Beste ikastaroak mailako Arteak eta humanitateak ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Indoeuroparrak eta Hizkuntza Erromanikoak: Egitura, Sailkapena eta Historia

Arteak eta humanitateak3,25 KB

Hizkuntzen egitura eta sailkapena

Egitura: Monosilabikoak: erroak ez dira inoiz aldatzen. Funtzioa jakiteko esaldiaren ordena ari behar da begiratu. Txinera adibide klasikoa da.

Eranskariak: erroak batetik bestera ondoan jarri, eta hizkera osatzen da, hitzak bat egin gabe. Finlandiera eta japoniera dira adibideak.

Malgukariak: erroa eta morfemak dituzte. Indoeuroparren hizkuntzak dira.

Genetika

Familiakasailkatu: elkarren antzekoak dira. Amahizkuntza beren kabuz dago. Metodo konparatiboa erabiltzen da.

Indoeuroparren hizkuntzak

Asia erdialdetik, Errusiako hegoaldera bizi zen herri nomadako batek hasiera batean hizkuntza bakarra hitz egiten zuen: protoindoeuropearra. Hemendik sortu ziren indoeuroparrak. 19. mendera arte, hipotesi bat zegoen: metodo...

Jarraitu irakurtzen "Indoeuroparrak eta Hizkuntza Erromanikoak: Egitura, Sailkapena eta Historia" »

Arte Gotikoa eta Errenazimendua: Estiloak eta Ezaugarriak

Arteak eta humanitateak6,78 KB

Arte Gotikoa

Arte gotikoa iraultza arkitektonikoa izan zen eraikuntzen eraikuntzan, eta zuzenean erlijioarekin lotuta dago. XII. mendearen azken laurdenetik XV. mendera arte kokatzen dugu Gotikoa. "Gotiko" izena erdeinuz jarri zieten, iparraldeko herriak horrela deitzen baitziren. Hau Frantzian sortu zen XII. mendearen amaieran.

Erdi Aroan, hiriak asko garatu ziren merkataritzaren garapenarekin batera. Hiri-burgesia asko indartu zen, eta merkataritzaren garapenarekin dirua lortu zutenez, eraikuntza zibil eta erlijiosoak eraiki zituzten. Bestalde, burgesek dirua eta botere ekonomikoa bazuten ere, ez zuten botere politikorik, eta noble eta burgesen arteko talkak areagotu ziren. Laburbilduz, merkataritzaren eta burgesiaren indarrak artea bultzatu...

Jarraitu irakurtzen "Arte Gotikoa eta Errenazimendua: Estiloak eta Ezaugarriak" »

Errenazimentuko Arte Maisuak eta Kontzeptu Nagusiak

Arteak eta humanitateak9,2 KB

Giotto (1267-1337): Pintura Modernoaren Aitzindaria

Giotto (1267-1337) pintura modernoaren aitzindaria izan zen. Bere arteak perspektiba eta argiarekiko interesa erakutsiko du. Figuren bolumenak eta anatomia era naturalean agertuko dira islatuta, aurpegiek eta gorputzek keinu ezberdinen bidez sentimenduak adieraziz. Eszena ezberdinen atzean paisaia ere agertuko da.

Giotto-ren obra nagusia Asisko San Frantzisko basilikako freskoak dira, santuaren bizitzaren narrazioa, alegia. Bizantziar zurruntasuna galduko du, errealismora hurbilduz. Beste obra esanguratsu bat Paduako Scrovegni kaperako freskoak dira, hala nola, Egiptorako Ihesaldia edo Hildako Kristoren Aurreko Negarra.

Jan van Eyck (1390-1441): Flandriar Maisua

Jan van Eyck (1390-1441) Brujas...

