Oposizioak mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Botere nahimena

Filosofia eta etika3,04 KB

Jainkoaren heriotzari esker, gizakiaren energia sortzailea azaleratzen da. Jainkoaren tokia, bizitzak, pertsonek, emozioek hartuko dute. Jainkoa ukatzerakoan pertsona baieztatzen dugu.

Menpekotasunak lapurtutako konfidantza, poza, askatasuna berreskuratzerakoan,gaingizakiar bihurtzen gara. Gaingizakiak debekuak hasuten ditu, gizarte inposizioei aurre egiten die, eta bere desioari, bizitzeko nahiari jaramon egiten dio. Laburtuta, bada ere, jaso ditzagun gaingizatiarraren ezaugarriak:

1.Errealista da, ez du bere burua engainatzen (ez du ideologiarik behar).

2.Burujabea da, askea, borrokalaria da.

3.Adoktrinamendu eta zapalkuntza desberdinetatik ihes egiteko ausardia du.

4.Kristau balopal suntsitu ondoren, bere balioak sortu, asmatu eta praktikatzeko...

Jarraitu irakurtzen "Botere nahimena" »

Jainkoaren frogak eta eboluzioaren teoria

Filosofia eta etika2,5 KB

Jainkoa badela frogak

Jainkoa badela defendatzeko hainbat arrazoi eta argudio eman dira historian. Froga horiek honela sailka daitezke:

  • Froga ontologikoak: Descartesek berriro erabili zuen argumentu hori: gure gogoan izaki perfektuaren ideia badugu.
  • Froga kausala: Guztiek egitura berbera dute:
    • Abiapuntua: Esperientzia-egintza bat da: mugimendua, kausalitatea, kontingentzia, unibertsoaren ordena edo perfekzio-mailak.
    • Helmuga: Guztiek Jainkoa dute xede, hura baita lehen mugiarazlea, kausarik gabeko kausa, izaki beharrezkoa, izaki perfektua edo adimen gorena.
    • Ibilbidea: Kanten arabera, Jainkoa ez da mundu fenomenikoaren baitakoa eta, beraz, ezin da eztabaida zientifikoaren baitakoa izan.
  • Froga etiko-morala: Giza askatasuna dute oinarri eta, horretarako,
...
Jarraitu irakurtzen "Jainkoaren frogak eta eboluzioaren teoria" »

Filosofia: Jakintzaren Jatorria, Esanahia eta Ezaugarriak

Filosofia eta etika4,7 KB

1. Etimologia eta Esanahia

Etimologikoki nondik datorren: Filosofia hitza grekotik dator eta bi hitzez osatuta dago: philo (adiskidetasuna, maitasuna) eta sophia (jakinduria).

Jakinduriaren laguna esan nahi du. Pitagoras bere burua filosofo gisa izendatu zuen lehen pertsona izan zen.

Esanahia: Philo-k maitasuna esan nahi du, eta sophia-k, aldiz, jakinduria. Horregatik, bi hitzak batuta, jakinduriarekiko maitasuna esan nahi du.

Definizioa: Gizartean eta errealitatean gertatzen diren gauzetan oinarritzen den ikasketa eta hausnarketa da.

2. Sorrera: Non eta Noiz

Filosofia K.a. VI. mendean sortu zen, Mileton (Grezia).

3. Sorrera Faktoreak eta Arrazoiak

Fenomeno naturalen azalpen mitikoen ordez azalpen arrazionalak emateko asmoz sortu zen filosofia (Mitotik...

Jarraitu irakurtzen "Filosofia: Jakintzaren Jatorria, Esanahia eta Ezaugarriak" »

Sokrates, Sofistak eta Platonen Filosofiaren Oinarriak

Filosofia eta etika2,04 KB

Sokrates eta Sofisten arteko ezberdintasunak

Sokratesek eta sofistek era desberdinetan pentsatzen dute:

Sokratesen metodoa eta etika

Sokratesentzat egia aurkitzea helburu garrantzitsua da eta, horretarako, elkarrizketan aritzen zen bere metodoekin:

  • Ironia: bere solaskidearen aurrean ezjakinarena egiten du, bestea zalantzan jartzeko.
  • Maieutika: solaskideari galderak eginez, egia bere barnetik ateratzen laguntzen dio.

