1812

Historia7,59 KB

Aurrea dugun testua testu juridiko bat da , konstituzio bat hain zuzen ere,1812ko konstituzioa,Pepa izenez ezagutzen dena.Konstituzioa egiten ari zirenean Espainia frantsesen aurkako independentzia gerran sartuta zegoen.Frantziak Espainia inbaditu zuen, baina Epainia altxatu egin zitzaion.Erregeak Baionan baituta zeuden.ondorioz agintean hutsune handia zabaldu zen eta Espainiako lurraldeak hautsi egin ziren.Egoera kontrolatzeko batzordea sortu zen botere alternatibo gisa eta konstituzioa egin zuten,Jose Bonaparte errege zelarik.Konstituzio honek 1814 arte iraun zuen,erregea bueltatu arte eta konstituzioa ezereztu arte.TESTU IRUZKINA:Independentzia gerra zegoen martxan garai hartan.170000 gizoneko armada sartu zen Espainian,baina espainolen erresistentzia ustegabekoa izan zen.Hura ikusirik,Napoleon pertsonalki sartuko da Espainian 250000 pertsonako armadarekin batera.Hasiera batean espainolek ezin izan zieten aurre egin,baina gerora,gerrillak sortu zituzten, eta Napoleonek Espainian tropa multzo haniegia zuela konturatu zen eta Errusiako frontean behar zituenez armada atzeratzen hasi zen.Behin behineko gobernu gisakoa zen,bost kide oso kontserbadorek osatua;baina derrigorrez makurtu behar izan zuen burges ugari eta atzerriko merkatarien kolonia zabalak zituen hiri haren eraginera eta kutsura.Jose erregearen armadak hartutako hirietatik ihesi joandako burges liberal funtzionario ilustratu eta intelektual asko Cadizen bildu ziren,eta han aurkitu zuten babesa.hiria britaniarren itsas armada zaintzen zuen eta.Independentzia gerraren beste aldea,Cadizeko Gorteen lana izan zen.Espainiako gizarte gehienak frantsesen eta haien ideiei armekin aurre egiten zien bitartean,ilustratu batzuek ideia haiek berak ezarri nahi zituen,Frantzian bezala benetako iraultza burgesa egiteko.Batzorde zentralak jasan zituen porrot militarrek ekarri zuten:sinesgarritasuna galduta,Batzordeak Cadizen hartu zuen babesa,eta 1810eko urtarrilean taldeko erregentziari utzi zion lekua.1.Gorteen deialdia eta osaera:Erregentziak ez zuen gorteak biltzeko erabakia hartu,harik eta Cadizen Amerikako hainbat hiritan tokian tokiko aginte taldeak ezarri zituztela jakin zuen arte,Espainiako Inperioa arriskutan ikusi zuen eta.hona hemen helburuak:1-Diputatuek espainiar nazioaren osotasuna defendatuko zutela zin egin zuten.2-Estatua eraldatzeko nahia zuten.Hainbat berrikuntza garrantzitsu abiarazi zituzten,Espainia monarkia liberal eta parlamentario bihurtzeko.konposaketa:1-egon ez zirenak:goi noblezia, elizako hierarkia,herritarrak,nekazariak eta emakumeak,eta probintzietako ordezkari eta amerikako ordezkariak.2-egon zirenak:erdiko klasekoak,alizgizonak,abokatuak,funtzionarioak,militarrak,katedradunak eta industria eta merkataritzako burgesiako kideak.Ezaugarriak:1biltzar konstituzionalgile modura eratzen da.2-subiranotasun nazionala defendatzen du.3-Heritar guztiek eskubide berdinak dituzte.Talde ideologikoak:bi joera nagusi izan ziren:1-liberalak berrikuntza iraultzaileen aldeakoak ziren2-absolutistak aldiz.ordena monarkiko zaharra gorde nahi zuten.Cadizeko prentsa gehienaliberalen alde egon zen,baina elizetako pulpituak ideologia absolutistaren alde mintzatu ziren.2.Legegintza zeregina.Erregimen