Aitzol, Lizardi, Lauxeta eta Orixe: euskal idazle klasikoak
Aitzol (1896-1936)
Jose Ariztimuño, "Aitzol": Apaiz tolosarra zen; gerrak bere asmoak zapuztu zituen eta faxistek fusilatu zuten.
Obra nagusiak
Euskaltzaleek elkartea sortu eta buru izendatu zuten. Yakintza aldizkaria sortu zuen. Olerkari asko Aitzolen hatsari esker bihurtu ziren idazle. Sinbolismo lirikotik epikara igaro zen, herritarrek hobeto ulertzeko; izan ere, bere ustez, herriari hitz egin behar zaio.
Xabier Lizardi (1896-1933)
Zarautzen jaio zen eta Tolosako enpresa batean egin zuen lan. Gaixotasun batek goiz eraman zuen.
Obra nagusiak
- 1930-1932 arteko olerkiak biltzen dituen Bihotz-begietan liburua argitaratu zuen.
- Umezurtz-olerkiak (1934): Hil ondoren argitaratua.
- Urte berean, prosazko lanen bilduma den Itz lauz argitaratu zen.
Ezaugarri nagusiak
Lizardiren...