Lanbide heziketa mailako Gizarte zientziak ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Zientziaren Historia eta Filosofia: Sorrera eta Metodoak

Gizarte zientziak3,36 KB

Zientziaren Sorrera eta Bilakaera

Izarren eta Eguzkiaren mugimenduek galdera asko sortu zizkieten hasierako zibilizazioei. Gizakiak sinetsi zuenean fenomeno naturalak sistema ordenatu eta koherente batean integra zitezkeela, orduan sortu zen zientzia.

K.a. VI. mendean, Grezian, errealitatearen inguruko jarrera kritiko eta jakin-minezko beretik sortu ziren zientzia eta filosofia, hasiera batean bereizezinak.

Geroago metodoak erabiltzen hasi ziren; Iraultza Zientifikoaren garaia iritsi zen XVI. eta XVII. mendeetan, Kepler, Koperniko, Galileo eta Newtonen eskutik.

Zientziaren Ezaugarri Nagusiak

  • Esperimentazioa (Behaketa): Metodo zientifikoari, behaketari eta esperimentazioari esker, fenomenoa isolatu eta aldagai erabakigarriak bakarrik azter daitezke.
...
Jarraitu irakurtzen "Zientziaren Historia eta Filosofia: Sorrera eta Metodoak" »

Industrializazioaren Gakoak: Lurrun Makina eta Garraio Iraultza

Gizarte zientziak3,24 KB

Energia eta Lurrun Makina

Energiaren eta lurrun makina asmatu aurretik, produkzioa muga oso estuetan geldituko zen. Lurrun makina asmatu eta aplikatu ezean, fabriken arteko distantzia ez zen gaindituko.

Berrikuntzarik Garrantzitsuena: Lurrun Makina

  • Ikatza erabiltzen zen, eta horrek metalurgia eta siderurgia sustatu zituen.
  • Hedapena ez zen azkarra izan hasieran, burdina eta harrikatza kantitate handiak eta teknika siderurgiko berriak behar zituztelako.
  • Ikatzak egurraren lekua hartu zuen, industrializazioaren ezaugarri nagusi bihurtuz.

Ikatza eta Burdinaren Erabilera

Industria siderurgiko berriak ikatz meatzetatik hurbil egotera behartu ziren. Horri esker, lehenengo trenbide linea sortu zen.

Britainia Handia: Munduko Lehen Industria Herria

Faktore hauek...

Jarraitu irakurtzen "Industrializazioaren Gakoak: Lurrun Makina eta Garraio Iraultza" »

Gai Gatazkatsuak Ikasgelan Lantzea

Gizarte zientziak2,1 KB

Ikasgelan gai gatazkatsuak lantzea garrantzitsua da, haurrei inguratzen dien mundua ulertzen laguntzeko. Helburua ez da ohiko edukiak bakarrik irakastea, baizik eta ikaskuntza egunerokotasunean gertatzen diren arazoekin lotzea. Gai hauek lantzeak haurrak motibatzen ditu eta horri buruz ikasgelan hitz egiteak pentsatzen, parte hartzen eta irtenbideak bilatzen irakasten die. Gainera, modu praktikoan egiteak interes eta motibazio handiagoarekin ikastea eragiten du. (García y Merchán, 1997)

Metodologia Aktiboak

Gaia lantzeko modu eraginkor bat metodologia aktiboen bitartez izan daiteke. Adibidez, haien adinari egokitutako eztabaidak erabiltzea aukera bat da, alde batetik pentsamendu kritikoa sustatzen dutelako. Bestalde, haurrek beste ikuspuntu...

Jarraitu irakurtzen "Gai Gatazkatsuak Ikasgelan Lantzea" »

Decroly: Interesguneak eta Ideia Elkartuak

Gizarte zientziak2,2 KB

Ardatz Pedagogikoa

Ideia Elkartuak eta Interesguneak

Eskola aktiboak interesaren pedagogia esan nahi du, eta interesaren pedagogiak metodo aktiboak eskatzen ditu. Horretarako, metodoa interesguneak dira, haurrek proposaturiko gaiak abiapuntu izanik. Hau horrela izanik, eskolak ikaslearen beharrizan eta interesetan oinarritu behar du.

