Aristóteles Platón

Filosofia eta etika3,49 KB

Gizakiari zer toki dagokio:-Giza arima: Aristotelesek honela definitu zuen arima: bizia potentzian duen gorputz natural baten perfekzio-forma.Hala, arima gorputz baten funtsezko gauzatze lehena baino ez da, gorputza bizirik dagoen aldetik, betiere. Gorputzaren esentzia eta forma ere bada. Hala ere,Aristotelesek estu lotu zituen arima eta gorputza; izan ere, haren esanetan, gorputz batek bizitzeko egitura bat du bere baitan, jada izaki biziduna delako; gorputz horri bizi-forma ematen dion indarra dugu,justu, arima. Gorputzaren izatea arima da, begiarena ikusmena den gisan.Gorputz osoan barrena dago arima, eta bien arteko batasuna substantziala da; beraz, gorputz bat hiltzean arima ere desagertzen da. bizi-iturri den arimak 3 maila ditu: 1-Arima begetatiboa: Arimaren behe-maila dugu, elikadura eta ugalketa-prozesuen eragile. Izaki bizidun orok du, baina landareei dagokie batez ere. 2-Arima sentipenduna: Sentipenen,irriken nahiz atsegin eta min-egoeren iturburu. Animaliei eta gizakiari dagokie. 3-Arima adimenduna edo arrazionala: Maila gorena eta gizakiaren ezaugarri nagusia. -Pentsamendua: Arimaren eginkizun gorena hizkuntzan eta pentsamenduan islatzen da. 2 adimen mota daude: 1-Adimen pairatzailea: ideiak atzeman eta itxura ematen die. 2-Adimen egilea: jardun, aldatu eta sortu egiten du. Sentipenak faltako balitzaizkigu, ez genuke ezertxo ere ikasiko. -Ezagutza-prozesua: abstrakzioa: Ezagutza zentzumenekin hasten da, haiek ematen baitigute materiarik gabeko forma hautemangarriak atzemateko gaitasuna. Zuhaitz bati begira dagoen begiak zuhaitzaren forma atzematen du; ez ordea, haren materia. Objektu horren irudi jakina oroimenari atxikitzen zaio; gero, adimen egileak irudi hori unibertsalizatu, eta adimen pairatzaileak kontzeptu unibertsala sortzen du. Azkenik, klase bereko izaki bati behatu eta hura ezagutzen dugu, lehenago ikusitakoaren berdintzat hartzen baitugu. Aristotelesen arabera, izaki guztiek dute adigarritasun-printzipio bat; adimenak atzematen duen zerbait. Etika eta politika: Bilatzen dugun helbururen bat baldin badago, horrek ezin du ongia bera baino izan, eta are ongi gorena: zoriontasuna. - Zoriontasun ideia. Eudaimonia: Zoriontasuna plazerean datza zenbaitentzat; beste batzuentzat aberats izatean; eta beste askorentzat ohoreetan. Haren balioagatik hautatzen dugu, ez beste ezergatik. 3 ongi mota daude: kanpokoak, gorputzarenak eta arimarenak; baina jakinda azkena garrantzitsuena da, nagusia. Aristotelesen ustez, gizakiari berariaaz dagokion jardun betetzean datza zoriontasuna; jardun hori ez da ez begetatiboa ez eta soilik sentipenduna ere, jardun intelektual peto-petoa baino. Gizakiaren ongi gorena, jarduera intelektualean datza.

Deskargatu

PDF Word HTML