Industria Iraultza: Lehen eta Bigarren Aroaren Gakoak
Lehen Industria Iraultza
XVIII. mendean, makinek lekua eta inbertsio handia behar zutenez, lan-banaketa ezarri zen. Horri esker, produktibitatea areagotu eta produktuen prezioak jaitsi ziren.
Liberalismo ekonomikoaren ideia nagusiak
Askatasun ekonomikoaren printzipioak ekonomia zuzendu behar zuen:
- Langileak kontratatzea.
- Enpresak sortzea.
- Produktuen prezioak eta baldintzak erabakitzea.
Estatuak ez zuen ekonomian parte hartu behar, eskaintza eta eskariaren legeak erregulatzen baitzuen:
- Produktu-prezioak.
- Langileen soldatak.
Lan-banaketaren aldeko apustua egin zen: langile bakoitza ekoizpen-fase batean espezializatu zen, ekoizpena eta produktibitatea nabarmen handituz.
Garraioen Iraultza
Londres eta Edinburgo arteko bidaiaren denbora 10-12 egunetatik 13 ordu eta 45 minutura jaitsi zen trenari esker. Horrek bidaiaren osasunean onurak ekarri zituen, denbora gutxiago irauten zuelako.
Garraioen iraultzaren ondorioak
- Meatzaritza eta siderurgia: Sektore horiek garatu ziren eta lanbide berriak sortu ziren (tren-gidariak eta suginak).
- Merkataritza: Bidaia-denbora eta garraio-kostuak murriztu ziren.
- Ekonomia: Munduko ekonomiaren espezializazioa bultzatu zen.
- Gizartea: Eguneroko bizitza aldatu zen, dieta hobetuz eta emigrazioa erraztuz.
Bigarren Industria Iraultza
- Taylorismo: Ekoizpen-prozesua zeregin txikitan banatu eta iraupena kronometatzen zuen sistema.
- Trusta: Salgai baten ekoizpen-prozesua egiteko borondatez elkartzen diren enpresa multzoa.
- Holdinga: Enpresa-elkarte bat, non akzio gehien dituen enpresak besteak kontrolatzen dituen.
- Kartela: Jarduera-adar berean aritzen diren enpresen elkartea.
- Sozietate anonimoa: Enpresaren kapitala akzioetan zatitzen da; akzioak burtsan negoziatzen dira eta erosten dituena sozietateko bazkide bihurtzen da.
Industria Iraultzaren hedapena
Estatu Batuak industria-potentzia bihurtzeko arrazoiak
- Nekazaritza emankorra: Lur asko eta langile gutxi.
- Natura-baliabideak: Burdina eta ikatza ugari, ekoizpen espezializatua bultzatuz.
- Barne-merkatua: Kostatik kostara zeharkatzen zuen trenbide-sareari esker.
- Berrikuntza: Berrikuntza teknikoak eta lan-sistema berriak azkar aplikatu ziren.