Decrolyk dituen helburuetara iristeko, interesguneen metodologian oinarritzen da, eta metodologia hau ideia elkartuen programan kokatzen da. Interesguneak eskola-programazio unitarioa (ez dago ikasgairik, dena elkarrekin lotuta dago: matematika, gizartea, heziketa fisikoa... dena bat bezala ematen da) eta ikasgai ez-zatikatuak dira, ikasleen beharrizan eta interesetan oinarritzen direnak.

Decrolyk dionenez, haurren...

Jarraitu irakurtzen "Decroly: Interesguneak eta Ideia Elkartuak" »

A.S. Neill eta Summerhill Eskola: Hezkuntza Libertarioaren eredua

Gizarte zientziak2,19 KB

A.S. Neill (pedagogia libertario eta antiautoritarioaren aitzindaria) Eskozian jaio zen 1883an eta Ingalaterran hil zen 1973an. Edinburgoko Unibertsitatean ikasi zuen eta bertan lizentziatu zen. Hezkuntza tradizionalean lan egiten hasi zen baina azkar konturatu zen ez zegoela ados sistema horrekin. Izan ere, hezkuntza tradizionalak umeak berdin hezten ditu, denak etorkizun berdina izateko eta dena kontrolpean izateko.

Neill gizaki askeak, sormenezkoak eta autoerregulatuak sortzearen aldekoa zen eta Rousseauen eta Freuden pedagogian oinarritzen zen. Neill-en pedagogia berria Lehenengo Mundu Gerra eta gero sortu zen, doktrina totalitarioaren ondorioz. Pedagogia erromantikoa sortu zuen eta bere bizi-filosofian oinarritzen zen, sentimenduaren garapenari...

Jarraitu irakurtzen "A.S. Neill eta Summerhill Eskola: Hezkuntza Libertarioaren eredua" »

Hezkuntza Curriculumaren Gida: Ikuspegiak, Motak eta Iturriak

Gizarte zientziak3,06 KB

1. Curriculumaren Interpretazioa

1.1. Ikasle eta Hezitzaileen Ikuspegitik

Ikaslearen ikuspuntutik, curriculuma titulua edo helburu jakin batzuk lortzeko burutu beharreko ikasgai edo jarduera multzoa da. Hezitzailearen ikuspuntutik, berriz, eduki edo ikasgaietatik transmititu behar diren ezagutza multzoa.

2. Curriculum Eskutua Hezkuntza Jardunean

2.1. Definizioa eta Adibidea Haur Hezkuntzan

Curriculum eskutua asmorik gabe gauzatzen diren ikasketak dira, irakasle eta beste ikasleekin edukitzen den elkarrekintzaren bitartez ikasten direnak. Haur Hezkuntzan, elkareragina oso argia da, eta horren bidez ikasten dute haurrek.

3. Curriculum Motak eta Profesionalen Ekimena

3.1. Curriculum Irekia vs. Itxia

Curriculum irekiak malgutasuna eta askatasuna ematen...

Jarraitu irakurtzen "Hezkuntza Curriculumaren Gida: Ikuspegiak, Motak eta Iturriak" »

Haurren Eskubideen Defentsa eta Gizarte Laguntza

Gizarte zientziak2,34 KB

Erakunde Ofizialak eta Gobernuen Kanpoko Erakundeak

Nazioarteko Erakundeak: Haurren Eskubideen Defentsa

  • UNESCO (1945): Hezkuntzaren, zientziaren eta kulturaren bidez, nazioen arteko lankidetza bultzatuz, bakea eta segurtasuna lortzea du helburu.
  • UNICEF (1946): Bigarren Mundu Gerraren ondorioz zaindu gabe geratu ziren haurrak zaintzeko sortu zen. Helburua: haurren eskubideak eta haien ongizatea bermatzea.
  • OMEP
  • UIP

GKEak: Nazio Batuetan 1945

  • Kolektibo marjinatuez arduratzen dira.
  • Kideak bokazioz, borondatez eta dohainik aritzen dira.

Esku-hartzea eta Laguntza Haurtzaroan

Hainbat Ingurune

  1. Integrazioa: Aurrerapen handia eskola esparruan.
  2. Barne-hartzea: Eskola ereduak, lankidetza, errespetua, erantzukizun morala, tolerantzia eta elkartasunarekin garatu behar
...
Jarraitu irakurtzen "Haurren Eskubideen Defentsa eta Gizarte Laguntza" »