Unibertsitatea mailako Ingelesa ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Ekonometriako kolinealtasun, heteroszedastizitate eta egitura aldaketa diagnostikoak: metodoak eta formulak

Ingelesa-n eguneratua5,32 KB

Kolinealtasun Anizkoitza

Ez dago erlazio linealik. Erlazio lineal zehatza. Erlazio lineal ez-zehatza.

α > 0,05 Ho onartu / α < 0,05 Ho baztertu

A Metodoa: Definizioa eta Zeinua

Erlazioa badute eta ez-esperotako zeinua lortzen bada, kolinealtasun susmoa.

B Metodoa: Eredua Multzoka eta Banaka Esanguratsua

Eredua multzoka esanguratsua: F = (R² / (k-1)) / ((1-R²) / (T-k)) = (KAB / (k-1)) / (HKB / (T-k)). F ~ F(k-1, T-k).

Aldagaiak banaka esanguratsuak: T = beta estimatua / perturbazio estimatua (errore estandarra). T ~ t(T-k). p-balioan finkatu; ez badaukagu t-baliotik, estatistikoa eta grafikoan gainontzekoa.

Eredua multzoka esanguratsua bada eta aldagaietako bat gutxienez banaka ez-esanguratsua bada, kolinealtasun susmoa.

C Metodoa: Sample Correlation

...
Jarraitu irakurtzen "Ekonometriako kolinealtasun, heteroszedastizitate eta egitura aldaketa diagnostikoak: metodoak eta formulak" »

Lehen Industria Iraultzaren hedapena eta nazioarteko merkataritza

Ingelesa2,15 KB

Lehen Industria Iraultzaren hedapena Europan eta AEBtan

1. Industria Iraultzaren hedapena

Industria hiru arrazoi nagusirengatik sortu zen: aldez aurretiko manufaktura-tradizioa, uraren eskuragarritasuna eta ikatz-harrobiak. Baldintza horietan, teknologia eta fabrika-antolaketa transferitzean hedatu zen industria (adibidez, Belgikan).

2. Bigarren bidea: Industrializazioa eta prezioak

Britainia Handiak (BH) ezartzen zituen munduko prezioak, eta gainerako ekonomiek horietara egokitu behar izan zuten. Industrializatzen ari ziren herrialdeek bi bide zituzten: atzean geratu edo teknologia berriak erabiliz (kimika, eskala-ekonomiak) produktu berriak sortu eta kostuak murriztu. Horrek nazioarteko lehia areagotu zuen.

3. Zabalkuntzaren baldintza orokorrak

3.

...
Jarraitu irakurtzen "Lehen Industria Iraultzaren hedapena eta nazioarteko merkataritza" »

1929ko Krisia: AEB-ko Loralditik Mundu Mailako Depresiora

Ingelesa2,86 KB

AEB-ren loraldia Lehen Mundu Gerraren ostean

Lehen Mundu Gerraren ondoren, AEB oso egoera onean geratu zen. Zordun izatetik hartzekodun izatera pasatu zen. Gainera, Europako hainbat merkaturen jabe izatera pasatu zen eta beste hainbat merkatu berritan parte hartu zuen, esaterako, automobilgintzan. Sektore berri hauek beste sektore batzuei lotuta zeuden eta horri biderkatzaile efektua deritzo.

Konfiantza eta burtsako inbertsioak

Dena den, etorkizunari begira, AEBk konfiantza handia zuen. Enpresen mozkinak gero eta handiagoak ziren eta errenta altuko pertsonek bakarrik kontsumitu zezaketen. Horrela, gehien zeukatenak burtsan inbertitzen hasi ziren; hau da, akzioak erosten hasi ziren gero garestiago saltzeko asmoarekin, eta era berean mozkinak biderkatu...

Jarraitu irakurtzen "1929ko Krisia: AEB-ko Loralditik Mundu Mailako Depresiora" »

Trask (1977): Sintaxi Historikoa eta Euskal Aditz Morfologia

Ingelesa3,94 KB

TRASK 1977: “Historical Syntax and Basque Verbal Morphology: Two hypotheses”

Trask artikulu honetan bi hipotesi argudiatzen saiatzen da:

  1. Euskara SVO izatetik SOV izatera pasatu zela (hipotesi hau gehiago sakontzen da).
  2. Euskararen ergatibotasuna pasibotik datorrela, aktibo bat bezala interpretatuta zegoena (“arose from a passive which was reinterpreted as an active voice”).

Aditzetako pertsona markak

3. pertsonako d-, ø-, z-, l-, b- markak daude. d- orainari lotuta dago; ø- eta z- aldiz iraganari; l- irreala izateari edo; eta b- inperatiboan erabiltzen da. Aditz kategorien markatzaileak dira, hau da, modua, aspektua eta denbora. Modality prefixes bezala izendatzen ditu. Lehen marka hauen pertsona guztiekin. Aurrizki modalak SVO ordena duten...

Jarraitu irakurtzen "Trask (1977): Sintaxi Historikoa eta Euskal Aditz Morfologia" »

Industrializazioaren Desabantailak eta Balorazioa

Ingelesa3,31 KB

Industrializazioaren Desabantailak

Lan antolaketa berria: Iraultza baino lehen, nekazariek independienteki lan egiten zuten haien etxeetan, haien tresnak erabiltzen zituzten eta beraiek produzitzen zituzten produktuak merkatuan saltzen zituzten. Baina industriako makinak agertu zirenean ezin izan zuten haien produkzioarekin borrokatu eta, aldi berean, ezin zituzten horietako makinak erosi haien prezio altuengatik. Honen ondorioz lan antolaketa berri bat sortu zen, manufakturazioa, non nekazariek beste batentzako lan egin behar zuten produktuak produzitzen diruaren truke eta gainera ezin zuten etxean lan egin, egunero fabriketara joan behar zuten lanera.

Gizarte klase berriak sortu: Burgesia, produkzio osoaren jabea zena, eta proletalgoa, haientzat...

Jarraitu irakurtzen "Industrializazioaren Desabantailak eta Balorazioa" »

Garapen Ekonomiko Modernoaren Historia: Iraultza Industrialetik Globalizaziora

Ingelesa5,64 KB

I. Hazkunde Ekonomiko Modernoaren Garaia: XIX. mendean, mundua hiru zatitan banatzen zen diru-sarreren arabera: altuak (1.300 milioi biztanle), ertainak (4.900 milioi) eta baxuak (800 milioi). Egoera hau duela bi mende ez zen existitzen. 1750ean, Industria Iraultza eta hazkunde ekonomiko modernoa hasi baino lehen, mundu osoa antzekoa zen, pobrea. Bizirauteko oinarria nekazaritza zen. Industria Iraultzarekin, zenbait herrialdek BPG per capita hazkunde sostengatua izan zuten, ondorioz: biztanleria landa-eremutik hirietara mugitu zen, nekazaritza produktiboagoa bihurtu zen eta industria modernoa sortu zen, teknologia berrietan oinarrituta. Hazkunde ekonomiko modernoa berria da historian, lehen ez baitzegoen garapen ekonomiko sostengatuaren ideiarik....

Jarraitu irakurtzen "Garapen Ekonomiko Modernoaren Historia: Iraultza Industrialetik Globalizaziora" »