Zirkulazio Sistema: Oinarriak eta Egitura

Biologia2,88 KB

Zirkulazio Sistema

Odolaren Zirkulazio Sistema eta Sistema Kardiobaskularra

Zirkulazio sistemak hiru osagai nagusi ditu:

  • Likido zirkulatzaile bat (odola).
  • Ponpa bultzatzaile bat (bihotza).
  • Hodi sare bat (arteriak, zainak eta kapilarrak).

Zirkulazio Sistemaren Funtzioak

  • Substantzia elikagarriak garraiatzea digestio aparatutik gorputzeko ehun guztietara.
  • Oxigenoa eramatea arnas aparatutik zeluletara, eta karbono dioxidoa zeluletatik arnas aparatura.
  • Hondakinak biltzea eta iraitz organoetara garraiatzea, kanpora ditzaten.
  • Organismoaren defentsan espezializatutako zelulak eta molekulak eramatea infektatutako ehunetara.
  • Guruin endokrinoek sortutako hormonak ehunetara garraiatzea.
  • Tenperatura erregulatzea.

Odola

Odol Plasma

Kolore horixkako likido bat da.

Plaketak

Hezur-muin gorrian eratzen diren zelula zatiak dira. Garrantzi berezia dute odolaren koagulazioan.

Globulu Gorriak (Eritrozitoak)

Nukleorik gabeko zelulak dira. Hemoglobina dutelako dira gorriak. Hemoglobina zeluletara oxigenoa garraiatzen duen burdinadun proteina bat da.

Globulu Zuriak (Leukozitoak)

Nukleodun zelulak dira. Guztiek hartzen dute esku defentsan. Antigorputzak ekoizten dituzte organismoa infekzioetatik babesteko.

Odol Taldeak

Globulu gorrien gainazalean proteina jakin batzuk (antigenoak) edukitzearen edo ez edukitzearen arabera sailkatzen dira odol-taldeetan.

Odol Hodiak

Arteriak

Odola bihotzetik gorputzeko beste ataletara eramaten duten hodiak dira. Haien pareta lodia eta malgua da, muskulu-geruza sendo batez osatuta. Tamaina txikiagoko hoditan adarkatzen dira: arteriolotan.

Kapilarrak

Sare bat eratzen duten hodi mikroskopikoak dira. Odola zelula guztietara garraiatzen dute. Pareta endotelio izeneko zelula-geruza bakarrez osatuta dago. Endotelioan mantenugaiak eta hondakinak trukatzen dira, bai eta karbono dioxidoa ere.

Bihotza: Geruzak

  • Endokardioa
  • Miokardioa
  • Perikardioa

Bihotzaren Egitura

Barrunbeak

Bihotzak lau barrunbe ditu: bi goian (aurikulak) eta beste bi behean (bentrikuluak).

  • Aurikulak: Paretak meheak dira. Zainek bihotzera ekartzen duten odola aurikuetan sartzen da.
  • Bentrikuluak: Bihotzeko odola bentrikuletatik irteten da arterien bidez.

Balbulak

Aurikulak eta bentrikuluak balbula aurikulobentrikularren bidez komunikatzen dira. Eskuinari balbula trikuspidea esaten zaio, eta ezkerrekoari balbula mitrala edo bikuspidea.

Odol Hodi Nagusiak

  • Eskuineko aurikulan bi kaba zain sartzen dira (bata goikoa eta bestea behekoa).
  • Eskuineko bentrikulutik birika arteria irteten da, eta ezkerreko bentrikulutik aorta arteria irteten da.

Deskargatu

PDF Word HTML