DBH mailako Informatika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Datuen Kudeaketa: Biltegiratzea, SK eta Pribatutasuna

Informatika2,84 KB

Biltegiratze Kudeaketa

Euskarriak

Informazioa gordetzeko hainbat euskarri daude:

  • Diskete unitatea
  • Disko gogorra
  • Flash memoriak
  • Unitate magnetiko-optikoa
  • CD-ROM unitate eta DVD-ROM
  • Zinta unitateak

Segurtasun Kopiak (SK)

Motak

  1. Kopia Osoa: Aukeratutako fitxategien kopia osoa egiten du.
  2. Kopia Inkrementala: Azkeneko kopia (osoa edo inkrementala) egin zenetik aldatu diren fitxategiak kopiatzen dira.
  3. Kopia Diferentziala: Azkeneko kopia osotik aldatu diren fitxategiak bakarrik kopiatzen dira.

Oharrak:

  • Segurtasun kopia berreskuratzeko (Inkrementala): Azken kopia Osoa + Kopia inkremental guztiak.
  • Segurtasun kopia berreskuratzeko (Diferentziala): Azken kopia Osoa + Azken kopia diferentziala.

Euskarriak SKrako (Abantailak eta Desabantailak)

  • CD/DVD birgrabagarriak
    • Abantaila:
...
Jarraitu irakurtzen "Datuen Kudeaketa: Biltegiratzea, SK eta Pribatutasuna" »

Ikus-entzunezko Hizkera eta Komunikabideak: Gida Osoa

Informatika3,41 KB

Ikus-entzunezko Mintzairaren Ezaugarriak

Ikus-entzunezko mintzaira ikusizko elementuak eta soinu-elementuak bateratzen dituen komunikazio-sistema da.

Zinema: Arte eta Komunikabidea

Zinema arte eta komunikabidea da, eta mugitzen den istorio bat kontatzen du, toki, denbora eta soinu jakin batean.

Egitura

  • Fotograma: Zinemako pelikula negatiboaren gainean inprimatzen den argazki bakoitza da.
  • Enkoadraketa: Kameraren objektiboak harrapatzen duen espazioa da.
  • Planoa: Toki eta ikus-angelu jakin batetik egindako enkoadraketa da.

Kamera Mugimenduak eta Angeluazioa

Mugimenduak

  • Panoramikak: Kamera tripodearen gainean jartzen da. Kamera horizontalean, bertikalean edo zeharka bira daiteke.
  • Traslazioa edo travelina: Kamera errailak edo gidariak dituen plataforma baten
...
Jarraitu irakurtzen "Ikus-entzunezko Hizkera eta Komunikabideak: Gida Osoa" »

Literatura eta Hizkuntzaren Funtzioak: Ahozko Tradiziotik Komunikaziora

Informatika4,46 KB

Literatura: Definizioa eta Ezaugarriak

Literatura hitzaren bidezko adierazpenean oinarritzen den artea da. Irudimenak, sormenak eta sentimenduek eskatzen dioten neurriko mundu berri hori sortzeko gaitasuna da literatura.

Ahozko Literatura

Ahozko literatura ahoz sortu eta transmititzen dena da, memorian gordetzen dena. Puntua, erritmoa, kantua eta espresioa ditu memoriaren bide.

Funtzio Poetiko edo Estetikoa

Mezua du funtzio nagusi, modu estetikoan. Literatura funtzio honetan oinarritzen da (estetika).

Ahozko Literaturaren Adierazpenak

Atsotitzak

Irakaspen edo gogoeta bat gordetzen duten esaera laburrak dira. Edukiari dagokionez, bizitza, heriotza, lana, eguraldia eta abar jorratzen dituzte. Gizaldi askotako bizipenen eta pentsaeraren berri jasotzen...

Jarraitu irakurtzen "Literatura eta Hizkuntzaren Funtzioak: Ahozko Tradiziotik Komunikaziora" »

Erdi Aroko Krisia eta Aldaketak: Gizartea, Ekonomia eta Erlijioa

Informatika3,5 KB

Heresiak eta Inkisizioa

Heresiak Elizaren irakaskuntzaren aurkako doktrinak ziren. Horiei aurre egiteko, Inkisizioa sortu zen 1230ean, fedearen aurkako delituak epaitzen zituen auzitegi berezia.

Musulmanak eta Gurutzadak

Musulmanak Lur Santuan ezarri ziren, Kristo bizi izan zen lekuetan. Horiek kanporatzeko, Gurutzada izeneko espedizio militarrak antolatu ziren.

XIV. Mendeko Krisia

Arrazoiak

  • Klima-gorabeherek eragindako uzta makurrak.
  • Gerrak.
  • Izurri beltzaren epidemia, Asian sortu eta merkataritzaren bidez Europan zehar hedatu zena.

Ondorioak

  • Demografia: Europako biztanleriak behera egin zuen 1300 eta 1400 bitartean, 80 milioitik 45 milioira.
  • Ekonomia: Nekazaritza-ekoizpenak behera egin zuen eskulangilerik ez zegoelako.
  • Gizartea: Gatazka ugari egon ziren.
...
Jarraitu irakurtzen "Erdi Aroko Krisia eta Aldaketak: Gizartea, Ekonomia eta Erlijioa" »