Lehen hezkuntza mailako Beste ikasgaiak ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Darwinismoa eta Gizarte Egiturak: Azpikulturak eta Eboluzioa

Beste ikasgaiak2,56 KB

Darwinismoa: Eboluzioaren Teoria eta Lau Ideia Nagusiak

Charles Darwinek eta Alfred Russell Wallacek beren behaketetan oinarritutako eboluzioaren teoria berri bat aurkeztu zuten. Teoria horrek lau ideia nagusi ditu:

  1. Aldagarritasuna

    Bikote bizidun baten ondorengoak ez dira berdinak elkarren artean, eta desberdintasun batzuk dituzte gurasoei dagokienez. Era berean, Darwinek zenbait aldaketa (mutazioak) heredagarrien eta heredagarriak ez direnen arteko bereizketa ezarri zuen.

  2. Superpopulazioa

    Izaki bizidunek espezieak irauteko behar baino ondorengo gehiago sortzen dituzte.

  3. Existentziaren Aldeko Borroka

    Superpopulazioaren ondorioa borroka da, izaki bizidunak baliabideak baino ugariagoak direlako.

  4. Hautapen Naturala

    Existentziaren aldeko borrokak mugatzen

...
Jarraitu irakurtzen "Darwinismoa eta Gizarte Egiturak: Azpikulturak eta Eboluzioa" »

Askatasun Kontzeptuak: Antzinatik Modernitatera

Beste ikasgaiak3,23 KB

Antzinakoen eta Modernoen Askatasun Kontzeptuak

Antzinakoen Askatasun Kontzeptua

Constanten arabera, antzinakoen askatasun kontzeptua Atenasko demokrazian agertu zen nagusiki eta herri-eginkizunetan parte hartzean zetzan. Herritarra zen gizaki librea, hau da, poliseko gobernu kontuetan legez eta aktiboki parte har zezakeena.

Askatasun kontzeptu hura mugatua zen: ez zegokion biztanle guztiei, ez baitzituzten herritartzat hartzen ez emakumezkoak, ez esklaboak, ez metekoak, ezta hogeita hamar urte azpikoak ere.

Modernoen Askatasun Kontzeptua

Gizakiak aske izateko gaitasuna eta gaitasun hori erabiltzeko eskubidea du. Erdi Aroan eta Aro Modernoan askatasun kontzeptuaren sorburua izan zen.

Gizakiak eskubide jakin batzuk ditu, eta gizarteak eskubide horiek...

Jarraitu irakurtzen "Askatasun Kontzeptuak: Antzinatik Modernitatera" »

Etika Formalak: Kant, Nietzsche eta Beste Filosofo batzuk

Beste ikasgaiak2,31 KB

Etika Formalak edo Betebeharraren Etikak: Ezaugarri Nagusiak

Etika formalek jokabidearen forma orokorra edo izan behar duen asmoa ezartzen dute, edozein delarik ere jokabide zehatz hori. Jokabide bat ona da asmo jakin batekin eginda badago. Esate baterako, gure betebeharra errespetatzea edo gure buruarekin zintzo jokatzea, emaitza edozein delarik ere, eta, beraz, nire jokabideak zoriontsu egiten nauen edo ez kontuan izan gabe. Filosofo nagusiak: Kant, Nietzsche, Sartre eta Habermas.

A) Kant eta Nahimen Ona

Immanuel Kant filosofo alemaniarraren ustez, jokabide bat jokabide on bilakatzen duena ez da jokabidea bera, baizik eta jokabidea zer asmorekin egin genuen. Kantek bereizten dituen hiru ekintza mota hartu behar ditugu kontuan:

  • Betebeharraren
...
Jarraitu irakurtzen "Etika Formalak: Kant, Nietzsche eta Beste Filosofo batzuk" »

Ideologia eta erlijio-alienazioa: Marxen ikuspegia

Beste ikasgaiak3,72 KB

Ideologia-alienazioa:

Ideologia giza kontzientziaren produktu bat edo kontzientzia moten deformazio bat da. Ideologiak lanaren banaketarekin sortzen dira; une horretan hasten da kontzientzia giza praktikatik banatzen. Hona hemen oinarrizko argudioak eta azalpenak:

- Gizakiak teoriak egiten hasten dira produkzio-jardueratik eta praktiketatik bereizita daudenean.

