero eta hobeak erabiltzen dituzte. Izan ere, garai modernoetan ere erabilitako sabel-biribilkia teknika ia baztertuta dago gaur egun, Dick Fosburyk Fosbury flop edo bizkarreko teknika probatu eta laster samar hedatu zenetik. Ordura arte, munduko errekorra Valery Brumel sobietarrarena zen, 1963an teknika zaharrarekin 2,28 metroko altuera gainditu baitzuen. Teknika berria, barrarantz, zeharkako norantzan eta kurba bat eginez korrika joatean datza; behin barra ondora iritsita, honekiko bizkarrez eta gertueneko besoa luzatuta jauzi egiten da gero. Era hau, askoz eraginkorragoa da ikuspuntu biomekanikotik, jauzilariaren grabitate zentrua eta gainditu beharreko barraren artean tarte txikiagoa uztea ahalbidetzen baitu, honela, altuera irabaziz. Javier Sotomayor kubatarrak 1993an munduko errekorra ezarri zuen (2,45 m), eta emakumezkoen markarik onena bestela Stefka Kostadinova bulgariarrarena da (2,09 m 1987an).
Dekatloia
1. egunean:
- 100 metroko lasterketa
- Luzera jauzia
- Pisu jaurtiketa
- Altuera jauzia
- 400 metroko lasterketa
2. egunean:
- 110 metroko hesien lasterketa
- Disko jaurtiketa
- Pertika jauzia
- Xabalina jaurtiketa
- 1.500 metroko lasterketa