Informatika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Sareen Oinarriak, Posta Elektronikoa eta Negozio Ereduak

Informatika3,67 KB

Konexio motak

Kableatuak: Datuen transmisioa kable fisiko baten bidez egiten da; kobre bihurrituko parea, koaxiala edo zuntz optikokoa izan daiteke.

Hari gabekoak: Datuak airearen bidez transmititzen dira, uhin elektromagnetikoen bidez; antenak erabiliz igortzen eta jasotzen dira.

Intranet eta Extranet

Intranet

Sare informatiko bat da, erakunde baten barruan eta modu pribatuan datuak eta informazioa partekatzeko Interneteko protokoloa erabiltzen duena; erakundeko kideek baino ez dute bertara sartzeko aukera.

Extranet

Sare pribatu bat da, Interneteko protokoloak eta azpiegitura erabiltzen dituena datuak eta informazioa modu seguruan partekatzeko.

Cookie-ak

Webguneek erabiltzailearen nabigatzailean gordetzen dituzten testu-fitxategi txikiak dira, bisitariari...

Jarraitu irakurtzen "Sareen Oinarriak, Posta Elektronikoa eta Negozio Ereduak" »

Ekipo Informatikoaren Osagaiak eta Botila-Lepoaren Kontzeptua

Informatika2,47 KB

Ekipo Informatikoaren Aukeraketa eta Botila-Lepoaren Kontzeptua

Ekipo informatiko bat aukeratzerakoan, lan-ingurunea, erabilera, aurrekontua eta osagaien arteko oreka kontuan hartu behar dira. Markako ekipoek egonkortasuna eta bermea (garantia) eskaintzen dute; gure kabuz konfiguratutako ekipoek, berriz, malgutasuna eta errendimendu handiagoa.

Botila-Lepoaren Kontzeptua

“Botila-lepoa” saihestea funtsezkoa da sistemaren eraginkortasuna bermatzeko. Botila-lepoaren definizioa: ordenagailuak bere osagai txarrenaren mailan egingo du lana. Hau da, prozesadore ona izan arren, RAM memoria nahikoa ez bada, hau baldintzatuta egongo da, eta alderantziz.

Ordenagailuaren Osagai Nagusiak

1. Plaka Basea

Zirkuitu-txartel nagusia da, eta zirrikituei esker konektatzen...

Jarraitu irakurtzen "Ekipo Informatikoaren Osagaiak eta Botila-Lepoaren Kontzeptua" »

XV–XVI Mendeetako esplorazioak: merkataritza, nabigazioa eta ondorioak

Informatika3,32 KB

Ekialdeko produktuen merkataritza (XV mendea)

4. Ekialdeko produktuen XV. mendeko merkataritzak (espeziak, zeta...) garrantzi handia izan zuen. 1453ean, Otomandar Inperioak Konstantinopla konkistatu eta Mediterraneo gaineko kontrola sendotu zuen. Portugalek eta Gaztelak Ozeano Atlantikoa esploratu zuten Indiarako merkataritza-bide alternatibo bat aurkitzeko. Itsas espedizioek nabigazio teknikak sustatu zituzten; instrumentu berriak garatu ziren (iparrorratza, astrolabioa...) eta itsasontzien orientazioa hobetu zen. Karabela bilakatu zen ontzi egoki eta eraginkorra.

Nabigazio teknikak eta merkataritza-monopolioa

  • Instrumentuak: iparrorratza, astrolabioa eta bestelako instrumentuak nabigazioan eragina izan zuten.
  • Ontziak: karabela ontzia nabarmendu
...
Jarraitu irakurtzen "XV–XVI Mendeetako esplorazioak: merkataritza, nabigazioa eta ondorioak" »

Datuen Sinkronizazioa eta ASCII Kodea

Informatika2,05 KB

Datuen Sinkronizazio Motak

Sinkronizazio asinkronoa

Sistema honetan, komunikazio-parametroak lokalean konfiguratu behar dira sareko estazio bakoitzean. Ez dago ekipamendu guztiak lotzen dituen erloju-seinalerik. Informazioa bidaltzen denean, START seinale batekin hasten da. Ekipamendu hartzaileak START seinalea detektatzen duenean, bere erlojua abiarazten du eta, hala, datuak bidali ziren abiadura berean irakurtzen ditu. Ekipamendu igorleak, informazioa transmititu ondoren, STOP seinale bat bidaltzen du transmisioaren amaiera adierazteko. Ekipamendu hartzaileak STOP seinalea detektatzen duenean, datuak irakurtzeari uzten dio.

