Aro Modernoko Herri Matxinadak Europan (XVI-XVII. mendeak)
XVII. Mendeko Matxinadak
Gatzaren Matxinada Baionan (1691)
Baionan, 1691n, Parisek gabelari (gatzaren zergari) ezarri nahi zion % 50eko igoeraren aurka matxinatu ziren. Richelieuk, Luis XIV.aren ministroak, itsas armada bidali zuen, baina herritarrek eutsi egin zioten. Azkenean, Lapurdiko jaunak zapaldu zuen matxinada.
Fronda Matxinada Frantzian (1648-1653)
1648an, Frantzian, garai hartako krisi ekonomikoari eta gerrei aurre egiteko ezarritako zerga berezien aurka, Fronda deituriko matxinada hasi zen. Ondoren, Luis XIV.a adingabea zenez, botere politikoaren kontrola eskuratzeko gatazka bihurtu zen. 1652an, Luis XIV.a jadanik errege zela, matxinatu guztien zapalketarekin amaitu zen 1653an.
Portugalgo Independentzia (1640)
1640an Portugalen independentziaren aldeko matxinada ugari izan zen. Portugal Espainiaren esku zegoen 1580. urteaz geroztik, baina 1640an Felipe IV.aren ministro Olivares konde-dukeak, Espainiak parte hartzen zuen gerrek sortutako behar ekonomikoei aurre egiteko, lurralde guztiek diru kopuru eta soldadu kopuru bat eman behar zutela agindu zuen. Azkenean, Bragantzako duke Portugalgo Joan IV.a buru zela, Portugalek independentzia lortu zuen.
Gosete Matxinadak Errusian (1601-1602)
Errusian matxinada ugari izan ziren 1601-1602 urteetan, uzta txarren ondorioz izandako gosea zela eta. Nobleek gogor zapaldu zituzten nekazariak.
Lur Itxituren Aurkako Matxinada Ingalaterran (1606)
Ingalaterran, 1606an, nekazari pobreak matxinatu ziren noble eta burgesak bultzatzen ari ziren enclosure edo lurren itxituren aurka; horrek ekoizpena handitzen bazuen ere, nekazari xume asko lurrik eta lanik gabe uzten zituelako.
Gosete Matxinadak Andaluzian (XVII. mendea)
Andaluzian, 1647-1648 eta 1651-1652 urteetan, matxinada ugari izan zen. Nahiko zereal ez zegoenez, horren prezioa asko igotzen baitzen, Andaluziako hirietan goseak bultzatutako matxinada ugari gertatu zen. Kasu guztietan, bertako jauntxoek errepresio handiz zapaldu zituzten matxinadak.
XVI. Mendeko Matxinadak
Higanoten Matxinada Frantzian (1562)
Frantzian, 1562an Katalina Medici erreginorde zela, higanot (Frantziako kristau protestanteak) ugari hil zituzten. Ondorioz, higanot talde batek hainbat hiri hartu eta matxinada deitu zuen. Gertaeran protestante eta katoliko ugari hil ziren, baina, azkenean, protestanteak garaitu zituzten eta beren eskubideak murriztu zituzten.