Lanbide heziketa mailako Fisika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Atmosferaren geruzak: troposfera, estratosfera, mesosfera, termosfera eta exosfera

Fisika-n eguneratua5,56 KB

Atmosferaren Geruzak: Sarrera eta Troposfera

Troposferaren ezaugarri nagusiak

  • Aire-fluxu konbektiboak (bertikalak eta horizontalak) gertatzen dira.
  • Atmosferan dauden gas gehienak ditu.
  • Hasierako 500 metroei geruza zikina deritzo.

Troposferaren altuera eta mugak

Troposferak 12 km-ko batez besteko altuera du. Bere muga tropopausa da. Poloetan 8 km-ko altuera du, eta Ekuatorean 18 km-ko altuera.

Troposferako gasak

Atmosferan dauden gas gehienak.

Gizakiaren eragina troposferan

Troposferaren hasierako 500 metroetan, geruza zikina ageri da. Hor bertan, gizakiok eragiten dugun kutsadura metatzen da, eta horren eraginez ozonoa suntsitzen ari da.

Troposferaren funtzioak

Fenomeno meteorologikoak sortzen ditu eta Lurraren tenperatura erregulatzen du.

Troposferan gertatzen

...
Jarraitu irakurtzen "Atmosferaren geruzak: troposfera, estratosfera, mesosfera, termosfera eta exosfera" »

Keplerren legeak: planeten orbitak eta hirugarren legearen frogapena

Fisika-n eguneratua2,6 KB

Keplerren legeak:

Kepler izeneko astronomo alemanak planeten higiduren legeak ondorioztatu zituen 17.Mende hasieran.

1.Keplerren lehenengo legea: Planeta guztiak orbita eliptikoetan higitzen dira, eta Eguzkia elipsearen fokuetako batean dago.

2.Keplerren bigarren legea: Planeta eta Eguzkia lotzen dituen lerro zuzenak azalera berdinak zapaltzen ditu denbora tarte berdinetan.

3.Keplerren hirugarren legea: Planeta baten higiduraren periodoaren karratua zuzenki proportzionala da planetatik Eguzkiraino dagoen bataz besteko distantziaren kuboarekiko.

Bi planeten periodoa eta erradioa erlazionatzean:

-Kepleren 3. Legearen Frogapena:

Jo dezagun planeta edo satelite bat beste baten inguruko orbitan ari dela, orbita Zirkularrean.

Fg indar Grabitatorioa aldioro

...
Jarraitu irakurtzen "Keplerren legeak: planeten orbitak eta hirugarren legearen frogapena" »

Estatistika Oinarrizko Kontzeptuak

Fisika4,33 KB

Definizioak

Estatistika: Aztergarria den egoera edo populazio batetik datuak jaso, antolatu, aztertu eta interpretatzen dituen matematikaren atala.

Estatistika Grafikoa: Aldagai estatistiko baten aldaeren maiztasunak irudikatzeko erabiltzen den baliabidea.

Gertakariak

Ezinezko Gertakaria: Inoiz gertatzen ez den eta sekula egiaztatzen ez den gertakizuna.

Gertakari Segurua: Lagin espazioko gertaera bakarra.

Gertakaria: Zorizko esperimentu batean gauzatu edo jazo daitekeen emaitzetako bakoitza.

Gertakari Elementala: Emaitza sinpleagotan deskonposatu ezin daitekeen gertaera.

Gertakari Osatua: Gertakari elemental jakinen bilduma.

Neurriak eta Parametroak

Heina: Datu multzoaren zabalera adierazten duen parametro estatistikoa edo neurria.

Lagin Estatistikoa:

...
Jarraitu irakurtzen "Estatistika Oinarrizko Kontzeptuak" »

Fisika Kuantikoa eta Elektromagnetismoaren Oinarriak

Fisika2,69 KB

Faradayren Legea

Eremu magnetiko aldakorrek korronte elektrikoa induzitzen dute zirkuitu batean. Horretarako, korronte induzitua magnitude fisiko baten bidez kuantifikatu behar da. Magnitude hori korronte-intentsitatea izan zitekeen, baina korrontea zirkuitua egiteko erabiltzen den materialaren erresistentziaren araberakoa da. Hori dela eta, hobe da indar elektroeragile (IEE induzitua) deritzon magnitudea erabiltzea. [Formula]

Aplikazio Praktikoak

Faradayren legeak aplikazio praktikoak ditu sorgailu elektrikoetan:

  • Alternadorea: Korronte alternoa sortzen du.
  • Dinamoa: Korronte jarraia sortzen du.

Lenzen Legea

Faradayren saiakuntzatik abiatuta, zirkuitu batean induzitutako korronte elektrikoa zirkuituko fluxu magnetikoaren aldaketaren ondorioz sortzen...

Jarraitu irakurtzen "Fisika Kuantikoa eta Elektromagnetismoaren Oinarriak" »

Huygensen Printzipioa: Uhinen Islapena eta Errefrakzioa Azaldua

Fisika6 KB

Huygensen Printzipioa

Uhin baten hedapenaren mekanismoa ulertzeko, irudiko uhin-frontea azter daiteke (uhinak une jakin batean atzemandako puntu guztiak elkartzen dituen gainazala; irudiko kasuan, esferikoa). S1 bada t1 unean, S1 gainazaleko puntuak uhinaren iturri edo emisore berri bihurtzen dira. Ingurune homogeneo eta isotropoa izanik, uhin horiek guztiek distantzia bera egiten dute denbora tarte jakin batean. t2 denbora batean, uhin horiek guztiek S2 uhin-fronte berria eratzen dute (uhin guztien ukitzailearekin, inguratzaile deritzona), zeinen puntuak berriro foku bihurtzen diren.

Huygensen printzipioak honela dio: uhin-fronte baten puntu bakoitza oinarrizko uhin sekundarioen fokua da, hasierako uhinaren abiadura eta maiztasun berekoak....

Jarraitu irakurtzen "Huygensen Printzipioa: Uhinen Islapena eta Errefrakzioa Azaldua" »