Batxilergoa mailako Matematika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Gizartearen Egitura: Ekoizpen Modua eta Gainegiturak

Matematika2,16 KB

Gizartearen egitura: Ekoizpen modua

Gizarte batek existitzeko behar dituen ondasunak ekoizteko beharrezkoak diren elementuen multzoa da.

Azpiegitura ekonomikoa

  • Ekoizpen indarrak: Ekoizteko tresnak eta lan indarra.
  • Ekoizpen harremanak: Ekoizpen prozesuan sortzen diren loturak.

Gainegitura juridiko-politikoa

Legeak, erakundeak eta botere politikoaren formak biltzen ditu.

Gainegitura ideologikoa

Kulturaren forma ideologikoetan (erlijioa, filosofia...) jasotako sineskera, ohitura eta ideiak.


Egitura ekonomikoa (Oinarria)

Ekoizpen indarrak

  • Eraldatu beharreko materia: Gordina ala lehengaia.
  • Lan indarra: Langilearen jarduera eta lan gaitasuna.
  • Lan egiteko baliabideak: Tresnak, makinak, etab.

Ekoizpen harremanak

  • Teknikoak: Ekoizpen prozesuan bertan ezartzen direnak.
...
Jarraitu irakurtzen "Gizartearen Egitura: Ekoizpen Modua eta Gainegiturak" »

"El Intruso" (Blasco Ibáñez): Testuaren Analisia eta Kontekstua

Matematika2,7 KB

Testuaren Izaera: "El Intruso"

Testu literarioa da, eleberri baten zatia dela adierazten digu. Vicente Blasco Ibáñez-en (V.B.I.) lana da, XX. mende hasierako Espainiako errealismoaren adierazlea.

Hartzailea eta Gaia

  • Hartzailea: Denontzat, literatura lana izateagatik.
  • Datazioa eta Gaia: Mendearen hasieran datatua, industrializazioak biztanle zati handiaren artean sortarazi zituen kalteak aztertzen ditu.
  • Hizkuntza Literarioa: Izenondo ugari eta irudi asko erabiltzen ditu deskribapenerako.

Testuaren Azterketa

Deskribapenaren bidez adierazten da giroa. Paragrafo luzean, protagonistaren pentsamoldeak agertzen dira, meatzaritzako lan baldintzak azalduz: bai lan berean, bai gerokoekin, eta bizitzaren kalitate txarra. Azken paragrafoan, meatzari eta harrobiko...

Jarraitu irakurtzen ""El Intruso" (Blasco Ibáñez): Testuaren Analisia eta Kontekstua" »

Gizakiaren bilakaera: Hominizazioa eta ezaugarri bereziak

Matematika4,77 KB

Gizakiaren sorrera

Gizakiok eta beste primate antropomorfoek arbaso komunak ditugu, hau da, enbor ebolutibo bera dugu.

Hominizazioa

Gizakien eta primate antropomorfoen arteko desberdintasun biologikoak eragin zituen prozesua da:

  • Bipedoak izatea.
  • Aurpegiaren eta hortzen aldaketa.
  • Burmuina handitzea.

Gizatiartzea edo humanizazioa

Komunikatzeko eta elkartzeko era berriak garatzen hasteko prozesua da, jokamoldeak eta garapena eraldatu zituena.

Homo ergaster

Garezurraren edukiera handitzen da berriro. Altuera eta pisua ere handitzen dira. Masailezurrean aldaketak agertu ziren. Baliteke hizkuntza motaren bat erabili zuen lehen hominidoa izatea.

Homo erectus

Sua erabili izanaren lehen arrastoak agertu ziren.

Homo antecessor

Ezaugarri propioak dituen espeziea da,...

Jarraitu irakurtzen "Gizakiaren bilakaera: Hominizazioa eta ezaugarri bereziak" »

Erantzukizuna, Gizartekoitasuna eta Estatu Demokratikoa

Matematika4,66 KB

Etika eta Morala

Erantzukizuna

Askeak izatetik datorkigun giza ahalmena da, eta gure ekintzen ondorioez jabetzean datza. Ondorio horiek kanpokoak (inguruan eta besteenganako eraginak) eta barnekoak (gure buruan dituzten eraginak) izan daitezke.

