Beste ikastaroak mailako Fisika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Giza gorputzaren antolaketa, ardatzak, planoak eta mugimenduak

Fisika-n eguneratua3,19 KB

Giza Gorputzaren Oinarrizko Kontzeptuak

Zelula

Zelula: izaki bizidunen oinarrizko atalak dira; hau da, bizidunen unitate anatomiko eta fisiologikoak. Adibidez: obulua, neurona.

Ehuna

Ehuna: antzera aldatu diren eta funtzio bera betetzen duten zelulen multzoa da. Adibidez: gihar-ehuna, hezur-ehuna.

Organoa

Organoa: funtzio bat betetzeko elkartzen diren ehunen multzoa da. Adibidez: gibela, bihotza.

Aparatu edo Sistema

Aparatu edo Sistema: funtzio bat betetzeko elkartzen diren organoen multzoa da. Adibidez: ugal-aparatua, arnas-aparatua.

Giza Gorputzaren Antolaketa

Giza gorputza honako ataletan banatzen da: burua, enborra, gorputz-adarrak. Goiko gorputz-adarra gerri eskapularretik dago lotuta enborrari, eta beheko gorputz-adarra gerri pelbikotik. Gerri...

Jarraitu irakurtzen "Giza gorputzaren antolaketa, ardatzak, planoak eta mugimenduak" »

Arkimedesen printzipioa: bultzada indarra fluido batean

Fisika-n eguneratua3,39 KB

Arkimedesen printzipioa: Arkimedes-en printzipioaren arabera, fluido batean murgildutako edozein gorputzek goranzko bultzada jasaten du, izan ere deslekuratutako fluidoaren pisua.Arkimedes-en printzipioaren azalpenak bi atal ditu, irudiak erakusten duen bezala:Orekan dagoen fluido baten zati bat aztertu ea zein indar jasaten dituen.Fluidoaren zati hori ordezkatu, bere forma bera eta tamaina bera daukan solido batez.Fluidoaren zati bat orekanLehenik, azter dezagun orekan dagoen fluidoaren zati bat. Inguruko fluidoak gainazaletan egiten dion presio-indarra p·dS da, alegia, fluidoaren p presioa bider gainazalaren dS azalera. Presioa sakoneraren menpe soilik aldatzen da.Fluido-zatia orekan dagoenez, halabeharrez, presio-indarren erresultantea...

Jarraitu irakurtzen "Arkimedesen printzipioa: bultzada indarra fluido batean" »

Materiaren izaera, erlatibitatea eta erradiazioa

Fisika3,86 KB

De Broglie

De Broglie: Materiaren izaera bikoitza — gorpuzkularra eta uhin-izaera. Horren arabera, edozein masari dagokion uhin-luzera bat dago. Elektroiekin erlazionatuta dagoen uhin-luzera.

Alternadorea

Alternadorea: Bi iman indartsuen artean, ω abiadura angeluar konstantez biratzen duen espira dagoela uste da. FORMULAK.

Einsteinen postulatuak

  1. Lehenengo postulatua: Fisikaren lege guztiak berdin betetzen dira sistema inertzial guztietan.
  2. Bigarren postulatua: Argiaren abiadura behatzaile guztientzat berdina da: c = 3·108 m/s.

Ondorioak

Ondorio nagusiak:

  • Denboraren dilatazioa
  • Luzeraren kontrakzioa
  • Masaren aldaketa (masa erlatibista)
  • Energiaren aldaketak

Energia erlatibista

Energia erlatibista:

Definizioa: abiadura erlatibistetan lortzen den energia (v...

Jarraitu irakurtzen "Materiaren izaera, erlatibitatea eta erradiazioa" »

Grabitatea, Zulo Beltzak eta Unibertsoaren Historia

Fisika2,49 KB

Grabitate Indarra

XVII. eta XVIII. mendeen bitartean, Isaak Newtonek grabitazio unibertsalaren legea atera zuen. Honen arabera, gorputzak zenbat eta gertuago egon eta zenbat eta masa handiagoa izan, orduan eta gehiago erakartzen dute elkar.

