Gerra Zibila Euskal Herrian: Bilakaera eta Ondorioak
Gerra Zibila Euskal Herrian: Testuingurua eta Hasiera
Gerra Zibilaren testuinguruan, Euskal Herrian hainbat faktorek eragin zuten egoera berezi bat sortzea. Batetik, gerra-egoerak sortutako isolamenduaren ondorioz, euskal armada, Eusko Gudarostea, antolatu zen. Bestetik, kleroaren jokaera ere berezia izan zen, parte garrantzitsu batek matxinatuen aurka egin baitzuen. Azkenik, matxinadaren aldeko masa-mugimendu garrantzitsu bat zegoen: karlismoa, bereziki Nafarroan.
Altxamenduaren hasiera probintziaka
Altxamenduaren aurrean, egoera ezberdinak eman ziren Euskal Herrian:
- Araba eta Nafarroa: Altxamenduak biztanleria zibilaren gehiengoaren atxikimendu eta laguntza izan zituen. Horren arrazoi nagusiak nekazaritza-oinarriko ekonomia, eskuinaren nagusitasuna