Parte-hartzea: kontzeptua, onurak eta Blumberg-en parte-hartze-motak
Parte-hartzearen kontzeptua
French-en arabera parte-hartzea honako hau da: erabakia partekatzea, hots, erabakia batera (elkarrekin) hartzea. Hala ere, J. R. P. French Jr.-ek parte-hartzearen definizio luzeago bat ematen du: parte-hartzea prozesu bat da non pertsona (edo pertsona-talde) bi edo gehiagok elkarri eragiten dieten plan, politika edo erabaki bat hartzeko orduan; eta erabaki horiek ondoren erabakia hartu duten guztiengan eta haien mendekoengan eragina izango dute.
Zer espero genezake parte-hartzetik?
Parte-hartzeak ondorio positibo asko ekarri ohi ditu, honakoak, esaterako:
- Lan-giro baketsua
- Motibazioa
- Interesa
- Enpresarekiko atxikimendua
- Satisfazioa (asetasuna)
- Produktibitatea
- Identifikazioa
Blumberg: Parte-hartzeko moduak
Paul Blumberg-ek parte-...