Zauriak eta Erredurak: Kalteak eta Konplikazioak

Kirola eta gorputz hezkuntza2,82 KB

Zer da zauri bat? Indar batean eraginez gure gorputz-azalean sortzen den kaltea. Nola sailkatu? Ebakorrak (labanak, folio bat) Makadurazkoak (kolpea, zorrotza ez den gorputz batekin.) Nahasiak (anputazioak, suzko armak, zezen adarrak…). Zauria baloratzean, zer kontuan? Hedapena, sakonera, azaleko ertzen banaketa, kokapena, beste gehigarri batzuk, antzinatasuna, infekzioak, zaurian edozein gorputz arrotz. Zer da erredura? Beroaren ondorioz larruazaleko eta barneragoko ehunetan eragindako kalteak dira. Hauek eragin ditzakete: Suak, likido irakinak, elektrizitatea, substantzia kimikoak, erradiazioak. Zein faktoretan oinarritzen dira erreduren larritasuna? Sakonera, hedapena, kokapena, adina, osasun egoera, beste faktore batzuk (inflamazioa, biktima shock-ean…). Zer hiru konplikazio izan ditzake erredurak jasan dituen pertsona batek? 3 dira, arnasketarako zailtasunak, shock hipobolemikoa eta hipotermia. Zenbat erredura maila daude eta zein ondorio ditu bakoitzak? Lehen mailako erredurak (larruazal gorria), bigarren mailako erredurak( baba, gorritasuna eta inflamazioa) eta hirugarren mailako erredurak( ez duzu sentituko sutea). Zer egin pertsona bat kontaktuan dagoenean korronte elektrikoarekin? Ez ukitu, objektu ez eroale batekin iturritik kendu (ostikada bat), tximista edo korronte handikoa bada 112ra deitu, elektrizitate iturriak urrundu. Nola deitzen da elektrizitatearen bidez sortutako sarrera puntua? Marka elektrikoa. Koilara-ohatila jartzeko lehenengo pausoa zein izango zen? Lehen sorosleak buruaren trakzioa egingo du, buruari eutsiz, eta egin beharra zuzenduz. Zenbat kalte etortzen dira inmobilizazio txar baten ondorioz? %35 eta %50 artean. Istripu baten aurrean jarraitzeko pausoak? Babestea, alerta jotzea eta sorostea. Zein da hipertermiarik ezagunena eta ezaugarri nagusia aipatu? Bero kolpea, izerdi eza, takikardia, goragalea, azala gorritzea, gorputzaren tenperatura igotzea eta kanpo faktoreak. Zer egin bero kolpea izatean? LOZ ohartarazi, hidratatu, tenperatura gutxinaka jeitsi, itzalera eraman. Zer da diabetesa? Odolean glukosa gehiegi izatea. Diabetesaren hipogluzemia eta hipergluzemia. Pisuaren galera eta arnasketa azkarra dira sintomak, 3 prozedura daude diabetesari aurre egiteko, intsulina sartzeko luma, kargatuak dauden xiringak eta ahofarmakoak. Konorte galerak, hodol fluxuen galerengatik pasatzen dira, deshidratazioa eta izerdi galeregatik, zer dugu eta zer egin? Lipotimia(hasieran sintomak) sinkopea (golpez galtzen da), hankak gora jarri behar dira, eta burura odola iristeko eztula egin. Hipertermia gertatu ez dadin zer egin? Soberan ditugun arropak kendu eta 2 litro ur baino gehiago edan egunean. Gorputz dardara ohikoena eta zergatik sortu? epilepsia, hotzarengatik, hipogluzemia edo golpe batengatik. Epiglotisa zer da? Arnasbidearen oztopoa, inflamazioa egoten da. Arnasketa larrialdietan, zein da ezagunena? Asma.

Deskargatu

PDF Word HTML