1876ko Konstituzioa eta Joaquín Costaren Kritika Politikoa

Historia3,03 KB

1876ko Konstituzioa

Aurrean dugun dokumentua, lehen mailako testu historiko eta juridikoa da. Konkretuki, 1876ko Konstituzioaren hainbat artikulu ditugu aztergai. Egileari dagokionez, kolektiboa da. Izan ere, 1875ean Cánovasek adituen batzorde bati dei egin zion, konstituzioaren aurreproiektua egiteko. 1876ean gizonezkoen sufragio unibertsalaren bidez egindako hauteskundeetan eratutako Gorteek onartu zuten Konstituzio berria eta ondoren Alfontso XII.a erregeak berretsi zuen. Konstituzioa Madrilen aldarrikatu zen 1876ko ekainaren 30ean.

Testua publikoa da eta helburu nagusia Errestaurazioaren sistema politikoa finkatzea, eta herritarrei konstituzio berriak zehaztutako hiritarren eskubide eta betebeharrak ezagutzera ematea zen. Berrezarkuntza garaian kokatzen da. 1874ko amaieran, Alfontso XII.a (Isabel II.aren semea) Espainiara iritsi zenean, Borboitarren Monarkia berrezarri zen estatuan, Berrezarkuntza garaiari hasiera emanez. Sistema honen bultzatzaile nagusia Antonio Cánovas del Castillo kontserbadorea izan zen.

Joaquín Costaren Oligarquía y caciquismo

Aurrean dugun testua Joaquín Costaren Oligarquía y caciquismo saiakeratik ateratako pasarte batzuk dira, bertan Errestaurazioko sistema politikoaren kritika zorrotza egiten du. Lehen mailako testu historikoa da, forma aldetik narratiboa eta eduki aldetik, jorratzen den gaia sozio-politikoa da. Egilea Joaquín Costa (1846-1911) da, legelari, historiagile eta intelektual aragoitarra, Erregenerazionismo izeneko mugimenduaren kidea. Hartzailea, berriz, Espainiako gizartea eta biztanleak, beraz, testu publikoa da. Testuaren helburu nagusia Errestaurazioko sistemari kritika egin eta espainiarrak horren aldaketa beharraz kontzientzia har dezatela da. Madrilen, 1901ean argitaratu zen, Maria Kristinaren erregeordetzaren garaian (1885-1902), 1989ko hondamendiak eragindako krisialdi eta ezegonkortasunaren testuinguruan.


Federiko Echevarriaren Hitzaldia Librekanbismoari eta Protekzionismoari Buruz

Aztertu behar dugun testua izaera politiko eta ekonomikoa duen lehen mailako dokumentu historikoa da eta narratiboa. Federiko Echevarriak librekanbismo eta protekzionismoari buruz emandako argudioak biltzen dituen testua, hain zuzen ere. Indibiduala eta Publikoa, XIX. mendearen hasieran Federico Echevarriak, LVP (Liga Vasca de Productores) zuzendu zuen euskal enpresari liberalak 1893ko abenduaren 9an Bilbon emandako hitzaldia, merkataritza itunek ekar zitzaketen ondorio ekonomikoak azaltzeko eta protekzionismoa aldarrikatzeko.

Testua Espainiako Berrezarkuntza garaian kokatu behar dugu, Maria Cristina Habsburgo Lorrenakoaren (Alfontso XII.aren emaztea) erregeordealdian. Maria Kristina, bere semea Alfontso XIII.a, adin nagusitasunera heldu bitartean egon zen erregeorde (1885-1902). Aldi honetan Espainiako ematen ari den bigarren industrializazioak Euskadin garrantzi handia izango du.

Deskargatu

PDF Word HTML