Zerga Mota Desberdinak: Zuzenak, Ez-Zuzenak, PFEZ eta Gehiago

Ekonomia3,04 KB

Zerga Mota Desberdinak: Zuzenak, Ez-Zuzenak eta PFEZ

Zergak, Estatuko Aurrekontuko sarrera publiko garrantzitsuenak dira. Derrigorrezkoak dira, eta euren helburua gastu publikoa finantzatzeko beharrezko baliabideak lortzea eta Estatuaren jarduera ekonomikoa kontrolatzea da.

  • Tasak: Erakunde publiko bati egiten zaizkion diru-ordainketak dira, zerbitzu publiko baten kontraprestazio gisa, edo egindako jarduera baten kontraprestazio gisa, eta erabiltzaileari onura zuzena ematen dio.
  • Kontribuzio bereziak: Partikular batek arrazoi zehatz batengatik erakunde publiko bati egiten dion diru-sarrera da. Inbertitutako diruarekin lortutako onura ez da pertsona horrentzako bakarrik izango, baizik eta kolektibitate guztiarentzat.
  • Zergak: Administrazio publikoek derrigorrez eskatzen dituzten ordainketak dira, eta ez dago zergadunarentzako kontraprestazio zuzenik; hau da, ez dago diru horrentzako helburu zehatzik.
  • Isunak: Zerga-araudia ez betetzeagatik administrazio publikoek ezartzen dituzten zigor ekonomikoak dira.

Zerga Motak

a) Zerga Zuzenak

Enpresen edo pertsonen gainean zuzenean erortzen diren zergak dira, bai irabazi bat lortu delako, bai jabetzan izandako ondasun bati erabilera eman zaiolako.

  • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ): Euren lanetik, kapitaletik edo beste sarrera-iturri batzuetatik errentak lortu dituzten pertsonek ordaindu behar dute.
  • Sozietateen gaineko Zerga: Merkataritza-sozietateek lortu dituzten irabaziengatik ordaintzen dute. Ordaintzen den kantitatea lortutako irabaziarekiko proportzionala da.

b) Zerga Ez-Zuzenak

Produktu bat erosten denean edo zerbitzu bat erabiltzen denean ordaintzen diren zergak dira.

  • Ondare Eskualdaketen gaineko Zerga: Beste partikular bati ondasun bat erosten dioten partikularrek ordaintzen dute.
  • Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ): Elkartruke ekonomiko gehienetan ordaintzen da, bai enpresen artekoak, bai enpresa eta partikularren artekoak izan. Ordaindu behar den kantitatea erositako ondasun edo zerbitzuen balioaren ehuneko bat da.
  • Zerga bereziak: Kontsumo zehatzen gainean aplikatzen dira, eta zenbait ondasunen ekoizpena eta inportazioa zergapetzen dute, zenbait garraio-elementuren matrikulazioarekin batera.

PFEZ: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Xehetasunak

PFEZ izaera pertsonal eta zuzeneko zerga bat da, pertsona fisikoen errenta zergapetzen duena, beren zirkunstantzia pertsonalak kontuan hartuz. Hau da, produkzio-faktoreen errendimendu guztiak eta zergadunaren ondare-irabazi eta -galerak zergapetu nahi ditu:

  • Lan-errendimenduak.
  • Kapital higiezinaren errendimenduak (adibidez, etxebizitzak).
  • Kapital higikorraren errendimenduak (adibidez, enpresen akzioak).
  • Jarduera ekonomikoen errendimenduak.
  • Ondare-irabazi eta -galerak.

Deskargatu

PDF Word HTML