Lehen Industria Iraultza
XVIII. mendean, makinek lekua eta inbertsio handia behar zutenez, lan-banaketa ezarri zen. Horri esker, produktibitatea areagotu eta produktuen prezioak jaitsi ziren.
Liberalismo ekonomikoaren ideia nagusiak
Askatasun ekonomikoaren printzipioak ekonomia zuzendu behar zuen:
- Langileak kontratatzea.
- Enpresak sortzea.
- Produktuen prezioak eta baldintzak erabakitzea.
Estatuak ez zuen ekonomian parte hartu behar, eskaintza eta eskariaren legeak erregulatzen baitzuen:
- Produktu-prezioak.
- Langileen soldatak.
Lan-banaketaren aldeko apustua egin zen: langile bakoitza ekoizpen-fase batean espezializatu zen, ekoizpena eta produktibitatea nabarmen handituz.
Garraioen Iraultza
Londres eta Edinburgo arteko bidaiaren denbora 10-12 egunetatik 13...