1855eko Burdinbideen Lege Orokorraren Analisi Historikoa
BURDINBIDEEN LEGE OROKORRA
Testuaren Azterketa eta Sailkapena
Iruzkinduko dugun testua, formari begiratuz gero, lege bat dela errepara dezakegu, sarrera-artikuluak dituelako. Edukiari dagokionez, ekonomikoa da, gehienbat trenbideak garatzeko asmoa baitu.
Lehen mailako iturria da, idatzi zen moduan zuzen iritsi zaigulako eta autoreak garai hori bizi izan duelako. Egile kolektiboa da; nahiz eta Francisco de Luxanek idatzi, Gorteen laguntza izan zuen. Hartzaile publikoa da eta espainiar herritar guztiei zuzenduta dago, baita kanpoko inbertsoreei ere. Testua Aranjuezen idatzi zen 1855eko udan, Biurteko Progresistan, eta Gaceta de Madrid-en argitaratu zen.
Ideia Nagusiak eta Edukia
Testuak trenbideen eraikuntza eta sustapena arautzea du ideia nagusi. Baina ez du hori bakarrik adierazten; testuko artikuluek hainbat ideia azaltzen dituzte:
- Estatuak trenaren eraikuntzaren emakidak ematen dituela.
- Estatuak diru publikoarekin lagunduko duela eraikuntza finantzatzen.
- Kanpoko inbertsoreak erakartzeko, segurtasuna eskainiko zaiela.
- Konpainiei abantailak emango dizkietela (lurzoru publikoak, etab.).
- Trena eraikitzeko baldintzak zeintzuk diren.
Kontzeptu Garrantzitsuak
Testua ondo ulertzeko, zenbait kontzeptu argitzea lagungarria da:
EMAKIDA: Gobernuak trenbideak eraikitzeko konpainiei emandako baimena.
MADRILGO GAZETA: Estatuko aldizkari ofiziala.
Testuinguru Historikoa
Maria Kristina erregina-ordea zenean ezegonkortasuna zegoen; orduan, Isabel II.a erregina izendatzea erabaki zen. Hamarkada Moderatuaren amaieran, moderatuek boterea mantentzeko arazoak zituzten; horregatik, 1845eko Konstituzioa egin zen. 1853an trenbide-sarearen eraikuntzaren erregulazioa egiten saiatu ziren, baina ez zuten lortu. Hurrengo urtean, O'Donnell jeneralak egindako altxamenduaren ondoren (Vicalvarada), moderatuek boterea galdu zuten eta Biurteko Progresista hasi zen, Espartero gobernuburu zela.
O'Donnellen eta Esparteroren arteko adostasun adierazgarria Batasun Liberala izan zen; moderatuak eta progresistak biltzen zituen alderdi politiko horrek hainbat erreforma egitea erabaki zuen, baina azkenean ez zen argitaratu. Madozen eliza-desamortizazioak eta desamortizazio zibilak onartu ziren. Errepide-sarea oso atzeratuta zegoen beste herrialdeekin konparatuz, politika oso ezegonkorra zen, egoera soziala ez zen ona, eta ez zegoen inbertsio pribaturik konfiantzarik eta dirurik ez zegoelako.
Ondorioak eta Garrantzia
Progresistak boterean zeudela, Burdinbideen Legea idatzi zuten, ideia progresista eta kapitalistetan oinarrituta. Diru publikoa burdinbideetan inbertitzean, beste sektore batzuk baztertu ziren; beraz, barne-eskaria jaitsi zen. Testu oso esanguratsua da burdinbidearen garapena nola izan zen jakiteko, estatuak dirua behar zuela erakusten baitu eta Espainiako zentralizazio-prozesuaren adierazle baita.