Egitura guztietan du eragina. Talde lokaleko osagai guztiak eta beste milaka galaxia Virgo galaxia-kumuluaren erdigunera joaten dira. Horregatik, Erakarle Nagusia Virgo galaxia-kumuluaren erdiguneari deritzo.

Zulo Beltzak

Dentsitate handi-handiko materia kontzentrazioak dira eta grabitazio-erakarpenak hauetan du eraginik handiena. Grabitazio eremu handia dutenez, argiak ezin die ihes egin.

Zulo beltzen presentzia zulo beltzek xurgaturiko materiak igorritako erradiazioei esker jakin dezakegu. Esne Bidearen erdigunean...

Jarraitu irakurtzen "Grabitatea, Zulo Beltzak eta Unibertsoaren Historia" »

Eremu Magnetikoak eta Lorentzen Indarra: Oinarri Fisikoak

Fisika5,44 KB

Lorentzen indarra eta karga higikorrak

Eremu elektriko batean karga bat kokatuz gero, indar elektriko bat agertzen da partikula kargatu horren gainean. Eremu magnetiko batean, ordea, ez da berdina gertatzen. Esperimentalki froga daiteke eremu magnetiko baten barruan geldirik dagoen karga bat kokatzen badugu, bere gainean ez dela inongo indarrik azaltzen. Karga higitzen bada, kargaren norabidean aldaketa garbi bat azaltzen da; beraz, Newtonen bigarren legean oinarriturik, partikula horren gainean indar batek eragiten duela ondorioztatu behar da. Indar magnetiko horren propietateak hauexek dira:

  • Abiadura eremuaren paraleloa denean indarra nulua da.
  • Indarra maximoa da abiadura eta eremua perpendikularrak direnean.
  • Kargaren balioaren (q), abiaduraren
...
Jarraitu irakurtzen "Eremu Magnetikoak eta Lorentzen Indarra: Oinarri Fisikoak" »

Alternadoreak, Eremu Magnetikoak eta Lege Elektromagnetikoak

Fisika2,68 KB

Alternadorearen Funtzionamendua eta Oinarriak

Alternadorea energia mekanikoa energia elektriko bihurtzen duen gailua da. Sorgailu elektriko batek bi zati nagusi ditu:

  • Estatorea: Zati finkoa, normalean induktorea.
  • Errotorea: Zati mugikorra, normalean induzitua.

Zentral elektriko handietan, ordea, alderantziz izan ohi da. Errotoreko espira biratzean, fluxu magnetikoa murrizten da. Aldaketa honetan, gero eta indar-lerro gutxiago sartzen dira. Hori dela eta, eremu magnetiko induzitu bat sortuko da, hasierako noranzko berberean, aldaketa hori konpentsatzeko. Eremu magnetiko induzitu honekin korronte bat induzituko da. Horren ondorioz, I.E.E. (Indar Elektroeragile) induzitua handituko da, eta, beraz, eragindako korrontea ere bai.

Eremu Magnetikoa eta

...
Jarraitu irakurtzen "Alternadoreak, Eremu Magnetikoak eta Lege Elektromagnetikoak" »

Fisika teoria

Fisika47,02 KB

1. GALDERA


  • Higidura harmoniko sinplea.

Partikula batek Higidura Harmoniko Sinplea izatea dimentsio bakarrean desplazatzen dela esan nahi du.

  • Definitu: anplitudea, elongazioa, maiztasuna eta periodoa.

Anplitudea: elongazioaren balio maximoa da. (A)

Elongazioa: aldiune bakoitzean partikula higikorraren eta zentroaren arteko distantzia. (x)

Maiztasuna: segundu batean buruturiko oszilazio-kopurua. (f)

Periodoa: partikulak oszilazio osoa burutzeko behar duen denbora. (T)

  • Idatzi higiduraren ekuazioa.

