Aro Modernoaren Hasiera: Biztanleria, Ekonomia eta Politika
EUROPAN: BIZTANLERIA
1. Zergatik gertatu zen Erdi Aroaren amaierako krisi demografikoa?
- Hainbat faktorek eragin zuten Erdi Aroko amaierako krisi demografikoa: herrialdeen arteko etengabeko gerrak, uzta txarrak, gosetea, baina batez ere Izurri Beltza.
2. Non eta noiz agertu zen lehen aldiz Izurri Beltza Europan?
- Turkian, 1347. urtean.
3. Nondik eta nola iritsi zen Izurri Beltza?
- Asiatik zetorren merkataritzaren bitartez.
4. Nola hedatu zen Izurri Beltza?
- Arratoiek eta arkakusoek transmititzen zuten birusa, bai merkatariek beraiek, bai haiek zeramaten merkantzian.
5. Zerk eragin zuen Europako populazioaren errekuperazioa XV-XVI. mendeetan?
- Gerra gutxiago, uzta hobeak eta izurriaren gutxitasuna.
EUROPAN: EKONOMIA
6. Zer aldaketa egon ziren ekonomian Aro Modernoaren hasieran?
- Ekonomiak asko egin zuen gora, erosle kopuruak gora egin zuelako, banku-sistema garatu zelako eta merkataritza-hiriak oso handiak bihurtu zirelako.
7. Zergatik hobetu zen banku-sistema?
- Merkataritzan urte haietan asko irabazten zen, eta Amerikara joateko dirua behar zenez, bankuei eskatzen zitzaien; horiek irabazi ikaragarriak zituzten.
8. Zer hirik izan zuten botere ekonomiko handia garai hartan? Zergatik?
- Venezia, Florentzia, Anberes, Hansako hiriak, Lisboa, Sevilla eta Londres. Hauek portu merkante handiak zituztelako.
9. Zer gertatu zen XVI. mendean ekonomiak gora egiteko?
- Biztanleria igo zenez, erosleak ere igo ziren, eta horrek ekonomiaren susperraldia ekarri zuen. Amerikaren aurkikuntzak asko lagundu zuen, handik gauza berri asko ekarri zirelako.
10. Zer aldaketa egon ziren Europako ekonomian Aro Modernoaren hasieran?
- Krisi ekonomikotik merkataritza-hiriak ikaragarri handitzea.
GIZARTE ANTOLAKETA
11. Nola zegoen antolatuta gizartea Aro Modernoan?
- Erdi Aroko hiru estamentu berdinekin jarraitu zuten: Noblezia, Kleroa eta Herri Xehea. Lehenengo biak pribilegiatuak ziren, eta besteak ez.
12. Zeintzuk izan ziren Aro Modernoaren hasieran gizartean gertatu ziren aldaketak?
- Burgesiak gero eta indar eta eragin handiagoa izango du, eta nekazariak jopu izateari utzi zioten.
13. Non eta nola hobetu ziren nekazarien bizi-baldintzak?
- Nekazariek jopu izateari utzi zioten, nekazari libre bihurtuz, eta beren jaunaren partetik tratu txarrak jasotzen bazituzten joateko eskubidea zuten.
14. Zein lanbide eta giza taldek hartu zuten indarra Aro Modernoan zehar?
- Merkatariak eta bankariak indartu ziren. Hauek burgesak ziren, eta horrek esan nahi du burgesiak gero eta indar handiagoa hartu zuela.
15. Zein zen pribilegiorik gabeko estamentua?
- Herri Xehea.
16. Zeintzuk ziren estamentu pribilegiatuak eta nolako pribilegioak zituzten?
- Noblezia eta Kleroa, eta hauek ez zituzten zergak ordaintzen.
POLITIKA
17. Definitu Estatua hitza.
- Gizarte batean arauak ezartzeko, administratzeko eta gizartea bera zuzentzeko ahalmena duen erakunde multzoa da.
18. Konparatu Erdi Aroko monarkiak eta Aro Modernokoak.
- Erdi Aroko monarkiak oso botere gutxi zuen, boterea jaun feudalek baitzuten. Baina Aro Modernoan monarkia autoritarioa jaiotzen da: nobleei pixkanaka boterea kentzen joan zitzaizkien, eta kargu publikoei eman, horrela Estatu Modernoak sortuz.
19. Zer neurri hartu zituzten Aro Modernoko errege-erreginek beren boterea sendotzeko?
- Armada propioak sortzen hasi ziren, diplomazia indartu zuten eta zergak igo zituzten hori guztia ordaindu ahal izateko.