Sokratesek Daimon deritzon jainkoan sinisten zuen. Berarentzat legea beharrezkoa da eta beti bete behar da; horregatik, heriotza-zigorra onartu zuen ihes egin beharrean. Zuzentasunez jokatzea denon onerako dela uste zuen.

Sofisten ikuspegia

Sofistentzat, berriz, egia ezagutzea ez da helburu bat; dirua eta arrakasta lehenesten dituzte. Diskurtsoetan...

Jarraitu irakurtzen "Sokrates, Sofistak eta Platonen Filosofiaren Oinarriak" »

Giza existentziaren zentzua: Filosofia eta korronteak

Filosofia eta etika2,43 KB

Giza existentziaren zentzua

Gizakia osatu gabe dagoen errealitate bat da. Bi oinarritatik abiatzen da:

  • Norbanakoa: Bere egitura osatzen duena.
  • Gizartea: Bizi den garaia eta gizartearen egitura.

Gaur egun, antzinatik izan ditugun kezkek (heriotza, bizitzaren zentzua eta askatasuna) larritu egiten gaituzte. Europa bi mundu-gerren ondorioz bizi izan zuen garai latzean sortu zen filosofia existentzialista.

Bizitzak ez du zentzurik: Existentzialismo nihilista

Existentzialismo nihilistaren ordezkari nagusiak Camus eta Sartre izan ziren.

  • Albert Camus: Sisiforen mitoa erabili zuen existentzia zeinen absurdoa den azaltzeko. Proiektu guztiak heriotzak zapuzten ditu. Bizitzak ez du zentzurik, ezin baitiote patuari ihes egin. Proiektu guztien porrota dakar heriotzak.
...
Jarraitu irakurtzen "Giza existentziaren zentzua: Filosofia eta korronteak" »

Gizakiaren ikuspegia: Darwinen eboluzioa eta Marxen soziologia

Filosofia eta etika2,51 KB

Darwin: Gizakia ikuspegi biologikotik

Espezieen eboluzioak landare- edo animalia-espezieak hartu zituen abiapuntutzat. Habitateko baldintzetara ondoen egokitzen direnek biziraungo dute. Darwinen teoriak azalpen transzendentistak eta erlijiozko oinarrizko bi printzipio hautsi zituen:

  • Giza espeziea ez da Lurrean espontaneoki agertu. Gainera, ez da izaki aldaezin bat, aurretik egon diren izakien eboluzioa baizik.
  • Ez du inolako zentzurik gizakien eta gainerako animalien artean erabateko bereizketa dagoela pentsatzeak.

Marx: Gizakia ikuspegi soziologikotik

Karl Marx gizartearen mekanismoak azaltzen saiatu zen, eta saiakera horren ondorioa da proposatu zuen gizakiaren ikuskera. Marxek gizakiaren berezko babesgabetasuna hartu zuen abiapuntutzat. Gizakiak...

Jarraitu irakurtzen "Gizakiaren ikuspegia: Darwinen eboluzioa eta Marxen soziologia" »

Filosofia: Dogmatismoa, Perspektibismoa, Erlatibismoa, Eszeptizmoa, Kritizismoa, Pragmatismoa, Koherentzia, Egokitasuna, Ebidentzia, Adostasuna

Filosofia eta etika2,12 KB

Dogmatismoa

Dogmatismoaren arabera, egia ziurtasunez ezagut daiteke, hau da, egi finkoa. Dogmatismoaren aldekoak esaten dute badirela ziurtasun osoz lor ditzakegun printzipio elemental batzuk, eta oinarri sendoa izan daitezkeela jakintzarako. (Deskartes, Leibnizek eta Wolffek)

Perspektibismoa

Perspektibismoaren arabera, egia ikuspuntu jakin batetik soilik hauteman daiteke. Egia aldakorra da (pertsonen, uneen eta lekuen arabera). Filosofoen ikuspegitik egia, izan, bada, baina perspektiba jakin batetik soilik ikus daiteke, eta horrek baldintzatzen du egia hautemateko dugun modua. (Ortega eta Gasseten iritziz, posible da errealitatea hautematea, gure ingurubar berezitik abiatuta.

