Antzinako Greziako Eskultura: Aroak eta Ezaugarriak

Arteak eta humanitateak2,94 KB

Eskultura Grekoaren Aroak

Hiru aro bereizten dira:

  • Aro Arkaikoa (K.a. VII eta VI mendeak)
  • Aro Klasikoa (K.a. V eta IV mendeak)
  • Aro Helenistikoa (K.a. III-I mendeak)

Aro Arkaikoa

Garai honetako eskultura esanguratsuenak Kouroi eta Kore izenekoak dira.

Kouros (Mutilak edo gizon gazteak)

Kouros eskulturek mutilak edo gizon gazteak aurkezten zituzten (Kouroi pluralean). Biluzik ageri zituzten gazteak. Eskulturak hieratikoak eta erabat simetrikoak ziren, goitik beherako ardatz bati jarraituz. Ilea modu simetrikoan banatzen zen buruaren alde banatara, besoak (pixka bat tolestuta) gorputzarekiko paralelo jartzen ziren, eta hankak bat aurreratua eta bestea atzeratuta, biak tolestu gabe.

Adierazkortasunik eza da eskultura hauen beste ezaugarri bat.

Kore (Nesken edo emakume gazteen irudiak)

Koreen trataera ez zen hain zurruna; atseginagoa zen (irribarrea dute ezaugarri). Jantzita agertzen dira beti.

Eskultura hauek polikromatuta egoten ziren.

Aro Klasikoa

Naturalismoa nagusitu zen. Eskultoreak harmoniaren bila zebiltzan eta horretarako gorputzaren proportzio idealak zehazten saiatu ziren kanonaren bidez. Gizasemeen irudietan gorputz gihartsuak agertzen ziren eta aldi berean orekatuak.

Garai hartako eskultoreak MIRON, POLIKLETO, FIDIAS eta PRAXITELES dira.

Eskultore eta Obra Nagusiak

  • Miron: Diskobolo ospetsuaren egilea zen. Obra honetan atleta bat dugu. Anatomia xehetasun handiz landu zuen eta, garai hartan guztian gertatutako bezala, gorputz gihartsua baina harmoniatsua. Brontzean landu zen jatorrizko Diskoboloa, baina galdu egin zen. Gaur egungo marmolezko erromatar kopia da.
  • Fidias: Partenongo eskultura-dekorazioa landu zuen.
  • Polikleto: Kanona aldatu zuen. Berak proposatu zuen gorputzaren altuerak buruaren halako zazpi behar zuela. Horrela agertzen dira Doriforo eta Diadumenos ospetsuak.

Doriforo obra honetan, klasizismoan ohikoa denez, nabarmena da adierazkortasun eza eta konposizio egonkor eta orekatua, keinu edo dinamismo bizitik ihez egiten duena. Kontrapostua ondo ikusten da: eskuineko zangoak eusten dio gorputzaren kargari eta ezkerreko leuna tolesten da.

  • Praxiteles: Aurreko eskultoreek baino gorputz sentsualagoak, finagoak eta estilizatuagoak aurkeztu zituen. Bere obretan Praxiteles kurba deitua erabiltzen zuen. Lan ospetsuenak Knidoko Afrodita, Apolo Saudoroktono eta Hermes dira.

Garai Helenistikoa

Aldi honetan konposizioak dinamikoagoak, sentsualagoak eta adierazkorragoak izango dira. Elementu dramatikoetarako joera.

Deskargatu

PDF Word HTML