Lehen hezkuntza mailako Teknologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Diferentzial Motak eta 4x4 Trakzio Sistemak

Teknologia3,08 KB

Diferentzial Kontrolatuak

Kontrolatutako diferentzialek diferentzialaren baliogabetze gaitasuna dute, ardatz zurrun baten antzera funtzionatzeko.

Esku-Blokeoa duten Diferentzialak

Tutu ildaskatu bat palier baten gainean irristatzen da. Tutu hau desplazatzerakoan, estalkiak duen ildaska batean finkatu egiten da. Blokeatzerakoan, planetarioak eta sateliteak blokeatuta gelditzen dira, horrela ardatz zurrun baten antzera jokatuz.

Diferentzial Autoblockanteak

Mekanismo baten bidez blokeatzen dira.

Disko-Diferentziala

Palier-irteera bakoitzerako disko multzo bat dakar. Multzo bakoitzean bi disko mota daude: batetik, estalkian finkatuta daudenak (honekin biratzeko), eta, bestetik, planetarioei ildaskatuta daudenak. Sistema hau blokeatzerakoan, diskoak presiopean...

Jarraitu irakurtzen "Diferentzial Motak eta 4x4 Trakzio Sistemak" »

Plastikoak: Propietateak, Fabrikazioa eta Mota Nagusiak

Teknologia2,68 KB

Plastikoaren Propietateak

Oso ondo jasaten dituzte esfortzuak. Elektrizitate isolatzaileak dira. Azido, alkalino eta disolbatzaileekiko erresistentzia ona dute. Iragazgaitzak dira.

Fabrikazio Prozesuen Araberako Ezaugarriak

Plastikoek ezaugarri hauek izan ditzakete:

  • Bigunak edo gogorrak
  • Elastikoak edo zurrunak
  • Urtzeko errazak
  • Beroarekiko erresistenteak

Poliuretanozko Objektuak

Poliuretanoz egindako objektuak:

  • Polainak
  • Baloia
  • Kableak
  • Zura

Commodity Plastikoak

Hainbat eta hainbat aplikazio dituztelako oso kantitate handietan ekoizten diren plastikoak dira.

Plastikoen Zenbaki Kodea

Plastikoek zenbaki kode bat izaten dute identifikatzeko. Lagungarria da materialak banantzeko eta gero birziklatzeko.

Plastiko Mota Nagusiak eta Erabilerak

1. PET (Polietileno Tereftalatoa)

...
Jarraitu irakurtzen "Plastikoak: Propietateak, Fabrikazioa eta Mota Nagusiak" »

Kolore-barren Seinaleen Analisia

Teknologia5,18 KB

52. luminantzia seinaleak, uhin formadun monitorean kolore barren …….

a. gris eskala baten argi intentsitate- mailak adieraziko dute

53. kamerak hartutako irudiak larregizko xehetasuna daukatenean….., goiko harmonikoek (frekuentziaren multiploak)……….. ondorioz, bere mondoak ………… sartzen dira

a. moire efektua gertatzen da/ ohi baino energia gehiago daramate/ tarteko hutsuneetan

54. moire efektua jasan duten irudiak pantailaratzean, ………….

a. kolore hori eta magentak azalaratzen dira

55. kamararekin grabatzean, moire efektua gertatu ohi den adibide bat……………… izan daiteke.

a. marradun arropak eta kontraste handiko irudi patroiak errepikatzen direnean

56. kuadraturan modulatutako bi krominantziaren bi seinaleetan,...

Jarraitu irakurtzen "Kolore-barren Seinaleen Analisia" »

Materialen Hutsegite Mekanismoak eta Magnesio Aleazioak

Teknologia3,38 KB

Haustura Mekanikoa

Haustura Harikorra

  • Deformazio plastiko handia, energia handia xurgatzen dute hautsi aurretik, luzapen handia.
  • Harikortasun ertaina: luzapen ertaina.

Haustura Harikorraren Faseak:

  • Hasierako estugunea.
  • Hutsune txikien sorrera.
  • Pitzadura sortzeko hutsune-koaleszentzia.
  • Pitzadura hedatzea.
  • Ebakidura-haustura (45º-ra).

Haustura Hauskorra

  • Luzapen txikia.
  • Deformazio plastiko txikia edo deformazio eza.
  • Suntsigarria eta bat-batekoa.

