Beste ikastaroak mailako Arteak eta humanitateak ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Vatikanoko San Petri Enparantza: Berniniren Maisulana

Arteak eta humanitateak1,94 KB

Hurbilketa historikoa

XVII. mendearen erdialdean eginiko lana da, Vatikanoko Basilikaren multzoari behar zuen bukaera emateko. Enkargu-gilea Alexandro VII.a Aita Santua izan zen. Egilea Bernini dugu, artegile polifazetikoa: arkitekto, eskultore eta pintorea. Bere artea botere handienen zerbitzura jarri zuen, besteak beste, lan hauek eginez: Vatikanoko San Petri Basilikaren Baldakinoa eta Lau Ibaien Iturria.

Arkitekturaren ezaugarriak

Barroko gortesaua landu zuen, maiestatua eta klasizista. Ezaugarri nagusiak:

  • Koloma eta pilastra erraldoiak.
  • Koloma salomondarrak eta kanoi-gangak.
  • Forma kurbatuak oinplanoetan eta fatxadetan.
  • Arkitektura, eskultura eta koloreen elkarlotzea.

Vatikanoko enparantzarekin helburu bikoitza bete nahi zen: espazio erabilgarria...

Jarraitu irakurtzen "Vatikanoko San Petri Enparantza: Berniniren Maisulana" »

Errenazimendua eta Aro Modernoak

Arteak eta humanitateak24,16 KB

ERRENAZIMENDUA (Erdi aroa/aro modernoa)

Testuingurua: Izurrite beltza, ekonomia (bide berriak, munduari buelta, bankuak), politika (monarkia garrantzi, hiri estatuak sortu, errep indep), soziala (burgesia hazi), erref erlij (protestante vs kontraerreformistak, eliza anglikanoa), humanismoa (elijiotik hurrundu, kultura handikoak, arrazoian oinarritu, grekoa+latina irakurri, itzuli, inprenta).

Artean, aintzinate klasikoa eredu bezala hartu zuten, idealizazioa, bikaintasuna, eta proportzio matematikoak aztertu behar ziren. Antropozentrismoa ere nabarmena zen, Teozentristatik Antropozentristaraino ikuspuntu aldaketa gertatu zen. Giorgio Vasari, Rinacista hitza lehen aldiz erabili zuena izan zen. Artistak, genio bezala kontsi, ondorioz, artista ere...

Jarraitu irakurtzen "Errenazimendua eta Aro Modernoak" »

Goyaren Karlos IV.aren Familia: Neoklasizismoaren eta Errealismoaren Artean

Arteak eta humanitateak2,96 KB

Neoklasizismoa: Arrazoiaren Argia

Sarrera

Neoklasizismoa Grezia eta Erromako tradizio artistikoan oinarritzen da, era mimetikoan kopiatuz eta imitatuz. Harmonia, simetria eta orekara itzultzea bilatzen du. Arrazoia goraipatzen du, Ilustrazioaren eraginez (XVIII. mendea), unibertso klasikoa berreskuratuz. 1750 inguruan sortu zen, XVIII. mendearen erdialdean, Frantzian, Ilustrazioarekin bat eginez. Garai hartan, garapen ekonomikoa eman zen, burgesiaren gorakadarekin batera. Monarkia absolutuak nagusi ziren, izaera despotikokoak.

Pintura Neoklasikoaren Ezaugarriak

Pintura neoklasikoak oreka, harmonia eta baretasuna lehenesten ditu. Marrazketari garrantzia ematen zaio, bereziki anatomiari, idealizatutako irudien bidez. Obrak xehetasun eta zehaztasun...

Jarraitu irakurtzen "Goyaren Karlos IV.aren Familia: Neoklasizismoaren eta Errealismoaren Artean" »

Barrokoaren Maisuak eta Obra Nagusiak: Gida Osoa

Arteak eta humanitateak3,52 KB

Barrokoaren Arkitektura eta Eskultura

Carlo Maderno (1556-1629)

Vatikanoko San Pedro elizako fatxadaren egilea izan zen, korintiar zutabe eta pilastra erraldoiak zituena, Miguel Angelen kupula nabarmentzeko helburuarekin. Erdiko atalak arinki aurreratuta, mugimendu sentsazioa sortarazten du. Eskulturez osaturiko balaustrada batek errematatzen du.