  • Askeak izanik: Nahiz eta erabat aske ez izan, askatasun mugatua dugulako.
  • Gure ekintzak: Kontzienteki burututakoak izan behar dira (ez nahigabe eginak, bai nahimenez egiten ditugunak, ez gainditzeko ezjakintasuna).
  • Ondorioak: Balorazio morala dute gure ekintzek. Bi alderdi dituzte:
    • Kanpo-eragina: Gu bizi garen gizartean uzten dute aztarna.
    • Barne-eragina: Gure ongizatearen alde ala aurka izan daiteke.

Arau Moralak

Ekintza konkretuak egin behar diren modua erakusten duten jarraibideak dira. Arau Moralek Balore...

Jarraitu irakurtzen "Erantzukizuna, Gizartekoitasuna eta Estatu Demokratikoa" »

BPG Biztanleko (1931-1973): Autarkiatik Garapenera

Matematika4,66 KB

BPG Biztanleko (1931-1973): Autarkiatik Garapenera

Grafikoaren Azterketa eta Iturria

Aurrean daukagun grafikoa lineala da eta BPG/biztanleko datuak ematen dizkigunez, izaera ekonomikoa du. Grafikoa denez, bigarren mailako dokumentu historiografikoa dugu, publikoki argitaratua dagoelako. Iturria eman ez badigute ere, Prados de la Escosura-ren Spain's Gross Domestic Product (1995) liburuan agertzen da.

Atentzioa deitzen digun lehena izenburua da: 1931-1973 arteko datuak iragartzen baditu ere, 1931-1939 bitartekoak ez dira grafikoan agertzen. Agertzen denarekin bi garai nabarmen bereiz daitezke: 1951-1953 aurrekoa eta data honen ondorengoa.

1939-1953: Autarkia eta Atzerakada Ekonomikoa

Hasierako datuak baxuak dira, ez dira 100.000ra iristen. 1943rako...

Jarraitu irakurtzen "BPG Biztanleko (1931-1973): Autarkiatik Garapenera" »

Antropologia Kulturala: Gizarte Eboluzioa eta Egiturak

Matematika2,5 KB

Antropologia Kulturalaren Ekarpenak

Antropologia kulturalak giza taldeen bizimoduak eta haien bilakaera ditu aztergai. Honen helburua kultura aztertzea da, hau da, gizakiak errealitatea nola interpretatzen duen erakustea.

Portaera Soziala

Portaera soziala ez da soilik gizartearengan eragiten duten baldintza materialen ondorioa; kulturaren esparruko gatazka egoerei aurre egiteko erantzun sinbolikoa ere bada. Antropologiak kultura-adierazpen horiek interpretatzen ditu, eta zer esan nahi duten ulertzen saiatzen da.

Gizarte Moten Bilakaera

Lehenengo Gizarteak: Ehiztari-biltzaileak

Goi Paleolitoan, duela 35.000 urte inguru, berdintasun gizarteak agertu ziren. Ehiztariak eta biltzaileak ziren, eta haien ekonomiaren oinarria trukea zen. Klan nomada hauetan...

Jarraitu irakurtzen "Antropologia Kulturala: Gizarte Eboluzioa eta Egiturak" »

Antropologia eta Gizarte Identitatea: Oinarrizko Kontzeptuak

Matematika3,04 KB

Antropologia Kulturala eta Gizarte Eboluzioa

Antropologia Kulturalaren Helburua

Antropologia kulturalak giza taldeen bizimodua eta horietako bakoitzaren bilakaera ditu aztergai. Bere helburua kultura sakon aztertzea da.

Gizarte Moten Bilakaera

Lehenengo Gizarteak

  • Ezaugarriak: Berdintasunezko gizakiak ziren, ehiztariak eta biltzaileak.
  • Ekonomia: Trukea eta elkarrikotasuna ziren oinarri.

