1898ko Krisia: Espainiaren Kolonien Galera

Historia2,99 KB

1898ko Krisia

Aurrekariak: Kolonien galera

XIX. mendearen hasieran, Espainiak Amerikako kolonia gehienak galdu zituen (Karibe, Kuba, Puerto Rico eta Filipinak, besteak beste).

Kubako egoera

Kuban, agintea modu bortitzean eta armen bidez ezartzen zen. Merkataritza protekzionismoa ezartzera behartzen zituen, Espainiarentzat onuragarria zena (Espainiako produktu txar eta garestiak erostera behartuz, Ipar Amerikakoen ordez). Latifundisten elitearen interesak bakarrik hartzen ziren kontuan, eta esklabotza oraindik mantentzen zen.

Hamarkada Luzeko Gerra (1868-1878)

Sei Urteko Iraultzan, Kuba eta Espainiaren arteko gatazkak izan ziren. Matxinoek Kubarentzako autonomia eta esklabotza kentzea eskatzen zuten. Gobernuak ez zien kasurik egin, eta matxinadek 1868ra arte iraun zuten. Bakea autonomiaren truke lortu zen, baina parlamentuak asko kostatu zitzaion esklabotza kentzea ere eskatzen zuten. Azkenean, 1880an, esklabotza kentzea onartu zen.

AEBen esku-hartzea

Hurrengo urteetan, Kubak independentzia nahi zuen eta AEBen laguntza zuen. Espainiak Weyler jenerala bidali zuen, eta honek iraultzaileak zapaldu zituen, eta AEBk bere herrialdean Espainia Kuban egiten ari zen basakeriaz ohartu zen.

Filipinetako egoera

Filipinak: Programa sinplea zen: espainiarrak eta erlijio-ordenak kanporatu; latifundisten lurrak konfiskatu.

Espainiako Gobernuaren ahaleginak

1897: Cánovas hil zen, eta Sagasta boterera iritsi zen. Honek bakea lortu nahi zuen, Kubari autonomia emanez eta Weyler boteretik kenduz. Baina ez zuten onartu, ikusten baitzuten AEBen esku-hartze militarra hurbil zegoela.

Gerra Hispano-Amerikarra eta Parisko Bakea

1898an, AEBetako itsasontzi baten leherketaren ondorioz (Habana), AEB eta Espainiaren arteko gerra hasi zen. AEBen garaipena erabatekoa izan zen Kuban eta Filipinetan. Espainiako itsasontziak galdu ondoren, Parisko Bakearen bidez Kuba, Puerto Rico eta Filipinak AEBen esku geratu ziren. Gainera, Espainiak geratzen zitzaizkion lurrak saldu zituen.

Ondorioak

  • Ekonomian:
    • Merkatu koloniala galdu zen.
    • Gerran gastatutako diruak Ogasuneko defizita areagotu zuen.
    • Gerraren ondorioz zerga erreforma egiteko aukera sortu zen (defizita murrizteko).
    • Kolonietako kapitala penintsulara iritsi zen.
  • Politikan:
    • Nazioartean bigarren mailako potentzia bihurtu zen.
    • Barne politikan alderdien txandakatzea ahuldu zen.
    • Espainiako abertzaletasunaren porrotak euskal eta kataluniar nazionalismoak indartu zituen.
    • Militarrak eta politikariek gerraren norabidea eztabaidatzen hasi ziren (militarrak berriz ere politikan esku hartzen hasi ziren).
  • Gizartean:
    • Krisi moral eta ideologikoa sortu zen.
    • Etorkizuna ez zen argi ikusten.
    • Errestaurazio sistemarekin kritikoak ziren mugimenduak sortu ziren (98ko Belaunaldia eta Erregenerazionismoa).

Deskargatu

PDF Word HTML