Oposizioak mailako Geografia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Espainiako etorkinen banaketa: koropleta mapen azterketa

Geografia-n eguneratua3,51 KB

Aurrean dugun 2010eko koropleta mapan, Espainiako lurraldeetan etorritako atzerritarren ehunekoa ageri da. Horrela, kolorearen intentsitatearen arabera, gero eta ilunagoa izanda, portzentajea handiagoa dela adierazten digu. Bestalde, gero eta kolorearen intentsitatea txikiagoa izan, portzentajea txikiagoa dela esan nahi du; adibidez, Badajoz.

Immigrazioaren Bilakaera Historikoa

Historikoki, Espainia herri emigratzailea izan da, batez ere Amerikara eta Europara. Baina 1990tik aurrera etorkin ugari jasotzera pasatu da, eta urte askotan immigrazio saldo positiboa izan du, krisi garaian izan ezik.

Egungo Egoera Demografikoa

Espainian, gaur egun, ia 47 milioi pertsona bizi dira. Horietatik badakigu atzerritarrak ia %10 direla, baina lehen esan den bezala,...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako etorkinen banaketa: koropleta mapen azterketa" »

Demografia: Biztanleriaren dinamika eta faktore nagusiak

Geografia4,43 KB

Demografia: Biztanleriaren azterketa

Demografia: Lurralde jakin bateko biztanleria aztertzen duen zientzia da.

Biztanleriaren dinamika

Biztanleriaren dinamika zein den jakiteko, heriotzak, jaiotzak eta migrazio-mugimenduak aztertu behar dira.

Jaiotza-tasa

Jaiotza-tasa: Jaiotza-tasak adierazten du zenbat jaiotza egon diren lurralde batean, normalean urtebetean. Kopuru hori handia ala txikia den jakiteko, jaiotza-tasa gordina kalkulatzen da.

Heriotza-tasa

Heriotza-tasa: Adierazten du zenbat heriotza egon diren urtebetean lurralde jakin batean. Kopuru hori handia ala txikia den jakiteko, heriotza-tasa gordina kalkulatzen da.

Haurren heriotza-tasa

Haurren heriotza-tasa: Urte bat egin baino lehen hiltzen diren haurren kopurua aztertzen da. Haurren heriotza-...

Jarraitu irakurtzen "Demografia: Biztanleriaren dinamika eta faktore nagusiak" »

Turismoaren bilakaera eta garrantzia Euskal Autonomia Erkidegoan

Geografia2,64 KB

Turismoa populazioaren aldi bateko mugimendua da, aisialdirako.

Turismoaren garrantzia eta bilakaera EAEn

EAEn, turismoa azken urteetan asko hazi den sektorea da, Espainiako erkidegoen artean 10. postuan kokatuz. Bilakaerari dagokionez, tradizionalki kostaldean izan du garrantzia (adibidez, Getarian), XX. mendetik aurrera Miarritzen hotelak eta jauregiak sortzen hasi zirenean.

Aitzindariak eta garapen historikoa

  • Donostia, Zarautz eta Lekeitio: Donostia maila ertain eta altuko bisitarien erakarle izan zen, errege-familia eta udaletxearen presentziari esker (Mª Kristina, adibidez). Trena, hotelak eta kasinoak eraikitzen hasi ziren.
  • Bizkaia: Lekeitio izan zen aitzindari, eta XX. mende hasieran Neguri eraiki zen burgesiaren egoitzarako.

Gerra Zibila...

Jarraitu irakurtzen "Turismoaren bilakaera eta garrantzia Euskal Autonomia Erkidegoan" »

Espainiako Klimak eta Haien Ezaugarriak

Geografia2,73 KB

gaia: Espainiako klimak

Klima ozeanikoa

Kantauriar Itsasoan eta Galizian aurkitzen da.