Erlatibismoa eta Subjektibismoa

Erlatibismo deritzo egia unibertsalak...

Jarraitu irakurtzen "Filosofia: Dogmatismoa, Perspektibismoa, Erlatibismoa, Eszeptizmoa, Kritizismoa, Pragmatismoa, Koherentzia, Egokitasuna, Ebidentzia, Adostasuna" »

XX. Mendeko Filosofia: Korronte Nagusiak eta Ortega y Gasset

Filosofia eta etika2,22 KB

XX. mendeko filosofiari hurbilketa orokorra

XIX. mendean hasten den zientzia partikularren autonomia-prozesuak krisia eragiten du filosofian, eta eremua galduz doa pixkanaka. XX. mendean ezbaian jartzen da filosofiaren zeregina. Esanahiaren arabera, bi korronte handi daude: filosofia analitikoa eta filosofia kontinentala.

Filosofia kontinentalaren korronte nagusiak

  • Existentzialismoa: Gizabanakoaren existentzia da oinarri. Ez dago gizakia definitzen duen esentziarik; gizabanakoaren ekintzek definitzen dute gizaki bakoitza, gizakia erabat aske baita. (Sartre, Camus)
  • Frankfurteko eskola: Helburua ezkerreko teoria sozial eta politiko kritikoa sortzea da, marxismoa eguneratuz. (Habermas)
  • Estrukturalismoa: Fenomenologiaren eta existentzialismoaren aurka,
...
Jarraitu irakurtzen "XX. Mendeko Filosofia: Korronte Nagusiak eta Ortega y Gasset" »

Ikerketa filosofikoak eta hizkuntza-jokoen erabilera

Filosofia eta etika3,57 KB

Ikerketa filosofikoak: erabilera eta hizkuntza-jokoak

Ikerketa filosofikotik atera daitekeen tesia ondorengo hau izango litzateke: “Ez esanahiarengatik galdetu; galdetu erabileragatik”. Bigarren etapa honetan hizkuntzak subjektua adierazten du; subjektuaren zeinua da. Lehenengo etapan hizkuntza objektuaren zeinua zen, objektuak eta egitateak adierazten zituen.

Proposizioaren esanahia eta erabilera

Proposizio baten esanahia proposizio horren erabileraren araberakoa da; hau da, esanahia ez da osagai logikoen azterketaren araberakoa bakarrik, baizik eta proposizio hori erabiltzen den testuinguruaren araberakoa ere. Proposizioek ez dute zentzua egiazkoak edo faltsuak direlako soilik, baizik eta giza bizitzan funtzio bat betetzen dutelako. Horregatik,

...

Jarraitu irakurtzen "Ikerketa filosofikoak eta hizkuntza-jokoen erabilera" »

Irrazionaltasun Garaikidea: Schopenhauer, Marx eta Existentzialismoa

Filosofia eta etika3,67 KB

Schopenhauer: Irrazionaltasun Garaikidearen Aitabitxia

Schopenhauer irrazionaltasun garaikidearen sortzaileetako bat dugu. Bere mundua arte ederren eta pentsamenduarena zen. Gizarte konbentzioak ez zituen gustuko, eta, horrela, probokatzaile, polemista eta disidente aparta moduan pasa da pentsamenduaren historiara. Unibertsitatean irakasle gisa eskuratu zuen ogibidea.

Nihilismoa

Nihilismoa Europako zutabe ideologikoen engainua salatzen duen karrasia da.

Existentziaren Sentidu Eza

Schopenhauerrentzat, bizitzak, existentziak, ez du zentzurik, ez du logikarik. Badago existentziaren atal tragiko bat, mingarria, sufrimenduzkoa, filosofiak jaso eta hausnartu ez duena. Errealitateak, naturak edo bizitzak arrazoimenarekin ez du zerikusirik.

Uko Egitearen

...
Jarraitu irakurtzen "Irrazionaltasun Garaikidea: Schopenhauer, Marx eta Existentzialismoa" »