Nekazaritza Gizartea

Ehiza larria agortu egin zen, biztanle kopurua gora egin zuen, baita ere laborantza eta animalien ustiapena.

Estatua Sortu Berriak

Estatua iristeko ezaugarriak hauek izan ziren:

  1. Boterea zentralizatua.
  2. Gizartea maila gehiagotan banatuta.
  3. Ondasunen banaketa desberdina.
  4. Hiri-garapena.

Gizarte Identitatea eta Sozializazioa

Gizarte Identitatea

Gu guztiok gizarte...

Jarraitu irakurtzen "Antropologia eta Gizarte Identitatea: Oinarrizko Kontzeptuak" »

Bigarren Industria Iraultza: Garapena eta Eragina (1870-1914)

Matematika3,09 KB

Bigarren Industria Iraultza: Garapena eta Eragina

Bigarren Industria Iraultza, 1870etik 1914ra bitartean, aurrekaririk gabeko garapena izan zuen industriaren eta finantzen sektoreetan. Bigarren Industria Iraultzan izandako arrakastaren arrazoietako bat oinarrizko garapen zientifikoa izan zen. Matematika, fisika eta antzeko arloetan garapen handiak izan ziren.

Energia-iturri Berriak

Elektrizitatea eta petrolioa finkatu ziren energia-iturri gisa, eta ikatzarekin eta lurrun-makinarekin lehiatu ziren. Grammek dinamoa asmatu zuen 1872an, Edisonek bonbilla asmatu zuen, eta Bellek telefonoa asmatu zuen. Industriaren sektorean petrolioa ezartzea ere mantso gertatu zen, autoaren garapenari lotuta.

Puntako Sektore Berriak

Siderurgia eta metalurgia garatu...

Jarraitu irakurtzen "Bigarren Industria Iraultza: Garapena eta Eragina (1870-1914)" »

Eszeptizismo epistemologikoa sofistak

Matematika1,48 KB

P.2. SOFISTAK: ESZEPTIZISMO EPISTEMOLOGIKOA, ERLATIBISMO MORALA ETA LEGEEN KONBENTZIONALTASUNA Periklesen garaian, Ka. V mendearen erdialdean, demokrazia sistema politikoa ezarri zen Atenasen. Batzar politikoetan hitz egiteko eskubidea aitortzen zitzaien hiritarrei. Jatorriz, sofista terminoak, jakintsua edo maisua adierazten du, jakindurian aditua. Sofistak, ez ziren atenastarrak, kanpotarrak baizik, eta hiritarrak ez zirenez, ez zuten hiriko batzarretan parte hartzeko eskubiderik. Sofistek, denetarik irakasten zuten: astronomía, mitología, poesía, geografía, kulturaren historia….Eta bereziki jarduera politikoei eta judizialei lotutako diziplinak. Sofista guztiak, partekatzen dituzte hainbat doktrina nagusi, erlatibismo epistemologikoa,
...
Jarraitu irakurtzen "Eszeptizismo epistemologikoa sofistak" »

Euskeldun batzokija testu iruzkina

Matematika2,09 KB

Sabino Aranak egindako testu publikoa dugu, 1984an argitaratu zelako Bizkaitarra izeneko aldizkari abertzalean. Eduki politikoa dauka. Sortutako alderdi horren kontrako neurri zorrotzak eta ez legezkoak martxan jarri zituen. // Alderdiaren ideologia hiru zutabetan oinarrituta dago eta hauen barrukoekin Aranak estatu nazioari egitura ideologikoa eraiki nahi du, arraza, erlijio, euskara hizkuntza, lurraldetasuna eta egitura politikoz osatuta. // Zutabe hauek harremanak armonian izateko  antolatu nahi ditu, baina Aranarentzat  independenteak izan arren erlijioa bestearen aurretik kokatzen da.  Lehenengo zutabea erlijioa da eta dimentsio morala ematen dio euskal abertzaletasunari eta bigarren zutabea lege forua da eta euskal antolaketa zibila
...
Jarraitu irakurtzen "Euskeldun batzokija testu iruzkina" »