Horrek esan nahi du sareko ekipamendu bakoitzak konfigurazio bat behar duela, eta parametroek bat etorri behar dutela informazioa...

Jarraitu irakurtzen "Datuen Sinkronizazioa eta ASCII Kodea" »

Hardware eta Softwarearen Oinarrizko Kontzeptuak

Informatika2,53 KB

Hardwarea: Biltegiratze Gailuak

Disko gogorra

Bi ezaugarri kontuan hartu behar ditugu: informazioa gordetzeko ahalmena eta abiadura. Disko gogor batean honako datu hauek gordetzen dira: sistema eragilea (Windows, Linux, MacOS...), etab.

USB memoriak edo pendrive-ak

Informazioa leku batetik bestera eramateko ezinbesteko euskarriak dira, konektatu bezain laster informazioa irakurri eta grabatzeko erabili daitezkeelako.

Memoria txartelak

Flash memorian oinarritzen diren txarteltxoak dira. Gehienak argazki- eta bideo-kamera digitaletan eta sakelako telefonoetan erabiltzen dira. Ordenagailuan irakurri ahal izateko, honek memoria-txartelen irakurgailua izan behar du.

Pantaila edo Monitorea

Monitore baten kalitatea jakiteko hiru kontzeptu izan behar ditugu...

Jarraitu irakurtzen "Hardware eta Softwarearen Oinarrizko Kontzeptuak" »

Ganbio Letra: Osagabetasuna, Onarpena eta Endosua

Informatika3,34 KB

Letra Osagabea eta Zurian Dagoen Letra

Letraren elementu batzuk letra jaulkitzen denean ez agertzea posible da, baina guztiz derrigorrezkoa da ganbio letra guztiz osatuta egotea mugaegun unean. Beraz, letra osagabea gera daiteke jaulkitzen den momentuan; hala ere, mugaegunean derrigorrez guztiz osatuta egon behar da baliodun dokumentua izateko.

Zurian Dagoen Letra

Zurian dauden letrak ere onartzen dira, hala ere, mugaeguna baino lehen bete behar dira. Epaiketetan, guztiz osatuta dagoenean bakarrik izango du balioa.

Ganbio letrak lehenengo adierazpenaz gain, beste adierazpen ganbiario batzuk ditu, adibidez, endosua. Endosua dokumentuaren atzean egiten den deklarazioa da.

Beraz, hasierako adierazpenez gain, beste adierazpen batzuk agertzen dira:

  1. Onarpena
  2. Endosua
  3. Abala

Ganbio

...
Jarraitu irakurtzen "Ganbio Letra: Osagabetasuna, Onarpena eta Endosua" »

Memoria, BIOS, sistema eragilea eta partizioak

Informatika5,02 KB

Memoria motak

Registroak

Registroak: Kapazitatea gehienez 128 bit; exekutatzeko nanosegundo (ns) bat baino gutxiago behar du. Memoria txikienak dira. Ezin dira erosi ezta ordenagailuari gehiago txertatu.

Caché

Caché: Memoria eta CPUaren artean dago. RAMaren zati baten kopia bat izan daiteke, momentuan erabiltzen ari den informaziorako. Kapazitatea: 10 KB – 512 KB; bost nanosegundo (ns) edo gutxiago behar ditu exekutatzeko. Cache irakurtzea memoria irakurtzeko baino azkarragoa da.

ROM

ROM: Bertan BIOS kokatzen da.

