Agustin Hiponikoaren Filosofia: Ontologia eta Antropologia

Filosofia eta etika2,54 KB

Agustin Hiponikoaren Pentsamendua: Ontologia

Agustinek bi eratako izakiak bereizten ditu: alde batetik, izaki absolutua edo Jainkoa, eta bestetik, hark sortutako izaki kontingenteak. Jainkoa izaki absolutua, betierekoa, perfektua, guztiz ona, guztiz justua eta aldagaitza da. Jainkoa arima fededunaren bidez frogatzen da; arima gai da egia eta beharrezkoa eta aldagaitza den Jainkoa ezagutzeko, baina ezagutza hori ezinezkoa litzateke Jainkoaren existentziarik gabe. Jainkoaren existentziaren froga-saiakera ezagutzaren teoriaren ondorio zuzena dela uste du, beste ezer baino gehiago. Horrela:

  1. Argudio gnoseologikoa: Egia existitzen denez, eta Jainkoa egiaren funtsa izanik, Jainkoa existitzen da.
  2. Argudio kosmologikoa: Kosmoaren bitartez ere saiatzen da Jainkoaren existentzia frogatzen. Kreazioak ezin dio eman gizakiari bilatzen ari den zoriontasuna, eta horregatik Jainkoa seinalatzen du.
  3. Ideia eredugarriak: Jainkoaren existentziari buruzko Agustindar benetako frogapena ideia eredugarrietan datza, hau da, ideien mugagabetasunean eta beharrezkotasunean.

Ideia eredugarriek eta betierekoek izatean oinarritu behar dute. Ezagutza sentikorrak gauza aldakorrak adierazten dituen bezala, egia aldagaitza da: Jainkoa. Ez da existitzen funtsik gabeko gauzarik; aldagaitzaren funtsak aldagaitza izan behar du.

Askatasuna eta Gaitzaren Arazoa: Antropologia

Gizakiari buruzko Agustindar filosofiak eredu dualistari jarraitzen dio. Agustinen idazlan guztiak bezala, haren antropologiak ere neoplatonismoaren kutsua du. Jainkoak bere irudi eta antzera egin zuen gizakia. Gizakia izaki konposatua da, arima hilezkor eta gorputz hilkorrez osaturiko izakia, hau da, kreazioaren gailurra da. Bi substantziak osatzen dute gizakia: arima eta gorputza. Hilezkorra den giza arima materiazko gorputza animatzen duen printzipio immateriala da. Platonen aburuz, arima bizitza-printzipioa da, eta bizitza heriotzarekin ezin batera daitekeenez, arima ezin daiteke hil. San Agustinek, aldiz, arima Bizitzaren parte dela dio eta bere esentzia bizitza den printzipiotik hartzen duela, ondorioz hilezkorra dela. Arimaren sorrerari buruz, Agustinek ez du onartzen Platonen pentsamendua. Platonek, arima gorputzarekin bat egin aurretik, ideien munduan aurrez existitzen zela dio. Agustinen pentsamendua gai honi buruz bi etapatatik igarotzen da: tradukzionismoa eta kreazionismoa. Agustinentzat, gizakia bekataria da, bekaturako joera du, eta bekatua askatasuna gaizki erabiltzearen ondorio da.

Deskargatu

PDF Word HTML