XX. mendeko eztanda demografikoa eta migrazio-mugimenduak
XX. mendeko eztanda demografikoa
XX. mendean zehar, izugarrizko eztanda demografikoa izan zen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, hazkunde-prozesu azkar bat hasi zen mundu osoan, eta gaur egun prozesu horrek aurrera jarraitzen du. XX. mendeko azken hamarkadan, hazkundea guztiz azkartu zen:
- Herrialde garatuak: Biztanleria gutxi hazten zen eta, zenbaitetan, hazi beharrean jaitsi egin zen.
- Herrialde azpigaratuak: Biztanleria etengabe ari da hazten.
Migrazio-mugimenduak
Migrazioa jendea lurralde batetik beste batera mugitzea da. Bi kontzeptu nagusi bereizten dira:
- Emigrazioa: Jendea lurralde batetik beste batera joatea.
- Immigrazioa: Beste lurralde batetik biztanleak etortzea.
Migrazio motak
- Behartutako migrazioak eta borondatezkoak: Migrazio ekonomikoak borondatezkoak dira; behartuak, berriz, esklaboen salerosketa izan zen (Afrikatik Ameriketara).
- Aldi baterako migrazioak eta behin betikoak: Aldi baterakoetan, emigratzailea denbora baten ondoren jatorrizko lurraldera itzultzen da. Behin betiko migrazioetan, emigratzailea lurralde berrira heltzen denean bertako biztanle bihurtzen da.
- Barruko migrazioak eta kanpokoak: Barruko migrazioetan estatuaren barruan emigratzen da, eta kanpoko migrazioetan kanpoko estatu batera.
Barruko migrazio motak
- Langileen eguneroko lekualdatzeak: Bizilekutik lantokira. Arrazoia da lanpostuak hiriguneetan daudela eta langileen etxeak kanpoaldean.
- Landa-eremutik hirira (Landa-exodoa): Herrialde garatuetan XIX. eta XX. mendeetan gertatu zen; herrialde azpigaratuetan, berriz, gaur egun gertatzen ari da.
- Erretiroarekin loturiko lekualdatzeak: Herrialde garatuetan indar handiagoa du; jubilatuak aisialdirako lurraldeetara joaten dira.
Biztanleriaren desoreka: Faktore fisikoak
- Prezipitazioak: Gizakiak ur ugariko lekuetan kokatzen dira, ura ezinbestekoa baita nekazaritzarako eta industria hornitzeko. Basamortuetan ez da inor bizi.
- Tenperatura: Ipar hemisferioan laponiar taldeak soilik bizi dira; Antartikan ez da inor bizi.
- Erliebea eta altitudea: Altitudea handitzen doan bitartean, biztanle-dentsitatea txikiagotu egiten da. Ekuatorera hurbildu ahala jende gehiago bizi da.
- Lurzorua: Nekazaritzako lurzoru emankorra garrantzitsua da. Asian, biztanle gehienak ibai handien deltetan bizi dira.
Biztanleria adinaren arabera
Herrialde gazteak
Etorkizunerako biztanleria aktibo ugari izango dute eta agintariak gazteak izango dira. Hala ere, arazo ekonomiko handiak dituzte: etxebizitza, osasun-zerbitzuak eta langabezia-tasa gora egiteko arriskua dago.
Herrialde zaharrak
Ekoizpenaren eta baliabideen arteko erlazioa egonkorra da eta enplegua lortzeko aukera gehiago dago. Ordea, gizarte-gastuak asko hazten dira, eskulana garestitu egiten da eta agintariak zahartu egiten dira.