- Kontzientzia-motak sortzen dituztenak, eta irudimenaren produktua den zerbait erreala bezala besteek hartarazten dietenak, benetako errealitatearen ordezko ikuspegi bat sakontzen dute.

Ondorioz, gizakiak ez du naturaren indarrak edo bere arteko harreman sozialak menperatzen; hortaz, eraikuntza mentalak sortzen dituzte, eta era eraikitako irudimen-produktuok erreala balira bezala onartzen...

Jarraitu irakurtzen "Ideologia eta erlijio-alienazioa: Marxen ikuspegia" »

Hiztegia

Beste ikasgaiak1,8 KB

aldaera estandarra komunitate batean prestigiozko funtzioak betetzeko hautatutako hizkuntz aldaera.eskolan,hedabideetan,zientziaren eremuan zein administrazioan komunikatzeko gehien erabiltzen den aldaera.hizkuntza minorizatua botere politikoek errekinozitu gabeko hizkuntza izanik,hiztunek etxerako edo lagunarterako soilik gordetzen duten hizkuntzan duten hizkuntza,erabilera eremu jasoetan estatuko hizkuntza nagusia erabiltzera behartuta daudelarik.diglosia hizkuntza baten lekua beste batek hartzen duenean gertatzen den egoera,hiztunek baliorik ematen ez diotelako,edo behar sozial jakin batzuk betetzen ez dituelako,euren hizkuntza alde batera uzten dutenean.ama-hizkuntza haurtzaroan ikasitako lehen hizkuntza,gehienetan gurasoengandik ikasita....
Jarraitu irakurtzen "Hiztegia" »

Iritzi idazlana

Beste ikasgaiak3,19 KB

“Dopin” hitza Aipatzen dugunean, burura etortzen zaizkigun  Izenak oso ezagunak omen dira: Pantani eta Amstrong txirrindularitzan, Virgini Berasategi triathlonean eta Marte Dominguez atletismoan, esate Baterako. Dirudienez, azken urteotan, dopin-kasuak ugaritu egin dira eta kirol Izar anitz daude sumopean; batzuk zigortu dituzte gogor eta lortutako tituloak Eta doluminak kendu dizkiete.

Zer esanik ez, Eskuartean daukagun gaia aztertzean, galdera asko sortzen zaizkigula; zergatik Kirolariek hartzen dute dipnerako substantziak? Zer motako insteresak daude Kirol-industrian dopina babesteko? Merezi al du dopinaren bidea hartzeak Emaitzak lortzeko? Personalki uste dut baietz,, merezi duela, baina bakarrik Eliteko kiroletan, hau da, kirola ogibide

...
Jarraitu irakurtzen "Iritzi idazlana" »

Estatuaren Lege Organikoa (1967-01-11)

Beste ikasgaiak3,19 KB

TESTUA: Estatuaren Lege Organikoa (1967-01-11)


Kokapena Iruzkintzeko daukagun testua 1967ko urtarrilaren 11n promulgatutako lege baten zati bat da. Jatorriaren aldetik lehen mailako informazio iturria da, eta legea den heinean izaera juridikokoa du, gaia politikoa da, konstituzio antzeko zerbait izan nahi zuen Lege Organikoak. Francok idatzi zuen eta Espainiako herritar guztiei dago zuzenduta. 1967ko urtarrilaren 11n publikatu zen Boletín Oficial del Estado-n, eta Oinarrizko Legeean artean azkena da izan zen.