Gian Lorenzo Bernini (1598-1680)

Margolaria, eskultorea, poeta eta eszenografoa izan zen. Klasizismoa adierazkortasunarekin uztartzea lortu zuen, Aita Santuek eskatzen zuten efektismoa, alegia.

San Pedroko Baldakinoa

Aldare nagusian kokatzen da, Miguel Angelen kupularen behealdean. Lau zutabe salomoniko ditu, mahatsondo hostoez dekoratuta –eukaristiaren sinboloa– eta erleak, Barberini familiari erreferentzia...

Jarraitu irakurtzen "Barrokoaren Maisuak eta Obra Nagusiak: Gida Osoa" »

Chartresko Katedrala: Arkitektura Gotikoaren Adibide Nabarmena

Arteak eta humanitateak2,6 KB

Chartresko Katedrala: Gizartearen Erdigunea

Chartres: hiriaren erdigune fisiko nahiz sozio-ekonomikoa zen. Gizarte osoak hartu ohi zuen parte katedral hauen eraikuntzan:

  • Pribilegiatuek diru-laguntzak eman.
  • Gremioak: Hauen artean norgehiagoka aritzen ziren; bakoitzak eskultura lan bat edo beirate bat finantzatzen.
  • Herritarrak: hamarrenak eta zergak ordainduz, barkamenak erosiz edota lana eginez.

Katedralaren inguruan Logia izeneko lantegi handia eratzen zen. Bertan honako hauek biltzen ziren:

  • Operarius: administratzailea
  • Magister operis: lana zuzentzen duena.

Chartresko katedralak labirintoa kontserbatu du. Langileak, artisauak, gremiotan antolatuta zeuden.

Azterketa formala

Sostengatze sistema:

Murruak ez du funtzio sostengatzailerik.

  • Gangaren pisua arindu
...
Jarraitu irakurtzen "Chartresko Katedrala: Arkitektura Gotikoaren Adibide Nabarmena" »

Argazki baten analisia: konposizioa, argia eta perspektiba

Arteak eta humanitateak2,89 KB

Argazkiaren izenburua eta generoa

Esku artean dugun argazkiaren izenburua ................. da ................ ateratakoa, ........ urtean ......   Generoa aipatu.

Argazki analogikoa: ezaugarriak

Alde batetik, argazki analogikoa dela aipatuko dut, 1949. urteko argazkia delako. Zuri beltzezko argazki bat da formatu horizontalean aterata, bertan agertzen diren pertsonak ondo ikusteko erabiltzen da formatu hau. Diafragma zabalik/itxita du egun argizko edo ez argazki bat delako. Bestalde obturazio abiadura azkarra/baxua da, izoztuta/mugimendua dagoelako eta ISO baxua/altua du.

Irudiaren deskribapena: planoa eta ikuspuntua

Deskribatu irudia.  Planoa ........ argazki bat da eta off espazioa betetzen dela ez esan. Ikuspuntu frontala du.

Argiaren eragina:

...
Jarraitu irakurtzen "Argazki baten analisia: konposizioa, argia eta perspektiba" »

Eskultura Erromanikoa: Ezaugarriak eta Funtzioa

Arteak eta humanitateak2,64 KB

Eskultura Erromanikoaren Eraginak

Eskultura erromanikoak hainbat iturritatik jaso zituen eraginak:

  • Bizantziotik: Zurruntasuna eta hierarkiaren araberako sailkatzea.
  • Karolingiar gortetik: Klasizismoaren adierazkortasuna.
  • Mozarabeengandik: Espresibitatea.
  • Europa iparraldeko lurraldeetatik: Apaindura abstraktuak.

