Oposizioak mailako Biologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak
Adierazpen Genikoaren Erregulazioa
Adierazpen genikoa erregulatzeko mekanismorik egon ezean, zelulek proteina kantitate handiak sortuko lituzkete etengabe. Proteinen sintesiaren erregulazioa erreplikazioan, transkripzioan edo itzulpenean egin daiteke. Ezagunena transkripzioan diharduen mekanismoa da.
Erregulazioa Prokariotoetan
Operoi bat elkarrekin estu lotutako prozesu biokimikoetan inplikaturiko proteinak kodetzen dituzten geneen multzoa da; esate baterako, bide metaboliko berean esku hartzen duten entzimak. Gene horiek guztiak bata bestetik hurbil daude kromosoman, euren adierazpenaren erregulazioa modu koordinatuan egiteko. Geneen erregulazioa induzigarria eta erreprimagarria izan daiteke. Eredu induzigarrietan, geneen adierazpena blokeaturik dago, inguruan induzigarri izeneko
...Giza Ugalketa Sistema: Prozesuak eta Organoak
Sexu Bidezko Ugalketaren Prozesua
Gametoak
Giza gametoak obulua (gameto emea) eta espermatozoidea (arra) dira.
Ernalketa
Gameto arrak eta emeak bat egitea da, eta bat egiteak zigotoa eratzen du.
Enbrio Garapena
Zigotoa eratzen hasten denetik izaki bat sortu arte gertatzen den prozesua da.
Jaiotza
Amaren gorputzetik gizaki berri bat ateratzea da.
Gizonaren Ugaltze Aparatua
Barrabilak
Gonada arrak dira eta sabelaldeko barrunbeen kanpoaldean daude, eskrotoaren barruan.
Bide Genitala
Uretrak, epididimoak eta hodi deferenteak osatzen dituzte.
Zakila
Organo zilindrikoa da eta amaieran zabaldu egiten da.
Guruinak
Guruin endokrinoak dira eta hodi deferenteetara isurtzen dituzte beraien jariakina.
Emakumearen Ugaltze Aparatua
Obulutegiak
Gonada emeak dira eta beraien itxura...
Zelulak eta Ehunak: Giza Gorputzaren Antolakuntza
Gihar-ehuna eta Nerbio-ehuna
Gihar-ehuna: Zelula luzangez osatua dago. Zuntz proteinak (aktina eta miosina) ditu: giharrak uzkurtu eta erlaxatzen dituzte.
Gihar Ehun Motak
- Gihar-ehun leuna: Nukleo bakarreko zelulaz osatuta dago. Ez-borondatezko uzkurtzea du: odol- eta digestio-hodien paretetan dago.
- Gihar-ehun ildaskatua: Nukleo askoko zelulaz osatuta dago. Borondatezko uzkurtzea du: eskeleto-giharrak eratzen ditu (bizepsa).
- Bihotzeko gihar-ehuna: Nukleo bakarreko zelulaz osatuta dago. Ez-borondatezko uzkurtzea du, bihotzean.
Nerbio-ehuna: Kanpo- eta barne-inguruneko aldaketak hautematen ditu eta aginduak bidaltzen ditu organismoan zehar. Bi zelula mota daude:
- Neuronak: Hiru atal dituzte: zelula-gorputza, dendritak eta axoiak.
- Zelula glialak: Ez dira
RNA: Nukleotidoz Osaturiko Polimeroa
RNA ZER DA
Nukleotidoz osaturiko polimeroa da, beraren pentosa erribosa da eta base nitrogenatuak ditu, hauek dira: adenina, guanina, zitosina eta uraziloa. Baseak 5-3 noranzkoa duten fosfodiestar lotutraren bidez elkartuta daude.
RNA-ren EGITURA
Oro har, kate bakarrekoak (lehen mailako egiturakoak) dira (reobirusetan ezik, non helize bikoitzeko katekoak diren). Kate bakarra izan arren harizpia zonalde batzuetan espiralizatu egiten da (urkila izenekoetan); zona osagarriak inguru ezosagarriekin bananduta daudenean begizta izenekoak eratzen dira.
RNA-REN FUNTZIOAK
Ia organismo gehienetan, RNAren funtzioa DNAren informazioa kopiatzea da (transkripzioa), gero proteinen sintesia (itzulpena) egiteko. Reobirusetan RNA helize bikoitzak DNAren papera jokatzen
Zelularen Ezaugarriak eta Ehunen Antolaketa
ZELULAREN EZAUGARRIAK:
- - Zelula izaki bizidunaren egitura unitatea da, hau da, bizia duen unitate txikiena da.
- - Bizi funtzioak gauzatzen ditu: nutrizioa, harremana, ugalketa.
- - Jatorri unitatea: zelula oro aurreko beste zelula batetatik sortuta dago.
ZELULA EUKARIOTOEN OINARRIZKO EGITURAK:
- MINTZ PLASMATIKOA: Zelula eta kanpoko ingurunetik bereizten duen lipido eta proteinaz osatutako geruza da. Funtzioa: substantziak eta hondakinak trukatzen ditu zelularen ingurunearekin.
- ZITOPLASMA: Mintz plasmatikoa eta nukleoaren artean dagoen espazioa da - ur disoluzioak + organuluak.
- NUKLEOA: Zelularen erdian dagoen esfera. Funtzioa: DNA gordetzea.
NUKLEOAREN EGITURA:
- Nukleo mintza: Mintz bikoitza da, substantziak nukleotik zitoplasmara pasatzea kontrolatzen du.