Laguntzen Intentsitatea eta Premia-Mailak
Laguntzen intentsitatea erabiltzaileak dituen premien araberakoa izango da:
Aldizkako laguntzak
Noizbehinka eta bakarrik beharrezko diren jardueretan ematen dira. Mendekotasuna mugatua edo arina denean aplikatzen da. Egoera hobetzen den neurrian, desagertzen joan daiteke.
Laguntza mugatua
Noizbehinka, baina erregularki ematen den laguntza, jarduera zehatz batzuetan. Mendekotasuna mugatua edo arina denean.
Laguntza zabala
Era jarraian ematen da, agian bizitza osorako, jarduera zehatzetan, baina ez du behar zaintzaile bat egun osoan. Mendekotasun egoera larrietan.
Erabateko laguntza
Era jarraian, agian bizitza osorako, intentsitate handiz. Ia jarduera guztietan eta zaintza egun osoan behar da. Mendekotasun handia....