Haustura Motak:

  • Haustura intergranularra (ale artekoa).
  • Haustura transgranularra (ale barrutik).

Nekea

Nekea tentsio dinamiko eta fluktuatzaileengatik gertatzen den hutsegitea da. Karga estatikoen trakzioarekiko edo isurpenarekiko erresistentzia baino askoz tentsio-maila baxuagoetan gerta daiteke. Metalen hutsegiteen %...

Jarraitu irakurtzen "Materialen Hutsegite Mekanismoak eta Magnesio Aleazioak" »

Korronte Elektrikoa: Oinarriak eta Zirkuituak

Teknologia3,16 KB

Korronte Elektrikoa: Oinarriak eta Zirkuituak

Korronte Alternoa

Korronte alternoaren ezaugarri nagusia da elektroi fluxua eroalean noranzko aldakorrean higitzen dela, eta korronte elektrikoaren balioa ere aldakorra dela.

Tentsioa edo Potentzial Diferentzia

Tentsioa edo potentzial diferentzia karga elektriko ezberdintasuna da bi gorputz kargatuen artean, elektroi mugimendua eragiten duena. Ikurra: V, neurri unitatea: volt (V).

Erresistentzia Elektrikoa

Erresistentzia elektrikoa gorputz eroaleek korronte elektrikoaren zirkulazioari egiten dioten oposizioa da. Ikurra: R, neurri unitatea: ohm (Ω).

Isolatzaile Elektrikoak

Isolatzaile elektrikoek ez dute korronte elektrikoa erraz igarotzen, elektroiak atomoei indar handiz lotuta daudelako.

Isolatzaile Materialak

  • Sufre
...
Jarraitu irakurtzen "Korronte Elektrikoa: Oinarriak eta Zirkuituak" »

Neurketaren Zehaztasuna, Akatsak eta Neurketa Tresnak

Teknologia2,54 KB

Zehaztasuna, Doitasuna, Erreproduzigarritasuna eta Ziurgabetasuna

  • Zehaztasuna: Neurketa baten emaitzaren eta neurtutako magnitudearen egiazko balioaren arteko bat-etortzea da. Ez da doitasunarekin nahasi behar, eta ez da haren ordez erabili behar.
  • Doitasuna: Baldintza beretan egindako neurketa ezberdinetan, tresna batek emaitza berdinak emateko gaitasuna da. Doitasuna epe laburrean erabiltzen den kontzeptua da.
  • Erreproduzigarritasuna: Doitasunaren antzekoa da, baina propietate hau denbora-tarte luzean aztertzen da.
  • Neurketaren Ziurgabetasuna: Neurketa baten emaitzarekin lotuta dagoen parametroa da, eta neurgaiari zentzuz esleitu ahal zaion balio-tartea adierazten du.

Neurketan Eragina Duten Akats Motak

  • Akats Sistematikoak: Neurketa-prozesuan konstante
...
Jarraitu irakurtzen "Neurketaren Zehaztasuna, Akatsak eta Neurketa Tresnak" »

Datu-transmisioa eta Multiplexazioa: Oinarriak eta Teknikak

Teknologia3,37 KB

Datu-transmisioa: Oinarrizko Kontzeptuak

Datu-transmisioa komunikazio-sare bat erabilita, datuak puntu batetik bestera igortzea da. Komunikazio elektronikoan bi transmisio mota bereizten dira: analogikoa eta digitala.

Transmisio Analogikoa

Transmisio analogikoan, informazioa uhin modulatzaile baten bidez garraiatzen da, uhin eramaile analogiko batean txertatuz. Hiru uhin mota bereizten dira:

  • Uhin modulatzailea: Igorri behar den informazio digitala.
  • Uhin eramailea: Garraiorako seinale analogikoa.
  • Uhin modulatua: Aurreko bi seinaleen batuketa.

Modulazio-teknika nagusiak hauek dira:

  • Anplitude-modulazioa: Uhin modulatzaileak uhin eramailearen anplitudean eragiten dituen aldaketen bidezko modulazioa.
  • Maiztasun-modulazioa: Uhin modulatzaileak uhin eramailearen
...
Jarraitu irakurtzen "Datu-transmisioa eta Multiplexazioa: Oinarriak eta Teknikak" »