Jarraitu irakurtzen "Errenazimentuko Arte Maisuak eta Kontzeptu Nagusiak" »

Antzinako Greziako Eskultura: Anavisosko Kourosetik Laokoon eta Semeetaraino

Arteak eta humanitateak2,97 KB

Antzinako Greziako Eskultura: Maisulanen Bilduma

Antzinako Greziako eskultura, K.a. VI. mendetik aurrera, artearen historian garrantzi handia izan du. Honako hauek dira garai horretako eskultura nabarmenenak:

Anavisosko Kourosa (K.a. 525)

Funtzio funerarioa zuen eskultura hau hilobi batean aurkitu zen. Eskultore ezezagunak egina, gorputz osokoa da, mukulu biribilekoa, harrizkoa eta zizelkatua. Estatismoa eta hieratismoa ditu, ekialdeko eskulturaren eragina erakutsiz. Ezkerreko hanka aurreratua du, besoak gorputzari lotuta, bloke itxura emanez. Frontalitatea eta simetria nabarmentzen dira, aurretik begiratzeko moduan. Aurpegiko ezaugarriak: begiak almendra formakoak eta irribarre arkaikoa. Ile luzea era geometrikoan dago landua. Estilo arkaikoa...

Jarraitu irakurtzen "Antzinako Greziako Eskultura: Anavisosko Kourosetik Laokoon eta Semeetaraino" »

Arte Erromanikoa

Arteak eta humanitateak4,69 KB

Arte arkitektonikoa batez ere pintura eta eskultura guztiz integratuta zeuden. Eraikin inportanteenak eliza eta monasterioak ziren. Eliza guztiek latindar gurutzeko oinplanoa zuten eta 1 edo 3 nabe. Zinborioak nabarmenduriko gurutzadura eta buru aldean, aldareen kokalekua ziren absideak nabarmenak ziren. Erdi puntuko arkua ere elementu garrantzitsua zen. Materiala: harria erabiltzen zuten hormetan, harriz egindako gangak.

Arkitekturaren ezaugarriak

Oinplanoak

Latindar gurutzeko oinplanoa. Luzetarako nabe bakarrekoa edo hirukoa, erdikoa altuagoa eta zabalagoa izanik. Absidea ere badu eta batzuetan absideak zabaldu egiten dira absidioloak eraikiz. Nabeak eta absidea girolaren bidez lotzen dira. Nabea transeptuarekin gurutzatzen da, gurutzadura hedatuz,...

Jarraitu irakurtzen "Arte Erromanikoa" »

Donejakue Katedrala: Azterketa Formala eta Sinbolikoa

Arteak eta humanitateak2,53 KB

Materiala eta Eraikuntza

Harlandu isodomoa eta sendoa erabiltzen da, Jainkoaren sendotasuna sinbolizatzeko.

Oinplanoa eta Proportzioak

Gurutze latindar formako oinplanoa du, luzetarako simetria-ardatzarekin. Proportzio monumentalak ditu; monumentalitateak Jainkoaren botere ahalguztiduna sinbolizatzen zuen.

  • Hiru nabe: erdikoa albokoen bikoitza eta askoz ere altuagoa da.
  • Abside-kaperak: alde bakoitzean bi daude, zirkulu-erdikoak.
  • Burualde garatua: kaperaren atzean girola eta bost kapera erradial ditu.

Kaperen ugaritasunak monumentalitatea areagotzeko eta erromes-elizetan elizkizunak errazteko funtzioa du.

Barnealdeko Egitura eta Girola

Girola: prozesioak eta erromesen mugimenduak errazteko, kaperetaraino edota kriptaraino jaisteko eta erlikiak gurtzeko...

Jarraitu irakurtzen "Donejakue Katedrala: Azterketa Formala eta Sinbolikoa" »

Erdi Aroko Gizartea, Ekonomia eta Hirien Bilakaera

Arteak eta humanitateak3,47 KB

Biztanleriaren bilakaera eta hazkundea

1. Erdi Aroan Europako biztanleria asko handitu zen, 45 milioitik 75 milioi biztanle ingurura. Bilakaera honako hau izan zen: 1300ean 75 milioi, 1400ean 45 milioi eta 1500ean 70 milioi.

Hazkundearen arrazoiak

2. Biztanleria hazkundearen kausak hauek izan ziren: biztanleria hobeto elikatuta zegoen, gaixotasunen aurreko erresistentzia hobetu zen eta heriotza-tasak behera egin zuen.

Ekonomia eta merkataritza

4. Merkataritza hasi zen, merkatuan nekazaritzako produktu gehiago zegoelako eta jendeak erosahalmen handiagoa zuelako. Horrekin batera, garraioan egondako zenbait berrikuntzak trukeak sustatu zituzten.