Zaharra absolbitzeko dekretua:Hauek dira ezarritako dekretuak:1-imprimatze askatasunaren dekretua:adierazpen eskubidearen lehen formulazioa onar zedin.Hartara,idatzi politikoen gaineko zentsura deuseztatu zuten, baina idatzi erlijiosoen gainekoa ez.2-Jaurerri eskumenduak deuseztatu zituzten,herri eta probintzietako administrazioa modernizatzea eragozten zuten eta.3-Indarrik gabe utzi zituen gremioak,Karlos III.aren erreinalditik batere ondo funtzionatu ez zuten Erdi Aroko erakundeak,eta bidea ireki zieten produkzio liberal kapitalistaren harreman modernoei.4-Lurrari dagokionez nekazaritza berrikuntza burgesari ekin zioten,diputatuek,udaletako auzo lurrak enkante publikoan saltzeko agindua zuen eta.Mesta ezereztu egin zuten, eta herriei auzo lurrak mugatzeko eskubidea eman zieten.5-Inkisizioa deuseztatzea erabaki zuten,pentsaera askatasunaren eta zientzia aurrerapenen oztopotzat jotzen zutelako.Hauxe da eztabaida sortu zuen gaia:Espainiaren lurralde antolakuntza,eredu zentralista bultzatu nahi zuten.4Testuaren laburpena:1812an,San Jose egunez,Cadizeko diputatuek konstituzioa onartu zuten.Espainiaren hitoriako lehena zen."Pepa" testu oso luzea da,konstituzioaren espirituaren kontrako irakurketak eragotzi nahian,Cadizeko legegileek bizitza politikari eta herritarren eskubidei loturiko arazo guztiak azken xehetasuneraino arautu zituzten.Nazioari buruzko ideia Estatu bateratua eratuz gauzatu zuten:espainol guzti-guztien eskubideak erreinuetako eskubide historikoen gainetik ipini zituzten.Espainolei gizabanakoen eta taldeen eskubideak aitortzean,salbuspen eta pribilegioetan oinarritutako gizarte ereduarekin amaitzeko bidea ireki zuen.Herritarren berdintasuna lortzeko helburuz,1812ko konstituzioak burokrazia zentralizatua,zerga sistema bakarra,armada nazionala eta barne aduanarik gabeko merkatua ezarri zituen.Subiranotasun nazionala ere aldarrikatu zuen konstituzioak erregearen kaltetan.Erregeari funtzio legegilea kendu zioten eta Gortei eman.Gorteak ganbera bakarra zuten, gizon guztien boto emateaz eta kompromisoaren sistema konpexu baten bitartez aukeratua.Diputatu izateko,jabe izatea eskatzen zuten eta beraz,kanpoan geratzen ziren soldatapeko eta lurgabeko nekazariak.Testuaren arabera,herritarrek Fernando VII.a erregetzat onartzen zuten,baina ez absolututzat,errege konstituzionaltzat baizik.Jabetzari dagokionez,pribilegiodun taldeen jabetzak onetsi ziren.Ondorena:Espinolek irabazi zuten Independentzia Gerra eta Napoleonek Fernando VII.ari itzuli zion koroa.Fernando VII.aren itzulerarekin batera,absolutismoa berriro ere ezarri egin zen Espainian eta Konstituzioa indargabetu zuen.Honela Seiurteko absolutistari (1814-1820) eman zitzaion hasiera.Kolpe ahalegin handiak izan ziren erregearen eta absolutismoaren kontra, eta azkenean,Riego izan zen hori lortu zuena 1820an eta 1812ko konstituzioa onartu zen.Honela Hirurteko konstituzionalari (1820-1823) eman zitzaion hasiera.Hau, ordea, ez zen denbora askorako izan.Izan ere,Fernado VII.ak Aliantza Santuari eskatu zion laguntza eta ondorioz,berriro ere,konstituzioa indargabetzea lortu zuen,Hamarkada absolutistari (1823-1833) desagertu en eta gerra baten ostean,liberalismoa ezarri zen berriro ere Espainian.

Deskargatu

PDF Word HTML