Ordenagailuak: Hardwarea eta Softwarea
Ordenagailuek makina lengoaiarekin lan egiten dute, hau da, informazioa zero eta bat eran prozesatuz. Balio hauetako bakoitzak bit izena hartzen du, hau da, binary digit, digitu bitarra. Zortzi biten taldeek byte edo zortzikote bat osatzen dute. Byte batekin, bere zero eta baten konbinazioagatik, 256 elementu edo egoera desberdin irudikatu genitzake. ASCII KODEA: Lehen aipatu dugun bezala, ordenagailuak datuak era bitarrean kodetuak eduki behar ditu, hau da 0 eta 1 digituen bidez adierazita. Hau dela eta, karaktere guztiek (letra, zenbakiek eta ikur bereziek) kode bitar bat izan behar dute. Karaktere kode desberdinak daude, baina gehien erabiltzen dena ASCII kodea da (American Standard Code for Infonnation Interchange). Hardware: Ordenagailu...