Askatasuna eta Determinismoa Filosofian: Kontzeptu eta Teoriak
Askatasuna eta Determinismoa Filosofian
Kanpo Askatasuna
Nahi dugun tokira joateko eta egoki deritzogun moduan jokatzeko aukera, herrialdearen legeak errespetatuz. Kartzela eta diktadura ez dira kanpo askatasunaren adibide, esparru juridiko eta politikoaren araberakoa baita.
Barne Askatasuna
Nahimenaren askatasuna, bakoitzak bere erabakiak hartzeko gaitasuna. Askatasun morala norberaren irizpideen arabera bizitza bizitzeko gaitasuna edukitzea da. Hipnosia eta sekten kontrol mentalak barne askatasunaren aurkakoak dira.
Determinismoa
Determinismoaren Kontzeptua
Determinismoa: dena zerbaiten kausaz gertatzen delako uste dutenen jarrera.
Baldintzatuta egotea: askatasuna ez da erabatekoa, baina bai nor bere ekintzen erantzule dela jakiteko. Determinatuta egoteak askatasunez jokatzeko aukera guztiak ukatzen ditu. Askatasuna alderdiengatik baldintzatua dago (izaera, gizartea, hezkuntza, ekonomia, politika). Ez gara aske, baina alderdi horiek ez digute askatasuna eragozten, lagundu baizik (adibidez, uharte batean ez gara aske).
Determinismo Kosmologikoa: Patua
Patua: Estoikoen ustez (estoizismoa, Seneka, eudaimonia lortu – zoriontasuna kezka nagusia –, beharrak naturara egokitu logosaren bitartez), kosmoaren ordena jakitea beharrezkoa da, nola jokatu jakiteko. Heraklito Efesokoaren doktrinara jo zuten (denak arrazoiren bat du, horregatik guztientzako balio duen arrazoi bat, unibertsoa zuzentzen duen legea). Patuaren arabera dena halabeharrez gertatzen da, gizakiak patuaren aurka ezin du ezer egin (Edipo erregearen kasua). Estoikoen ustezko jakintsu-eredua: kanpoko zoriontasun oro patuaren esku dago, barne bakea lortzen saiatu behar da; horretarako beharrezkoa den sufrimendua eta besteen iritziak ez sentitzea.
Determinismo Teologikoa: Predestinazioa
Predestinazioa: Jainkoak dena dakiela, Jainkoak gu determinatu gaituela. Erreformatzaile protestanteek (gizakiak ez du aukeramenik, predestinatuta dagoela) defendatu zuten. Teologo katolikoek, berriz, giza ekintzen eragile gizakia eta Jainkoak batera direla diote.
Determinismo Zientifikoa
Giza jokaera azaltzeko zientzia erabiltzen du. Pentsamolde erredukzionista: gizakien alderdi guztien konplexutasuna bakarrera murriztu.
- Monismo fisikalista: unibertso osoa materia soilik da.
- Ivan Pavlov: determinismo fisiologikoa; ekintza askeak erreflexu baldintzatuak direla.
- Sigmund Freud: determinismo psikoanalitikoa; giza ekintzak inkontzientearen eraginez egiten direla.
- Determinismo ekonomikoa (marxismoak): ekonomiak historiako etapak, ekoizpen moduak eta giza kontzientzia determinatzen dituela.
- Determinismo genetikoa: gure geneak ekintzen kausak direla.
Askatasun Gizatiarra
Askeak gara etorkizuna erabakitzeko, guztion onerako (historian zehar zapalkuntzak zuzendu dira).
Askatasuna Autonomia da
- Hautatzeko askatasuna: egin daitezkeen ekintza guztien alde onak eta txarrak aztertu (gu determinatuta egon gabe), eta axolagabetasunik gabe guztien artean hautatu ahal izateko gaitasuna. Beti pentsatu aukeratu baino lehen.
- Autonomia kontzeptua: Kantek dio helburuak hauta ditzakegula (beti egon dira gezurrak, baina desagertu daitezke).
- Heldutasun morala: heteronomiatik autonomiara. Kontzientzia morala: zer den bidezkoa eta zer bidegabea neurtzeko gaitasuna. Kanten ustez prozesu bat da. Kohlbergek horretan oinarritu eta hiru maila bereizi zituen:
- Maila aurrekonbentzionala: norberaren interesak lortu, sariak lortu eta zigorrak ekiditu. Bulkada egoisten arabera jokatuz ez dira autonomo.
- Maila konbentzionala: gizarteko legeekin bat datorrena bidezkoa da. Aurreiritzi sexista eta arrazistak onartu, aurreiritzi horiek legezkoak direlako. Bulkada egoistak kontrolatu, baina ez norberaren printzipioei jarraitu, heteronomo samar.
- Maila postkonbentzionala: gizarteko arauak eta printzipio moral unibertsalak bereizi. Autonomoak.