Abeltzaintzako ustiapen-sistemak eta modernizazioa
Abeltzaintzako ustiapen-sistemak
Abeltzaintzako ustiapen-sistemak: Zenbait sistema daude, eta irizpide hauek kontuan hartuta sailkatzen dira:
Ustiategiaren tamainari erreparatuta
- Estentsiboa: Azienda lur-eremu zabaletan bizi da (bazkalekuetan).
- Intentsiboa: Kapital-inbertsio handiak egin diren azalera txikietan kontzentratzen dira animaliak.
Aziendaren mugikortasunaren arabera
- Nomada: Azienda etengabe ibiltzen da larre bila.
- Transhumantea: Urtaroaren arabera mugitzen dira.
- Sedentarioa: Azienda ez da bazkaleku bila lekualdatzen.
Elikadura motaren arabera
- Ukuiluratua: Pentsu-konposatuak eta ganadu-jatekoa ematen zaie.
- Ukuiluratu gabea: Bazka baino ez dute jaten.
- Erdi ukuiluratua: Elikadura mistoa (pentsua eta bazka).
Abeltzaintzaren modernizazioa
Abeltzaintzaren modernizazioa: Abeltzaintzak aldaketa handiak izan ditu azken hamarkadetan:
- Abeltzaintza-ustiategien mekanizazioa gertatu da, eta horren ondorioz ekoizpena handitu da, eskulana murriztu eta sistema tradizionalak desagertu dira (transhumantea).
- Bertako arazoak—produktibitate txikiagoak baina ingurumenera oso ondo egokituta egonik ere—alde batera utzi dira, eta kanpoko arrazak sartu dira, produktibitate handiagokoak direlako.
- Aldi berean, zenbait espezie hazteko baliatzen ziren ustiategi tradizionalak eraldatu eta ustiategi espezializatu bihurtu dira, azienda mota bakarra ustiatzen jarduteko.
Nekazaritza paisaia tradizionalak
Nekazaritza paisaia tradizionalak: Munduko leku askotan, nekazaritza tradizionala egiten jarraitzen dute. Haren helburua autokontsumorako elikagaiak ekoiztea da; jarduera horretan begirunez jokatzen da lurraldearekin, eta lurraren baldintza fisikoen eta bertako natura-baliabideen arteko orekari eusten bazaio.
Ezaugarri hauek dituzte:
- Oinarrizko teknikak eta makina bakunak erabiltzen dira, eta eskulan ugari dago.
- Ekoizpena urria da, baina bizirik irauteko nahikoa.
- Soberakinak tokiko merkatuetan merkaturatzen dira.
- Lursail txikitan antolatutako eremuak dira, jabetza pribatukoak edo komunalekoak, eta polilaborantzako erabiltzen dira.
Batzuetan, nekazaritza- eta abeltzaintza-ekoizpena lotuta daude.