5. Erdi Aroan azokak merkatu handiak ziren, leku eta data finkoetan egiten zirenak.

6. Europarrek luxuzko...

Jarraitu irakurtzen "Erdi Aroko Gizartea, Ekonomia eta Hirien Bilakaera" »

Diseinu Grafikoaren Historia: Mugimendu Nagusiak eta Ezaugarriak

Arteak eta humanitateak4,33 KB

Mugimendu Estilistiko Nagusiak (XX. mendea)

  • Art Nouveau (Erromantikoa, 1870-1910): Estilo apaingarria, kurbatua eta organikoa.
  • Wiener Secession (Modernoa, XIX-XX. m.): Josef Hoffmann. Forma geometrikoak, irudien eskematizazioa, kolore paleta mugatua eta eraikuntza modularra.
  • Plakatstil (Modernoa, 1906-1918): Lucian Bernhard, Ludwig. Sinpletasuna, objektuaren protagonismoa, tipografia deigarria eta minimalismoa.
  • Konstruktibismoa (Modernoa, 1915-1930): Aleksandr Rodchenko. Geometria abstrakzioa, argazkiak, collageak eta tipografia indartsuak.
  • Bauhaus (Modernoa, 1919-1933): Herber Bayer, Mies Van der Rohe. Kolore sinpleak eta harmonia, forma funtzionalak, orden minimalista eta material industrialen erabilera.
  • Art Déco (Modernoa, 1920): Cassandre. Geometria,
...
Jarraitu irakurtzen "Diseinu Grafikoaren Historia: Mugimendu Nagusiak eta Ezaugarriak" »

Arte Analisia: Goyaren eta Beste Maisuen Lanen Konparaketa

Arteak eta humanitateak3,2 KB

Arte Lanen Konparaketa: Goya eta Beste Maisuak

Eguzkitakoa vs. Haurra Flauta Jotzen

Antzekotasunak

  • Materiala: Olioa mihise gainean.
  • Gaia: Erretratuak dira (sinbologia berezirik EZ).
  • Konposizioa: Diagonala da, EZ simetrikoa.
  • Teknika: Pintzelkada askeak.
  • Bolumena: Koloreak bolumena sortzen du.
  • Tamaina: Besteekin alderatuta tamaina txikikoak.

Desberdintasunak

  • Estiloa: Goya (Rokokoa); Judith (Barrokoa).
  • Sfumato: Goyak erabiltzen du; Judithen lanak EZ.
  • Eguzkitakoa: Alaia, bizia.

Karlos VII.aren Familia vs. Meninak

Antzekotasunak

  • Tamaina handikoak.
  • Pintzelkada askeak.
  • Olioa mihise gainean.
  • Monarkiak enkargatuak.
  • Talde erretratua.
  • Sinbologia BAI.
  • Naturalismoa, errealismoa.

Desberdintasunak

  • Estiloa: Goya (Erromantizismoa); Velázquez (Barrokoa).
  • Konposizioa: Velázquezek
...
Jarraitu irakurtzen "Arte Analisia: Goyaren eta Beste Maisuen Lanen Konparaketa" »

Barne Diseinuaren Mugimenduak: Neoklasizismotik Art Nouveau-ra

Arteak eta humanitateak9,01 KB

Neoklasizismoa (1775-1850)

Neoklasizismoa, barne diseinuan, 1775 eta 1850 artean kokatzen da, nahiz eta bere formak 1830 ondoren lausotzen hasten diren.

Ilustrazioa eta Testuingurua

XVIII. mendeari Argien Mendea edo Ilustrazioa esaten zitzaion. Mugimendu intelektual horrek metodo zientifikoa, ezagutza arrazionala eta hezkuntza laikoa sustatu zituen, botere tradizionalei aurre eginez eta burgesia liberalaren ahalduntzeari lagunduz. Politikoki, monarkia absolutuak (despotismo ilustratuaren ikuspegi berriarekin) sistema parlamentarioekin batera bizi ziren; Britainia Handian, gainera, industrializazioa hasi zen.

Arte Klasikoaren Berraurkikuntza

Faktore erabakigarria arte klasikoaren berraurkikuntza izan zen. 1738tik aurrera, Ponpeia eta Herkulanon hasitako...

Jarraitu irakurtzen "Barne Diseinuaren Mugimenduak: Neoklasizismotik Art Nouveau-ra" »