Oposizioak mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Bizitza eta Moralaren Osagaiak: Balioak, Bertuteak eta Askatasuna

Filosofia eta etika2,63 KB

1. Bizitza eta Moralaren Osagaiak

1.1. Balioak

Balioak gu gugan edo pertsonengan erakargarri egiten zaizkigun ezaugarriak dira, eta funtzio garrantzitsua betetzen dute gure identitatea zaintzen. Balio mota asko daude, adibidez: balio estetikoak, balio ekonomikoak, bizi-balioak, balio intelektualak, balio erlijiosoak eta balio militarrak. Garrantzi berezia duten balio mota batzuk daude: balio moralak. Balio moralen ezaugarriak:

  • Balio moralak, gure bizitzan txerta ditzakegun eta txerta behar ditugun balioak dira. Beste balio batzuk ez bezala, balio moralak denok geureganatu ditzakegu behar beste saiatuz gero.
  • Balio moralak pertsonalak dira ezinbestean.

1.2. Bertuteak

Filosofo klasikoek, bertutea, ongira bideratzen duten ohitura eta jarrera multzoari...

Jarraitu irakurtzen "Bizitza eta Moralaren Osagaiak: Balioak, Bertuteak eta Askatasuna" »

Tractatus Logico-Philosophicus: Mundua, Pentsamendua eta Hizkuntza

Filosofia eta etika2,7 KB

Tractatus Logico-Philosophicus

Mundua, Pentsamendua eta Hizkuntza

Wittgensteinek Rusellen atomismo logikoaren jarraitzailetzat aurkezten du bere burua, eta Tractatus-ean antzematen da hori, logika-matematikaren bidez mundu-egitura ezagutzeko ahalegina egiten baitu.

Tractatus filosofiaren historiako lan zehatz eta enigmatikoenetariko bat da. Zazpi gai edo proposizioetan banatuta, filosofiaren ohizko arazoak tratatzen ditu, eta arazo horiek gure lengoaiaren logikaren ulermen ezak eraginda daudela erakusten du.

Hiru elementuen erlazioa:

  • Errealitatea
  • Pentsamendua
  • Hizkuntza

Mundua egitateen multzoa da, eta hauek atomikoak dira, independenteak. Munduak egitura logiko-matematikoa du.

Mundua pentsamenduaren bidez ezagutzen da. Pentsamenduak errealitatea interpretatzen...

Jarraitu irakurtzen "Tractatus Logico-Philosophicus: Mundua, Pentsamendua eta Hizkuntza" »

Etika: Ekintza Moralaren Hausnarketa

Filosofia eta etika2,75 KB

1. Etika Ekintza Moralaren Hausnarketa Gisa

Animalien ekintzak programatuta eta zehaztuta daude, gizakiarenak ez. Kontzientzia moralak gure jokabidea egokia iruditzen zaigun noranzkora bideratzen du.

1.1 Morala eta Etika

Moral hitza latineko moralis-etik dator, eta ohitura esan nahi du (arau zehatzei aplikatu zaie nagusiki). Etika hitza grezierazko ethos hitzetik dator, jatorriz egoitza zuen esanahia, baina gaur egun, izateko modua, izaera esan nahi du.

1.2. Izaera, Kontzientzia eta Heldutasun Morala

Norbanako batek egoera jakin baten aurrean hausnartzen badu, erabaki bat hartzen badu eta horren arabera jokatzen badu, ekintza horren egilea izango da eta, beraz, egindakoaren erantzukizuna hartu beharko du.

Izaera egunetik egunera eraikitzen dugu gure...

Jarraitu irakurtzen "Etika: Ekintza Moralaren Hausnarketa" »

Platonen Filosofia: Metafisika, Epistemologia, Antropologia eta Politika

Filosofia eta etika3,27 KB

Platonen Metafisika

Platonen filosofian, errealitatearen azalpena dualista da. Bi kontzeptu nagusi bereizten ditu:

  • Ideiak: Eredu perfektuak eta aldaezinak dira.
  • Gauzak: Ideien kopia inperfektuak eta aldakorrak dira.

Gauzak ideiak imitatuz eratzen dira. Ideiak errealitatearen eredu perfektuak dira Platonentzat. Bi maila ontologiko bereizten ditu:

  • Ideien mundua (adigarria)
  • Gauzen mundua (sentigarria)

Munduen sorrera azaltzeko, Demiurgoaren mitoa erabiltzen du.

