Arkitektura Gotikoa: Ezaugarriak eta Bilakaera

Arteak eta humanitateak2,9 KB

Arkitektura Gotikoa

Gotikoa erromanikoaren bilakera logikoa izan arren, estetikoki gustu desberdinak adierazten ditu. Erromanikoan guneak garrantzia zuen, eta horregatik barnealdeak ilunak izaten ziren. Gotikoan gauzak aldatu egiten dira: luetasuna, estilizazioa eta argia dira arkitekto gotikoaren kezkak eta bilatzen dituen afektuak.

Erromanikoan eraikin nagusia monasterioa izan zen bezala, Gotikoan katedrala izango da. Bi estilo hauetan bi bizimodu kontrajartzen dira: baserri bizitza eta hiri bizitza.

Arkitekturaren Elementu Nagusiak

Arkitektura gotikoak dituen bi elementu garrantzitsuenak hauexek dira: arku zorrotza eta gurutze-ganga.

  • Arku zorrotza: Erdi puntuko arkuak oreka eta lasaitasuna adierazten du; arku zorrotzak, aldiz, eskortzo eta dinamismoa.
  • Gurutze-ganga: Ertz-gangatik sortu da, azken honi nerbioak jarriz. Egitura hau mantenduz, ganga berriak sortuko dira:

Gangaren Bilakaera

  • Sexpartita: Sei plementutan banatzen da. Arku diagonalaz gain, beste bat jartzen zaio. Ganga guztien giltzarriak elkartuz, nerbio konbata deitzen zaio.
  • Tertzelete-ganga: Hasierako plementu bakoitzean beste nerbio bat sortzen da, tertzelete deitua. Binaka elkartzen dira beste giltzarri bat sortuz eta erdiko giltzarriarekin komunikatzen dira beste nerbio baten bidez, ligatura deitukoa.
  • Izardunak: Aurrekoen bilakaera dira, XV. mendean erabiltzen dira.

Euskarriak eta Pareten Eboluzioa

Gangen nerbioak gehitzearekin batera, hauek sostengatzen dituzten pilareak aldatu egiten dira. Erromaniko garaiko pilareei, gero eta finagoak diren kolomak eransten zaizkie. Hain estuak direnez, kapitelak desagertu eta pilare osoari dagokion kapitel batez ordezkatzen da. Hasierako kapitelen irudietan animali eta hostoak errepresentatzen dira; geroago, korintiar ordenako kapitelen antzekoak agertzen dira, erabiliena hosto desberdinak konbinatzen dituena da.

Euskarriek garrantzi handia dute gotiko garaian, paretek, berriz, ez. Oso altuak dira eraikinaren hormak, oso luzeak direlako. Eraginkortasun gehiena lortzeko, kontrahormak ahalik eta gehien urrundu behar dira. Paretek bidaltzen dituzten bultzadak, arbotante deituriko elementuen bidez, kontrahormara iristen da. Arbotanteak, teilatutik erortzen den ura kanalizatzen du; funtzio apangarriaz gain, ura paretatik aldenduz, hezetasun arazoak ekiditen ditu.

Fatxadak eta Katedrala Hiriaren Erdigunean

Fatxadak garrantzi handia lortzen du. Portadetan arkiboltak eta ate-zangoetan eskultura ugari agertzen da.

Gotiko garaiko eraikin errepresentagarriena katedrala da. XII. mendearen bukaeran eraikitzen dira lehenengo katedralak eta famatuenak XIII. mendearen lehen herenean egiten dira: Chartres, Amiens, Reims eta Notre Dame.

Deskargatu

PDF Word HTML