Zientziaren Historia eta Filosofia: Sorrera eta Metodoak
Zientziaren Sorrera eta Bilakaera
Izarren eta Eguzkiaren mugimenduek galdera asko sortu zizkieten hasierako zibilizazioei. Gizakiak sinetsi zuenean fenomeno naturalak sistema ordenatu eta koherente batean integra zitezkeela, orduan sortu zen zientzia.
K.a. VI. mendean, Grezian, errealitatearen inguruko jarrera kritiko eta jakin-minezko beretik sortu ziren zientzia eta filosofia, hasiera batean bereizezinak.
Geroago metodoak erabiltzen hasi ziren; Iraultza Zientifikoaren garaia iritsi zen XVI. eta XVII. mendeetan, Kepler, Koperniko, Galileo eta Newtonen eskutik.
Zientziaren Ezaugarri Nagusiak
- Esperimentazioa (Behaketa): Metodo zientifikoari, behaketari eta esperimentazioari esker, fenomenoa isolatu eta aldagai erabakigarriak bakarrik azter daitezke.