  • Eta atera bertatik abiaduraren eta azelerazioaren ekuazioak.

Abiaduraren ekuazioa -->

Azelerazioaren ekuazioa -->


2. GALDERA


  • Uhin-higiduraren energia eta intentsitatea.

    • Uhin harmonikoak transmitituriko energia uhinaren anplitudearen karratuaren eta maiztasunaren

...
Jarraitu irakurtzen "Fisika teoria" »

Indukzio Elektromagnetikoa: Faraday-ren Legea eta Lenz-en Legea

Fisika4,43 KB

Indukzio Elektromagnetikoa

Faraday-k, 1831n, eremu magnetiko bat baliatuta korronte elektrikoa induzi daitekeela frogatu zuen.

1. Saiakuntza: iman baten higidura haril baten barnean

Faraday-k haril bat, iman bat eta galvanometro bat hartuta, harilaren muturrak galvanometroan konektatu zituen, eta hau behatu zuen:

  • Harila finko dagoela, imana hurbiltzen badiogu, korronte induzitua sortzen da. Gauza bera gertatzen da imana urruntzean, korrontearen noranzkoa alderantzikatuta.
  • Ez da korronte elektrikorik agertzen harila eta imana finko badaude.
  • Era berean, imana finko mantenduta, eta harila higiarazita, korronte induzitua sortzen da.

Ondorio hau lortu zuen: korronte induzituaren intentsitatea imanaren (edo harilaren) abiaduraren menpe dago, baita imanak...

Jarraitu irakurtzen "Indukzio Elektromagnetikoa: Faraday-ren Legea eta Lenz-en Legea" »

Fisika Nuklearra: Fisioa eta Fusioa Aztertuta

Fisika4,61 KB

Efektu Fotoelektrikoa: Fisika Klasikoaren Mugak

Efektu fotoelektrikoa aztertzean, fisika klasikoak ezin dituen zenbait fenomeno agertzen dira:

  1. Igorritako elektroien kopurua argiaren intentsitatearekiko proportzionala da.
  2. Elektroien emisioak gutxieneko erradiazio-maiztasuna behar du, atalase-maiztasuna deritzona, metaletan gertatzeko. Teoria klasikoak iradokitzen du edozein argi-maiztasunekin gertatu beharko litzatekeela intentsitatea altua bada.
  3. Askatutako elektroien energia zinetikoa erradiazioaren maiztasunarekin handitzen da, ez argiaren intentsitatearekin. Honek kontraesanean jartzen du efektu fotoelektrikoaren teoria klasikoa.
  4. Elektroien igorpena argia piztu eta itzaltzearekin batera hasten eta amaitzen da, hurrenez hurren. Honek teoria klasikoari
...
Jarraitu irakurtzen "Fisika Nuklearra: Fisioa eta Fusioa Aztertuta" »

Uhin Geldikorrak: Definizioa, Adibideak eta Ezaugarriak

Fisika2,7 KB

Uhin Geldikorrak: Definizioa eta Adibideak

Sarrera

Ingurune itxi batean (hodi itxi bat edo muturrak finko dituen soka batean) hedatzen ari den uhina, ingurunearen muga erasotzean, islatu egiten da. Abiadura berean, norabide berean, baina aurkako noranzkoan hedatzen den bigarren uhin bat sortzen da. Bi uhin hauek gainezartzen direnean, sortzen den uhin erresultanteari uhin geldikorra deritzo.

Gainezarpen Printzipioa

Espazioaren eskualde beretik, une berean, bi uhin edo gehiago igarotzen direnean, inguruneko puntu bakoitzaren benetako elongazioa uhin bakoitzak bere aldetik sortutako elongazioaren batura da.

Ekuazioa: Bi uhinek anplitude (A), maiztasun angeluar (ω), uhin-zenbaki (k) eta fase berdina badute, honela adieraziko dira euren ekuazioak:...

Jarraitu irakurtzen "Uhin Geldikorrak: Definizioa, Adibideak eta Ezaugarriak" »