Epistemologia: Ezagutzaren Teoria

Gurdi hegaldunaren mitoaren bidez, Platonek ezagutzaren teoria azaltzen du. Errealitatearen konplexutasuna ulertzeko, lerro bat lau zatitan banatzen du.

Dualismo Antropologikoa

Fedro dialogoan, arimaren kontzepzioa azaltzen du. Arima hilezkorra da. Gurdi hegaldunaren...

Jarraitu irakurtzen "Platonen Filosofia: Metafisika, Epistemologia, Antropologia eta Politika" »

Platonen Gizakiaren Ikuspegia eta Kristautasunaren Eragina Erdi Aroan

Filosofia eta etika2,82 KB

Gizakia bi errealitate desberdinen batasuna da (harreman akzidentala):

Gorputza

Arimarentzat kartzela da, arimari ergozpenak jartzen dizkio. Gorputza zama da, helburua gorputzaren kartzelatik askatzea da. Arima behartzen du gauza materialez jabetzera.

Arima

Gorputza baino goragokoa da, gure nia eratzen duena, benetako gizakia. Bakoitzaren izatea da. Gorputza mugatu eta zuzendu egiten du. Bere ezagutza eta ideia guztiak aurre-existentzian hartzen ditu. Arima (jainkoek egindakoa) mundura jaisten da eta ausaz gorputz bati lotzen zaio.

Platonek bere ideien teoria gizakiaren errealitatearen barruan kokatzen du. Horrela, arima eta gorputzaren doktrina sortu zuen, materialen eta espiritualaren batasuna. Arima ona da, eta gorputza saiatuko da arima egia...

Jarraitu irakurtzen "Platonen Gizakiaren Ikuspegia eta Kristautasunaren Eragina Erdi Aroan" »

Platonen Filosofia eta Greziako Testuinguru Historikoa

Filosofia eta etika2,38 KB

Platonen Filosofiaren Jatorria

Filosofiaren sorrera Mitosetik Logoserako bilakaeran hasten da. Grezian sortu zen eta errealitatea ulertzeko modu berri bat suposatu zuen, kontakizun mitologikoak alde batera utziz. Filosofo presokratikoak fisikazaleak ziren eta arjea edo azken elementua bilatzen zuten.

K.a. V. Mendeko Grezia: Testuinguru Historikoa

K.a. V. mendea kultura klasikoaren une gorena izan zen, eta bi gerra garrantzitsu gertatu ziren:

  • Gerra Medikoak (K.a. 490-479)

    Atenas eta Persiarren artekoa izan zen. Persiarrek Atenasko akropoliari su eman ondoren hasi zen. Atenasek irabazi zuen eta ekonomia, politika eta kulturan polis eredugarria bihurtu zen.

  • Peloponesoko Gerra Zibila (K.a. 431-404)

    Atenas eta Espartaren artekoa izan zen. Gerra hau gizarte

...
Jarraitu irakurtzen "Platonen Filosofia eta Greziako Testuinguru Historikoa" »

Sofistak, Sokrates eta Platonen Ideien Teoria

Filosofia eta etika3,04 KB

Sofistak

Maisuak ziren eta erretorika-eskolak eta elkarrizketarako teknikak saltzen zituzten. Haien ezaugarri nagusiak hauek dira:

  • Eszeptizismo epistemologikoa: Egiarik ez dagoela defendatzen zuten, dena zalantzan jarri behar dela, ezer ez dela ziurra.
  • Erlatibismoa: Zuzena/ez-zuzena edo egia/faltsua ikuspuntuaren araberakoa dela zioten. Beraz, egia asko daude.
  • Legeen konbentzionaltasuna: Legeak giza hitzarmenak direla eta, ondorioz, alda daitezkeela uste zuten.

Platonek kritikatu zituen, sofistek interesa zuzentasunaren gainetik jartzen zutelakoan.

Sokrates

Elkarrizketa bidezko argudiaketa induktiboa eta definizio unibertsala erabiltzen zituen.

Definizio Unibertsala

Hitzari adiera zehatz eta unibertsala ematea bilatzen zuen.

Helburu Morala

Iritzi guztien...

Jarraitu irakurtzen "Sofistak, Sokrates eta Platonen Ideien Teoria" »