RAM

RAM: Programa bat exekutatzen hasten denean, ordenagailuak behin eta berriz disko gogorrera jo beharko luke informazioa eskuratzeko eta ondo exekutatzeko; ordez, disko gogorrean egon beharrean RAM memoriara ekartzen ditu azkarrago...

Jarraitu irakurtzen "Memoria, BIOS, sistema eragilea eta partizioak" »

Irudi Errekonozimendua eta Konboluzio Sare Neuronalak

Informatika26,03 KB

Irudi Errekonozimendua

Ordenagailuak irudia tentsore moduan ikusten du. Honakoak hainbat arazo ditu eta, beraz, erronka hauei aurre egin behar die:

  1. Ikuspegi aldaketa: Ikuspegi aldaketa badago, tentsorea aldatzen da.
  2. Argiztapena: Argiztapen desberdinek irudi berdinean tentsorea aldatzen dute.
  3. Inguruneko informazioa: Objektua ingurune desberdinetan ager daiteke irudi desberdinetan.
  4. Oklusioa: Errekonozitu behar dena ezkutuan dago.
  5. Deformazioak: Objektu bera forma askotan atera daiteke.
  6. Klase berdineko aldaketak: Klase batek subklaseak eduki ditzake.
  7. Testuingurua: Objektua deformatu daiteke testuinguruaren eraginez.

Nola Ebatzi Ataza?

Saiakera batzuk egin ziren: ertzak eta izkinak bilatzea, eskuzko kodea idaztea katu/ez katu sailkatzeko. EZIN DA!

Ez da erabiltzen....

Jarraitu irakurtzen "Irudi Errekonozimendua eta Konboluzio Sare Neuronalak" »

Sareko Segurtasuna, Protokoloak eta Datuen Babesa

Informatika6,37 KB

Unitatea: Sareko Segurtasun Aktiboa

Segurtasuna Sare Fidagaitzen Konexioetan

Zer da Spywarea? (Software Espioia)

Internetetik deskarga daitezkeen programekin batera irits daitekeen softwarea da. *Spywarea* web orrietan ere egon daiteke, eta orri horretan sartzean eragin diezaioke zure ordenagailuari.

Honen helburua zure ordenagailutik informazioa baimenik gabe lortzea da, normalean publizitate helburuetarako. Gaizkileek ere erabil dezakete pasahitzak, kreditu txartelak eta abar lapurtzeko.

Protokolo Seguruak

Wireshark Tresna (Sniffer)

Zer da Sniffer bat eta zertarako balio du?

Informatikan, *sniffer* bat sareko tramak harrapatzen dituen programa bat da.

Zertarako erabiltzen da?

Sarea kudeatzeko erabiltzen da, baina helburu maltzurrekin ere erabil daiteke....

Jarraitu irakurtzen "Sareko Segurtasuna, Protokoloak eta Datuen Babesa" »

Hedapen txartela

Informatika2,81 KB

  1. Zer da CPUa? Ordenagailuaren garuna da, eragiketen kontrolaz eta exekuzioaz Arduratzen da.

  1. Zeintzuk dira bere osagaiak? Memoria, kontrol unitatea, barne erregistroa, Aritmetiko logikoa

  1. Zer desberdintasun daude Kontrol Unitatearen eta Unitate Aritmetiko Logikoaren artean? Logikoak Eragiketa aritmetiko eta logikoak egiten ditu. Kontrolak berriz, Instrukzioak ulertu eta egoki interpretatu.

  1. Zertarako balio dute memoriek? Cpuak erabili behar dituen agindu eta datuak gordetzeko.

    Memoriak sailkatzeko eta Aztertzeko bi modu badira. Zeintzuk? Azal ezazu bakoitza. Formaren Arabera edo teknologiaren arabera

6Nola konektatzen dira Dispositiboak CPUarekin.bus-arekin.

  1. Zer dira datu, helbide eta kontrol bus-a? ram memorian dauden datuak jasotzeko Erabiltzen dira

...

Jarraitu irakurtzen "Hedapen txartela" »