DBH mailako Informatika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Taulen funtzioa eta osagaiak: datu estatistikoak antolatzeko gida

Informatika-n eguneratua2,64 KB

Informazio Estatistikoaren Adierazpena: Taulen Funtzioa eta Osagaiak

Taulak oso erabilgarriak dira; batik bat, ikerketetan datu asko gobernatu behar direnean, edo grafikoak osatzeko euskarri gisa erabili behar direnean. Datuak taulatan antolatuz gero, informazioa azkar eskura daiteke, eta datuen arteko konparazioak eta loturak erraz egin.

Funtzio horiek behar bezala bete ditzaten, bi irizpide nagusi izan behar dira kontuan taulak egiteko garaian: batetik, taularen diseinua eta osagaiak zaindu behar dira; bestetik, zenbakiz ematen den informazioa erraz aurkitzeko moduan jarri behar da, eta esanahia aise ulertzeko moduan.

Taulen Osagai Nagusiak

  • Izenburua. Argia eta zehatza izan behar du, eta aditzak saihestu behar dira. Zer?, non? eta noiz? galderei
...
Jarraitu irakurtzen "Taulen funtzioa eta osagaiak: datu estatistikoak antolatzeko gida" »

Programazioaren oinarriak: kontzeptu nagusiak eta egiturak

Informatika-n eguneratua2,22 KB

1. Zer da ordenagailua programatzea?

Ordenagailuak bete behar dituen aginduak diseinatu eta idazteko lana da.

2. Zein da ordenagailuaren burmuina?

CPUa edo prozesatzailea da kalkuluak egiten dituen elementu nagusia.

3. Instrukzio-bloke desberdinak

  • Sarrera blokea: Ordenagailuari zein datu hartu behar dituen esaten dioten aginduak dira.
  • Prozesu blokea: Hartutako datuekin kalkuluak egiten dira.
  • Irteera blokea: Kalkulu horien emaitzak nola erakutsiko diren zehazten da.

4. Zer da makina-kodea?

Makina-kodea 0z eta 1ez osatutako hizkuntza da, ordenagailuak zuzenean ulertzen duena.

5. Zer da programazio-lengoaia bat?

Gizakiok konputagailuei aginduak emateko erabiltzen dugun kodea da. Gehienetan ingelesaren antzekoa izaten da. Adibidez: Python, Java, C++, JavaScript

...
Jarraitu irakurtzen "Programazioaren oinarriak: kontzeptu nagusiak eta egiturak" »

Ordenagailuaren osagai nagusiak: elikadura, ama plaka, RAM, prozesadorea eta disko gogorra

Informatika6,35 KB

Elikadura iturria

Elikadura iturria ordenagailuaren osagai garrantzitsuenetako bat da, eta sistema osoan energia banatzen du.

Elikadura iturriak hiru eginkizun nagusi ditu:

  • Errektifikatu: sare alternotik datorren korrontea zuzendu eta korronte jarraitua bihurtzen du.
  • Eraldatu: sarrerako korrontea normalean 12,5 eta 3,3 voltiokoa izaten da, eta irteeran -12 eta -5 V-ak ere sortzen dira.
  • Finkatu: irteerako korrontea finkatzen du, egonkor egon dadin.

Konexioak

  • A: barrurantz, ama plakara doan konexioa, CD, DVD edo disko gogorretara doana.
  • B: kanporanzko konexioa, entxufera doana, modelo desberdinetan aldatzen dena.

Oinarrizko plaka

Definizioa: Txartel nagusia edo ama plaka ordenagailu baten sistema elektroniko konplexu bat osatzen duen plaka nagusia da.

Gaur...

Jarraitu irakurtzen "Ordenagailuaren osagai nagusiak: elikadura, ama plaka, RAM, prozesadorea eta disko gogorra" »

Industria eta Nekazaritza Iraultza: XIX. Mendeko Aldaketak

Informatika5,47 KB

Industria eta Nekazaritza Iraultza: XIX. Mendeko Aldaketak

Hazkunde demografikoak

Hazkunde demografikoak: Industrial iraultzak aldaketa ekonomiko eta teknikoak eragin zituen. Nekazaritza eta gizarte aldaketak agertu ziren. Ingalaterran XVIII. mendeko erdian hasi zen.

