Erakundeekiko harremanetako hizkera eta hiztegia
Erakundeekiko harremanetan erabiltzen den hizkeraren ezaugarriak
1. Aldaera estandarra
Hizkuntza guztiek dituzte beren aldaerak. Euskalkiek adierazten dute norbera nongoa den.
2. Konbentzioak
Ohituraren edota hitzarmenen ondorioz ezarritako eta onartutako hizkuntza-erabilera jakina. Testu batzuetan hainbat konbentzio bete behar dira.
3. Tratamendua
1. Lehenengo pertsona pluralean (gu):
Talde baten edo erakunde baten izenean erabiltzen denean, lankidetzaren garrantzia azpimarratzen du (zure eskaera luze-zabal aztertzen aritu gara, eta ontzat erabaki dugu).
2. Lehenengo pertsona singularrean (ni):
Nork bere izenean hitz egitean (honen bidez baimena ematen dizut ordainketa bideratzeko).
3. Hirugarren pertsona singularrean (hura):
Erabil daiteke baldin eta...