20. Zer da diplomazia?
- Funtzionario sare bat da, beste herrialdeekin erregearen izenean hitz egiten zuena.
21. Zer da burokrazia?
- Herrialde bateko administrazio zentralizatua, zuzenean estatu buruaren menpe dagoena (aro horretan, erregearen menpe).
22. Beren boterea sendotzeko, nori kendu zioten boterea? Nola?
- Nobleei kendu zieten boterea, lurraldeak eta pribilegioak kenduz.
23. Zeintzuk izan ziren Europan garai honetan sortuko ziren Erresuma boteretsuak?
- Frantzia, Ingalaterra, Espainia eta Errusia.
24. Zein zen Estatu Modernoaren sistema politikoa?
- Monarkia autoritarioa sortu zen.
Espainian
1. XV. mendean zenbat erreinu zeuden Iberiar Penintsulan? Zeintzuk ziren?
- Bost erreinu zeuden: Nafarroa, Granada, Gaztela, Aragoi eta Portugal.
2. Eta XVI. mendean?
- Espainia eta Portugal.
3. Nola iritsi zen Isabel Gaztelako tronura?
- Bere anaia hil zenean, bera eta Joana la Beltranejaren artean gerra zibil bat egon zen Gaztelako nobleen artean. Isabelek irabazi zuenez, berak eskuratu zuen tronua.
4. Zer izan zen 1474ko Ondoregotza Gerra Zibila? Nortzuk borrokatu zuten elkarren aurka? Zenbat iraun zuen Gerrak? Nolako ondorioekin amaitu zen?
- Gaztelako tronua eskuratzeko, Isabelen aldeko nobleak eta Joanaren aldeko nobleak borrokatu ziren 5 urteko gerra batean. Azkenean, Isabel tronuan eseri zen eta Joana atzerriratua izan zen.
5. Zergatik esaten dugu Errege-erregina Katolikoen ezkontzak Gaztela eta Aragoiren arteko batasun pertsonala besterik ez zela izan?
- Ezkontzak interes politikoak izango balitu, bi erreinuak batuko lituzke, baina ez zen hori gertatu.
6. Zer lurralde zeuden Errege-erregina Katolikoen mende?
- Gaur egungo Espainia, Napoliko Erreinua, Sizilia, Sardinia, Tripoli, Tunis, Bujia, Aljer, Oran eta Amerikako lurraldeak.
7. Zer neurri hartu zituzten Errege-erregina Katolikoek barne-politikari dagokionez?
- Ermandade Santua sortu, Inkisizioa baimendu, Kantzelaritza sortu, korrejidoreak jarri, armada profesionala, nobleei pribilegioak kendu eta juduak eta musulmanak kanporatu.
8. Zein zen neurri hauen helburua?
- Errege-erreginaren boterea sendotu eta Espainia batu.
9. Zer zen Inkisizioa?
- Epaitegi erlijioso bat.
10. Nolakoa izan zen Errege-erregina Katolikoen ezkontza-politika beren seme-alabekin?
- Ahal izan zuten herrialde guztiekin ezkondu ziren Frantzia isolatzeko: Portugal, Ingalaterra eta Inperio Santuarekin ezkontzak.
EUSKAL LURRALDEAK
1. Zer ziren Ermandadeak?
- Ermandadeak herrien eta merkatarien arteko elkarteak ziren.
2. Zertarako sortu ziren edo zein zen haien funtzioa?
- Beraien artean laguntzeko eta defendatzeko.
3. Zer ziren eta dira Foruak?
- Euskal lurraldeetako legeak dira.
4. Zer ezaugarri zituzten komunean 3 probintzietako foruek?
- Foru Orokorrak zituzten komunean.
5. Zer dira Batzar Nagusiak?
- Probintziako gobernua.
6. Zein zen hauen funtzioa?
- Legeak sortu eta ezarri, justizia administratu, zergak jaso eta erregearen eskaerak onartu edo ez.
7. Zer ezaugarri bete behar ziren Batzar Nagusietako kide izan ahal izateko?
- Gizona izan, jabetzak eduki eta gaztelaniaz irakurtzen eta idazten jakitea.
8. Beraz, nortzuk izaten ziren Batzarkideak?
- Burgesak, nobleak eta Eliza.
9. Zer dira Ahaide Nagusiak?
- Euskal lurraldeetako familia noble handienak.
10. Zeintzuk izan ziren bi leinu garrantzitsuenak?
- Ganboatarrak eta Oinaztarrak.