Iraultza demografikoa

Iraultza demografikoa: Biztanleriaren hazkundea: populazioaren gorakada. Ondorioak: elikagaien ekoizpenaren igoera, medikuntza eta higienearen hobekuntzak, epidemien gutxitzea; heriotza-tasa jaitsi, jaiotza-tasa igo eta bizi-itxaropena handitu.

Nekazaritza Iraultza

Nekazaritza iraultza: Jende kopuruaren gehitzeak eskaria handitu eta prezioetan eragina izan zuen. Bi aldaketa nagusi izan ziren:

  • Lur-jabetzaren aldaketak: legeak, lur pribatizazioa eta hesitzea (enclosure)
...
Jarraitu irakurtzen "Industria eta Nekazaritza Iraultza: XIX. Mendeko Aldaketak" »

Bigarren Mundu Gerra: Gakoak, Holokaustoa eta Ondorioak

Informatika3,52 KB

Baretze-politika eta bizi-espazioa (Lebensraum)

Baretze-politika Hitlerren urraketa txikiak onartzea zen, hura ez probokatzeko eta gatazka handiago bat ekiditeko. Frantziak eta Erresuma Batuak aplikatu zuten beste gerra bat saihesteko.

Bizi-espazioa (Lebensraum) kontzeptuak Alemania ekialderantz zabaltzeari egiten dio erreferentzia, Alemania ekonomikoki libre izateko eta bere handitasuna berreskuratzeko. Horretarako, Versaillesko mugak urratu nahi zituzten.

Itunak eta operazio militar nagusiak

Molotov-Ribbentrop ituna

Itun honen bidez, Alemania eta SESB herrialdeek etorkizunean elkar ez erasotzea adostu zuten. Gainera, Poloniaren balizko banaketa bat egonez gero, Alemaniak mendebaldeko lurraldeak hartuko zituen eta SESBk ekialdekoak.

Bizargorri Operazioa

...
Jarraitu irakurtzen "Bigarren Mundu Gerra: Gakoak, Holokaustoa eta Ondorioak" »

XV–XVI Mendeetako esplorazioak: merkataritza, nabigazioa eta ondorioak

Informatika3,32 KB

Ekialdeko produktuen merkataritza (XV mendea)

4. Ekialdeko produktuen XV. mendeko merkataritzak (espeziak, zeta...) garrantzi handia izan zuen. 1453ean, Otomandar Inperioak Konstantinopla konkistatu eta Mediterraneo gaineko kontrola sendotu zuen. Portugalek eta Gaztelak Ozeano Atlantikoa esploratu zuten Indiarako merkataritza-bide alternatibo bat aurkitzeko. Itsas espedizioek nabigazio teknikak sustatu zituzten; instrumentu berriak garatu ziren (iparrorratza, astrolabioa...) eta itsasontzien orientazioa hobetu zen. Karabela bilakatu zen ontzi egoki eta eraginkorra.

Nabigazio teknikak eta merkataritza-monopolioa

  • Instrumentuak: iparrorratza, astrolabioa eta bestelako instrumentuak nabigazioan eragina izan zuten.
  • Ontziak: karabela ontzia nabarmendu
...
Jarraitu irakurtzen "XV–XVI Mendeetako esplorazioak: merkataritza, nabigazioa eta ondorioak" »

Sareko Segurtasuna, Protokoloak eta Datuen Babesa

Informatika6,37 KB

Unitatea: Sareko Segurtasun Aktiboa

Segurtasuna Sare Fidagaitzen Konexioetan

Zer da Spywarea? (Software Espioia)

Internetetik deskarga daitezkeen programekin batera irits daitekeen softwarea da. *Spywarea* web orrietan ere egon daiteke, eta orri horretan sartzean eragin diezaioke zure ordenagailuari.