Prezipitazioak

  • Ugariak, erregularrak eta leunak dira. Urteko prezipitazioak 800 mm-tik gorakoak dira, eta 150 egunetan baino gehiagotan egiten du euria.
  • Banaketa erregularra dute: negua eta udazkena dira sasoirik euritsuenak, eta uda, berriz, lehorrena.
  • Prezipitazioak modu leunean erortzen dira, eta horrek lurrak ura errazago xurgatzea ahalbidetzen du.

Tenperaturak

Bi eremu bereizten dira:

  • Kostaldean: Anplitude termikoa txikia da (9-12 °C). Udak freskoak izaten dira eta neguak, aldiz, moderatuak, batez beste 6 °C-tik gorakoak.
  • Barnealdean: Anplitude termikoa moderatua da (12-15 °C). Udak freskoak dira, baina neguak hotzak, batez beste 6 °C-tik beherakoak.

Mendialdeko

...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Klimak eta Haien Ezaugarriak" »

Lehen Sektorea eta Munduko Ekonomiaren Bilakaera

Geografia2,99 KB

Nekazaritza-paisaiaren giza elementuak

Lursailak

Nekazaritza-ustiategia esaten zaio jabe baten ekonomia-unitate batek jarduerak egiteko erabiltzen duen espazio fisikoari. Tamainaren arabera, ustiategiak handiak edo txikiak izan daitezke. Bi mota nagusi bereizten dira:

  • Openfield edo lur zabaleko paisaia: lursail independentez osatutako nekazaritza-paisaia da.
  • Bocage edo lur itxiko paisaia: lursailak hesien, harrizko hormen edo antzekoen bidez itxita daudenean.

Lursail motak

  • Ekoizpen intentsiboaren helburua lurrak ahalik eta gehien ustiatzea da. Herrialde garatuetan teknika modernoak erabiltzen dira.
  • Ekoizpen estentsiboa lursail handietan egiten da, baina ez da sail osoa ustiatzen; zati bat lugorri uzten da, erein gabe.

Lehen sektorea gaur egun

Lehen

...
Jarraitu irakurtzen "Lehen Sektorea eta Munduko Ekonomiaren Bilakaera" »

Euskadiko hiri-sistema: egitura, harremanak eta erronkak

Geografia6,13 KB

Euskadiko hiri-sistema

Gaur egungo hiri‑sistema. Euskal Autonomia Erkidegoko hiriak modu esanguratsuan eta hierarkizatuan daude banatuta espazioan, hiri bakoitzak betetzen dituen eginkizunen arabera. Gainera, hiriak harremanetan daude elkarrekin eta beste autonomia erkidegoko hiriekin.

Euskal hiri‑sistema espazioan: banaketa desorekatua

Hiriak espazioan nola hedatzen diren kontuan hartuz bi hiri‑multzo bereizten dira: kostako azpisistema eta barrualdeko azpisistema.

Kostako azpisistemak

Kostako azpisistemak dentsitate sendoa eta jarraitua eratzen du Bizkaiko isurialdetik barrena Bilboren eta Donostiaren artean, eta Baionaraino luzatzen da. Kostako azpisisteman Bilboko eta Donostiako metropoli inguruak ditugu eta baita ere sare trinkoa osatzen...

Jarraitu irakurtzen "Euskadiko hiri-sistema: egitura, harremanak eta erronkak" »

Euskal Herriko Industrializazioa: XIX. Mendetik Gaur Egunera

Geografia3,16 KB

Euskal Industria 1850 eta 1975 Bitartean

Euskal Industrializazioaren Hasiera

Euskal industrializazioaren hasiera goiztiarra izan zen Espainiako beste eskualde batzuekin alderatuz gero. Hainbat arrazoi egon ziren:

  • Eskulangintza-tradizio luzea.
  • Merkataritza-burgesia ekintzailea.
  • Hazkunde demografikoaren eraginez, eskulanaren eta industria-produktuen merkatuen gorakada.