Testuingurua

Francoren erregimena konstituziorik gabe jaio zen, erakundetzea prozesu geldoa izan zen, baina etengabea; luzea izate horrek egoeretara egokitzeko aukera eman zion erregimenari. 1957an, Estatuko Administrazio Zibilaren Legearen...

Jarraitu irakurtzen "Estatuaren Lege Organikoa (1967-01-11)" »

Karl Marx: Biografia eta Pentsamenduaren Garrantzia

Beste ikasgaiak2,63 KB

XIX. mendean, aberastasun-pilaketa handiak zirela eta, aldaketa ugari gertatu ziren lan-munduan, eta horrek Industria Iraultza ekarri zuen. Berrikuntza handienetako batzuk lurrun-makina, gasa, argia eta trena izan ziren. Industria Iraultzak langile asko bereganatu zituen, eta, horren ondorioz, jendeak hirietara emigratu zuen.

Biografia

Karl Marx 1818an jaio zen, Alemanian, orduko Prusian. Aita abokatua zen, jatorriz judua, baina protestante egin zen; ideia liberalak eta ilustratuak zituen begiko.

Gymnasiumean egin zituen bere lehen ikasketak, eta, 1833an, Bonneko Unibertsitatera joan zen zuzenbidea ikastera. Ondoren, Berlingo Unibertsitatera joan zen 1836an, eta bertan filosofia eta historia ikasi zituen.

1841ean bere lehenengo lana idatzi zuen:...

Jarraitu irakurtzen "Karl Marx: Biografia eta Pentsamenduaren Garrantzia" »

Karl Marx: Kapitalismoaren Kritika, Iraultza eta Komunismoa

Beste ikasgaiak4,03 KB

Iraultza: Kapitalismoaren Kritika

Marxek gizakion duintasuna berreskuratzeko idatzi zuen obrak Kapitala du izena. Bertan azaltzen digu nola, gizarte kapitalista batean, langileak benetako sufrimendu eta esplotaziora kondenatuak dauden, produkzio-kate batean murgilduta, duintasunik gabe.

Sufrimenduaren Arrazoiak

Sufrimendu honen arrazoi nagusiak honakoak dira:

  • Makinen agerpena: Honek gizakien lanaren balioa gutxitzea ekarri zuen.
  • Lehiakortasunaren galera: Industria handiek merkatari txikiak irentsi zituzten.
  • Jabetza kontzentrazioa: Jabeak enpresari handiak ziren, ez langileak.

Marxek zioenez, arazoaren muina lege zapaltzaileetan zegoen. Kapitalistek soldatak gutxitu eta lan-orduak gehitu zituzten.

Iraultzaren Beharra

Honen guztiaren aurka ekiteko, Marxek...

Jarraitu irakurtzen "Karl Marx: Kapitalismoaren Kritika, Iraultza eta Komunismoa" »

Zientzia, Teknologia eta Gizartea: Aurrerapenak eta Erronkak

Beste ikasgaiak2,92 KB

Zientzia, Teknologia eta Gizartea

Teknikaren funtsa jarduera batzuk nola egin behar diren jakitea da. Teknika zientzia eta teknologiaren arteko harremanen ardatzean dago. Zientziaren helburua egiazko ezagutzak eskuratzea da, eta teknikarena, ekintza eraginkorrak diseinatzea. Baina biak bat datoz mundua menderatu eta kontrolatu nahi izatean, gizakia aske izan dadin. XVIII. mendetik, teknika konplexuagoa eta sofistikatuagoa bihurtu da. Prozedura eta baliabide konplexu horien multzoari teknologia deitzen diogu. Aurrerapen zientifikoen aplikazioa da teknologiaren ezberdintasun nagusia aurreko teknikarekiko. Teknologiak gure bizitzako arlo guztiak hartu ditu eta ezinbestekoa bihurtu da.

Teknikari buruzko Kritikak

XIX. mendeko erromantizismoak teknika...

Jarraitu irakurtzen "Zientzia, Teknologia eta Gizartea: Aurrerapenak eta Erronkak" »