Antolakuntza biologikoa eta zelularen egitura

Biologia2,39 KB

Antolakuntza-mailak

Antolakuntza-mailak, sinpleenetik konplexuenera, hauek dira:

  • Subatomikoa: Neutroia, elektroia, protoia.
  • Atomoak: H, O, C, S...
  • Molekulak: H2O, CO2...
  • Zelulak: Eukariotoa eta prokariotoa (animali zelula eta landare zelula).
  • Ehunak: Ehun epiteliala (larruazala).
  • Organoak: Bihotza.
  • Sistema: Gihar-sistema.
  • Aparatuak: Zirkulazio-aparatua.
  • Organismoa: Gizakia.

Zelula

Zelula bizitza duen unitaterik txikiena da. Zelula guztiek hiru egitura dituzte: mintz plasmatikoa, zitoplasma eta nukleoa. Gure zelulak eukariotoak dira, nukleoa eta organuluak dituztelako.

Organulu nagusiak

Hauek dira organulu nagusiak: mitokondrioak, erretikulu endoplasmatikoa, erribosomak, bakuoloak, lisosomak eta zentrosoma.

Ehunak

Egitura berdintsua duten eta funtzio bera betetzen duten zelulen multzoa da. Lau motatako ehunak daude:

  • Ehun epiteliala: Organoen eta hodien gainazalak estali eta substantziak jariatzen ditu.
  • Gihar-ehuna: Zelula luzangek osatzen dute eta mugimenduak egiteko aukera ematen du.
  • Nerbio-ehuna: Neuronak eta zelula glialak ditu. Nerbio-bulkada transmititu eta neuronei laguntzen die.

Organuluak: Ezaugarriak eta funtzioak

  • Mitokondrioa: Bi mintzez osatuta, barrualdea gandorduna (arnasketa zelularra).
  • Erretikulua: Zakuen eta kanalen multzoa. Pikordunak erribosomak ditu (proteinen sintesia eta garraioa); lauak, lipidoen sintesian eta garraioan parte hartzen du.
  • Erribosomak: ARNz eta proteinaz eratutako partikulak (proteinen sintesia).
  • Golgiren aparatua: Zakutxo zapal eta gainjarrien multzoa (substantziak pilatu eta kanporatzea).
  • Bakuoloa: Mintzez osatutako xixku txikiak (erreserba, hondakinak, nutrizioa eta uraren erregulazioa).
  • Lisosoma: Bakuoloen antzeko xixkuak (mantenugaien digestioa).
  • Zentrosoma: Bi zilindro elkarzut, mikrotubuluz osatuak (zelula-zatiketan eta zilio/flageloen eraketan parte hartzen du).

Deskargatu

PDF Word HTML