Industrializazioaren Garapena Probintzia Bakoitzean

Bizkaia

Bizkaian, industriak XIX. mendearen azken laurdenean egin zuen gora, faktore mesedegarriei esker:

  • Fosforo gutxiko burdina-meategiek balioa irabazi zuten, oso ona baitzen Bessemer eta Martin Siemens bihurgailuetan erabiltzeko.
  • 1868ko meatze-legeak minerala Britainia Handira esportatzea bultzatu zuen, eta horri esker, kapitalak pilatu
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Industrializazioa: XIX. Mendetik Gaur Egunera" »

Klimaren Analisia eta Sailkapena: Prezipitazioak, Tenperatura eta Lehortasuna

Geografia2,86 KB

Klimaren Analisia eta Sailkapena

1. Prezipitazioen Analisia

1.1. Prezipitazioen kantitate osoa:

  • Oso ugaria: 1000 mm-tik gora. Mendiko klima.
  • Ugaria: 800 mm – 1000 mm. Klima ozeanikoa.
  • Urria: 800 mm – 300 mm. Klima mediterraneoa.
  • Oso urria: 300 mm-tik behera. Klima esteparioa.
  • 150 mm-tik behera: Klima desertikoa.

1.2. Prezipitazio banaketa:

  • Erregularra: Hilabete lehorrik ez dago, edo prezipitazioak ez dira 30 mm-tik beherakoak hilabete lehorrenean. Klima ozeanikoa.
  • Nahiko erregularra: Gehienez bi hilabete lehor. Trantsizioko klima mediterraneoa; kontinentalaren eraginpeko mediterraneoa.
  • Irregularra: Bi hilabete lehor baino gehiago.

1.3. Prezipitazioak erortzeko modua: Euria edo elurra.

2. Tenperaturaren Analisia

2.1. Urteko batez besteko tenperatura.

2.

...
Jarraitu irakurtzen "Klimaren Analisia eta Sailkapena: Prezipitazioak, Tenperatura eta Lehortasuna" »

Hiriaren Egitura eta Antolamendua

Geografia2,56 KB

Alde Zaharra

Hiriaren hasierari dagokion esparrua da. Etxe txikiak, kale estuak eta bihurriak ditu ezaugarri. XIX. mendeko hazkundearen ondorioz, hiriak hazi eta zabalguneak eraikitzeko, kasu gehienetan, alde zaharra inguratzen zuten harresiak bota zituzten eta horien ordez boulevarrak utzi zituzten, alde zaharra eta zabalgune berriaren artean. Gaur egun, alde zaharrak berritzeko prozesuan daude. Bertan, monumentuak, tabernak eta dendak daude, turistentzat hiriko toki erakargarriena delarik.

Zabalguneak

XIX. mendearen erdialdetik XX. mendearen lehen herenaren artean hirietan sortuko den espazio berria da eta burgesiak hiria hazteko zituen nahiei erantzuten die. Beraz, burgesiaren ordena, higienea eta onura ekonomikoa (etxebizitzak eraikita, denden...

Jarraitu irakurtzen "Hiriaren Egitura eta Antolamendua" »

Bilboren Historia: Alde Zaharra eta Zabalgunea

Geografia2,07 KB

1.- Alde Zaharra

Jatorriari eta kokalekuari dagokionez, Bilboren hasierako nukleoa Nerbioiko ezkerreko ibaiertzean zegoen, Bilbao La Viejan. Hiri bezala aintzat hartu zuen Bizkaiko Jaunak, Diego Lopez de Harok, 1300ean. Hiri-gutunak itsas-trafikoaren monopolioa eman zion eta eskualde zabal batean merkataritzan aritzeko pribilegioa. Bilbo Euskal Autonomia Erkidegoko Bizkaiko herrialdearen hiriburua da eta haran estu baten erliebe altuen artean kokatzen da,

Nerbioi-Ibaizabal itsadarraren ertz batean, itsasotik 13 km-tara.

Planoaren analisiari dagokionez, XIV. mendean Bilbo Zaharraren lur-zatiketa uniformea zen eta hiru kaleak (Somera, Artekale, Tenderia) harresi batez babesturik eraiki ziren, mendebaldean ibaia defentsa natural gisa ozanda. San...

Jarraitu irakurtzen "Bilboren Historia: Alde Zaharra eta Zabalgunea" »