Honen helburua zure ordenagailutik informazioa baimenik gabe lortzea da, normalean publizitate helburuetarako. Gaizkileek ere erabil dezakete pasahitzak, kreditu txartelak eta abar lapurtzeko.

Protokolo Seguruak

Wireshark Tresna (Sniffer)

Zer da Sniffer bat eta zertarako balio du?

Informatikan, *sniffer* bat sareko tramak harrapatzen dituen programa bat da.

Zertarako erabiltzen da?

Sarea kudeatzeko erabiltzen da, baina helburu maltzurrekin ere erabil daiteke....

Jarraitu irakurtzen "Sareko Segurtasuna, Protokoloak eta Datuen Babesa" »

Kontrola

Informatika13,38 KB

Zer da ordenagailua?Informazio kopuru handia gordetzeko eta prozesatzeko gai den makina elektronikoa

Zer da abakoa?Abakoa kalkulu automatikoak egiteko gai zena

Zein da ordenagailuaren burmuina?Mikroprozesadorea da ordenagailuarenburmuina

Zer esanahi du multimedia hitzak?Irudi eta soinu erabiltzeko ahalmena ordenagailuaren bidez

Zer da Internet?Beste ordenagailu batekin gordeta dagoen informazio lortzeko aukera dugu

Zer da unitate zentrala?Informazioa prosezatzen den lekua da

Zertarako da elikatze-iturria?Ordenagailua korronte elektrikoarekin konektatzeko erabilñtzen den osagaia da.

Zer da oinarrizko plaka?Unitate zentralan ahurki daitezkeen gauzarik handiena da.

Zer da prozesadorea?Ordenagailuaren benetako burmuina da. Ariketa guztiak kontrolatzen

...
Jarraitu irakurtzen "Kontrola" »

Sareak, Internet eta Segurtasuna: Zer Diran?

Informatika2,17 KB

Sareak, Internet eta segurtasuna: Zer dira? 2 ekipo edo gehiago elkartzean, konektatzean, sortzen den sarea. --Sailkapena: Tamainaren arabera, tipologiaren arabera... 1-LAN: Tamainaren arabera irtendako sare mota bat, LOCAL AREA NETWORK esan nahi duena(toki txiki batetan sortutako sarea) --Ethernet sareak: Sare fisikoak sortzeko erabili ohi den protokolo, teknologia edo arau batzuk dira. // Hrregatik sare askoria Ethernet deitzen zaie. Haud da, Ethernet teknologia erabilita sortutako sareak direlako. Gaur egungo lan akoEthernetak dira. Zertarako balio dute? Datuak + zerbitzuak modu erraz batean partekatzeko.


elemtuak (bezero/zerbitzari) estrukturan. Zerbutzariak---> Fitxeroa, inprimagailua, korreoa, web orria... Bezeroak---> Ordenata.
...
Jarraitu irakurtzen "Sareak, Internet eta Segurtasuna: Zer Diran?" »

Datu Basearen Bizi Zikloa: Analisia, Diseinua eta Normalizazioa

Informatika2,55 KB

Datu Basearen Bizi Zikloa: Fasetik Fasera

Datu basearen bizi zikloan hiru fase nagusi bereizten ditugu:

1. Analisia

Fase honetan, datuen azterketa sakona egiten da eta datu basearen inguruko eskakizunak biltzen dira. Diseinu kontzeptuala gauzatzen da eta E/R (Entitate-Erlazio) eredua lortzen da.

E/R Ereduaren Osagaiak:

  • E/R Eskema: Datu basearen datuen egitura eta atal estatikoa adierazten du.
  • Entitatea: Datu basean informazioa gorde nahi zaion objektua da (pertsona, lekua, gauza, kontzeptua...). Lauki zuzen batez irudikatzen da.
  • Atributua: Entitatearen ezaugarria da, zirkunferentzia baten barruan adierazten dena.
  • Erlazioa: Entitateen arteko lotura da, erronbo batez irudikatzen dena.

2. Diseinua

Analisian identifikatutako datuak antolatzen dira, diseinu

...
Jarraitu irakurtzen "Datu Basearen Bizi Zikloa: Analisia, Diseinua eta Normalizazioa" »