1839ko Legea eta Lehen Karlistaldia: Foruen Trataera

Historia2,92 KB

1839ko urriaren 25eko Legearen Azterketa

Komentatu behar dudan dokumentua lege bat da: 1839ko urriaren 25eko Legea, hain zuzen ere. Gorteek egin zuten, Lehen Karlistaldia amaitu ondoren, Esparteroren proposamena entzun ondoren.

Erregina Isabel II.a zen, baina adin txikikoa zenez, bere amak, Maria Kristina Borboikoak, erregina gobernadoreak, berretsi eta argitaratzeko agindu zuen.

Ideia nagusia euskal lurraldeetako eta Nafarroako foruen trataera zen, lege hau indarrean jartzen den momentutik aurrera.

Dokumentuaren Izaera

Dokumentua lehen mailakoa da, juridikoa, eta edukiagatik sozio-politikoa dela esan daiteke.

1839ko urriaren 25ean sinatu eta publiko egin zen Jauregian (Madrilen izan daiteke), baina eragina lehen aipatutako lurraldeetan izan zuen.

Testuinguru Historikoa: Lehen Karlistaldia

Testuinguruan kokatzeko, esan behar da lege hau idatzi baino lehen Lehen Gerra Karlista gertatu zela. Hori 1833an hasi zen, Fernando VII.a hiltzean koroa bere alaba Isabel II.aren eskuetara pasatzean.

Oinordetza Gatazka

Fernando VII.aren garaian indarrean zegoen Espainian Lege Salikoa. Lege honek emakumeek koroa jasotzea debekatzen zuen, baina Fernando VII.ak lege hori indargabetzeko Berrespen Pragmatikoa idatzi zuen. Horrela, tronua Isabel II.aren esku geratu zen.

Fernando VII.aren anaiak, Karlos Maria Isidrok, ez zuen hori onartu eta Espainiako tronua eskatu zuen. Horrela hasi zen 1833an Lehen Karlistaldia.

Talde Kontrajarriak

Karlistaldian bi talde kontrajarri zeuden:

  • Karlistak: Absolutistak, Karlos Maria Isidroren aldekoak eta Erregimen Zaharra mantentzearen aldekoak.
  • Isabelinoak: Liberalak, Isabel II.aren aldekoak, erregimen liberala ezartzearen aldekoak.

Euskaldun gehienak karlisten alde jarri ziren, ez dinastia auziarengatik, baizik eta Karlos Maria Isidro Foruen alde agertu zelako. Liberalismoak, berriz, foru horiek desegiteko asmoa zuen, batasun judiziala eta ekonomikoa, eta berdintasuna defendatzen baitzituen.

Gerraren Garaiak Euskal Herrian

Karlistada hau 1833tik 1839ra luzatu zen. Euskal Herrian hiru garai izan zituen gerrak:

  • Lehen garaia, Zumalakarregi hil arte (1835).
  • Bigarren garaia, Madrilgo Errege Espedizioa egin arte (1837).
  • Hirugarren garaia, Bergarako Hitzarmena sinatu arte (1839).

Bergarako Hitzarmena (1839)

Esan bezala, gerra 1839an amaitu zen, Bergarako Besarkadaren bidez. Hori Esparterok (liberala) eta Marotok (karlista) sinatu zuten.

Hitzarmen honetan, karlistek Isabel II.a erregina eta haren erregealdia onartu zituzten. Horrez gain, militar karlista batzuek aukera izango zuten Espainiako armada liberalean sartzeko, erreginari leial izanez gero; leial izan ezean, armak utzi beharko zituzten.

Bestalde, Esparterok konpromisoa hartu zuen.

Deskargatu

PDF Word HTML