Alhambra, Granadan hiri palatinatua
Alhambra
[1] hiri palatinatu andalustarra da, Granadan (Espainia) dagoena. Ben-Al-Hamar-ek eraiki zuen Alhambrako gune nagusia, eta bere seme Mohamed II.ak indartu zuen. Granadako estiloa da al-Andaluseko gailurra, XIV. mendean burutua. Jauregia arte hispano-arabiarreko eraikin ugarienetakoa da, meskitarekin batera, eta bere funtzioak askotarikoak ziren. Horrela, Alhambra bizileku eta gune administratiboa zen. Eraikin erraldoi hauek hirian bertan kokatuak zeuden, bide batekin meskitarekin loturik, edota hiritik kanpo harresi batez inguratuta, Alhambraren kasua azkeneko hau. Eraikin hauetan lorategiek garrantzia handia zuten, kanpoaldearekin komunikatzen zuten-eta. Jauregiaren proportzioak erraldoiak dira, baina bakarrik zabaleran, eta ez garaieran....