Alienazio erlijiosoa
4.-ERLIJIO ALIENAZIOA
Marxek bere egingo du erlijioari buruzko Feuerbachen ikuspegia baina buruarroztura horren sustraiak produkzioan aurkituko ditu. Egoera ekonomiko kapitalistaren barnean, gizakia bera ere gauza bihurtzen da. Bere giza izana galdu eta laneko indar huts bihurtzen da, bere burua inorentzen du, norberaren buruarekiko arrotz bihurtzen da. Gizakiak bere lanean zerbait aldatuz lortzen duen produktu hura bere obra eta produktu bezala ikusten du. Baina gizaki egilearena den fruitu hori best norbaiten jabetza izatera badator, subjektu egilea produktugilearentzat besterena eta arrotz izatera iristen da. Giza produkzitzailea bere ere, berak egindako inorentzeak, bere burujabetasuna galtzera darama.Proletarioak bere izate guztia jartzen du objektuan, eta bere den objektua kentzen diotenean, bera ere gauza bihurtzen dute, gauzen arteko gauza, gizakia bera salgai izatera iristen da, askatasuna galduz eta giza izatea murriztuz. Alienazio ekonomikoak beste alienazio mota batzuk dakarta: Alienazio soziala, alienazio erlijiosoa, alienazio filosofikoa.
“Erlijioa herriaren opioa dugu”, opioari esker errealitate latza jasangarri bihurtzen da, opioari esker existitzen ez diren paradisuak asmatu eta bertan bizitza atsegin, gizatiarrarekin amets egin dezakegu. Kapitalismoan langileak ez dira beren buruaren jabe, eta sufrimenduz bizi dira kapitalisten menpe. Oinazea jasan ahal izateko zeruko erreinuan eta Jainkoagan sinisten dute. “Erlijioak, kateak ostentzen eta edertzen dituzten loreak, baino ez dira” baina kateak, kapitalismoak berarekin dakarren proletalgoaren esplotazioa, desagertzekotan loreen beharrik ere ez legoke. Erlijioa deuseztatzearen ondorioz kateak bere gordinkeria osoan antzemango dituzte langileek eta honek erlijioaren betekizun ideologikoa eta proletalgoaren egoera latza erakutsi iraultzarako indarra eta gogoa indartuz eta gogobiziz.