Eskultura Erromanikoaren Ezaugarriak eta Funtzioa

Eskultura erromanikoan genero ezberdinak landu ziren, hala nola, erliebea eta mukulu biribileko eskultura (adibidez, Gurutziltzatuak, gurutzetik jaitsierak, Ama Birjina Semearekin...). Testu honetan, ordea, erliebeak aztertuko ditugu, nagusiki eskultura monumentaletan zentratuz.

Eskultura (erliebea) arkitekturaren osagarri gisa ulertu behar da; horregatik, arkitekturaren menpe daudela esan dezakegu....

Jarraitu irakurtzen "Eskultura Erromanikoa: Ezaugarriak eta Funtzioa" »

Las Meninas: Velázquezen Maisulana eta Haren Interpretazioak

Arteak eta humanitateak3,63 KB

Sarrera eta Testuingurua

1656an margotu zen Las Meninas, Velázquezek bere azken garaian batez ere erretratuak egin zituenean. Pinturaren interpretazio berri bat eskaini zigun. Margolariaren lekuan irudiak daude, eta ispiluan errege-erreginak ikus daitezke. Azken hauek ikuslearen ondoan daude, Felipe IV.aren familia baita.

Konposizioa eta Pertsonaiak

Felipe IV.aren Gorteko eszena ohiko bat adierazten du, infantak margolariaren estudiora egindako bisita. Errege-erreginen irudiak ispiluan islatzen dira, Felipe IV.a eta bere bigarren emaztea. Talde-erretratua da, eta bereziki Margarita infantaren erretratua nabarmentzen da.

Konposizioan, hamaika pertsona daude:

  • Erdigunean: Margarita infanta eta ondoan meninak (erret zerbitzariak).
  • Ezkerraldean: Velázquez
...
Jarraitu irakurtzen "Las Meninas: Velázquezen Maisulana eta Haren Interpretazioak" »

Errenazimendua: Arkitektura eta Eskultura Italianoan

Arteak eta humanitateak2,79 KB

ERRENAZIMENDUA

Errenazimendua aro modernoaren hasieran mundu klasikoaren kulturara itzultzeko kultur fenomeno bat izan zen. Erlijioaren menpe zegoen mundu aldaezinaren ideia baztertu eta gizakia ardatzat zuen eta aldaketa etengabean zegoen munduaren ideia defendatu zuen. Errenazimentua italian hasi, 3 une desberdin: Quattrocentoa: lehen errenazimentua, XV. mendea, Florentzian hasi, medici familiarekin, gero europa osora zabaldu.. Cinquecento: bigarren fasea, XVI. mendea, erroman, aita santuak, klasizismoa handitu. Manierismoa: 1520tik aurrera.

ARKITEKTURAREN EZAUGAARRI OROKORRAK

Eraikuntza tradizio klasikoa berreskuratu zen, Florentzian hasi eta garatu XV.mendean, Medici familiak sustaturik. Arkitekturako elementu klasikoak erabili zituzten harmonia...

Jarraitu irakurtzen "Errenazimendua: Arkitektura eta Eskultura Italianoan" »

Errenazimentuko Artea Italian eta Espainian

Arteak eta humanitateak26,24 KB

Eskultura Italian

Ezaugarri orokorrak

Material nobleak erabiltzeko joera nabarmena da, hala nola marmola eta brontzea. Gizabanakoaren protagonismoa nagusitzen da obra guztietan. Gai mitologikoak, irudi biluziak, erretratuak, zaldizko monumentuak eta hilobiak izango dira generorik landuenak. Gizonezkoen irudietan, efeboa eta gerlaria dira eredu nagusiak. Estiloari dagokionez, proportzioarekiko eta harmoniarekiko interesa agerikoa da.

Quattrocento garaia

Ghiberti

Prestakuntza klasiko sendoko gizona zen, humanista, artista eta erudituen laguna. Pintura eta arkitektura ere landu zituen. Arteak teknika eta arrazonamendua uztartzearen emaitza direla uste zuen.

Lehendabiziko ateak (1402-1424)

Brunelleschi eta Jacopo della Quercia-ri irabazi zien lehiaketan.

...

Jarraitu irakurtzen "Errenazimentuko Artea Italian eta Espainian" »