Datuen Begiztapena eta Egiaztapen Mugatua: Prozedura Gida
Datuen Begiztapen Prozedura
I. Datuen begiztapen prozedura:
123. artikuluak kudeaketa prozeduren artean kokatzen du. 131, 132 eta 133. artikuluetan arautzen da. 131. artikuluaren arabera, kasu batzuetan bakarrik aplikatzen da. Ezaugarri komun bat da bere garaian aitorpen bat edo autolikidazio bat egin zela.
Kasuak dira:
- Bertan akats formalak edo errakuntza aritmetikoak daudela.
- Administrazioak dituen datuekin bat ez datorrela.
- Modu nabarian arauak gaizki aplikatu zirela.
- Aitortutako datuak argitu edo justifikatu behar direla, betiere jarduera ekonomikoei buruzkoa ez badira.
Beraz, aitortutako datuak egiaztatzen dira. Prozedura honen bidez ezin dira aztertu aitortu ez diren datuak eta egitateak. 132: prozedura eta tramitazioa. 133: nola bukatzen den...