XVIII. eta XIX. mendeen mundu aldaketa
XVIII eta XIX meendeetan munduan aldaketa asko egon ziren. Ilustrazioan gizakiak jakin zuen mundua eralda zezakeela, arrazoia eta ekimena erabilita. Hori dela eta giza, ekonomia eta politika erreformak sortu zituen.
Sorlekua Alemania izan zen XIX mendean, eta berehala agertu zen haren eragina Ingalaterran.
XIX. mendea burgesiaren garapenaren mendea da Europan. Burgesia kontserbadorea egin zen eta beste klase sozial batek jaso zuen espiritu iraultzailea: Langileek.
Hauek klase sozial bat izateko kontzientzia izan zuten, eta Karl Marxen teoriaren ondorioz klase giza antolatzen hasi ziren.
Industrializazioaren mendea da hau.
Argi mendean naguzitu zen idea: gizakiak zoriontasuna izateko eskubidea zutela izan zen. Baina XVIII. mendearen amaieran Frantziako Iraultza gertatu zen. Borroka honen bitartean norbanakoa indibiduoa sortu zen. Norberak zituen pasioak eta nahiak nitasuna gainditu zuten. Ez zituzten arauak eta tradizioak onartu nahi, askatasuna murrizten zietelako.
Gainera, bi kontzeptu berri sortu ziren: Gizarte zibila eta hiritarra. Sentimenduak adieraztea ez zen helburua, baizik eta jokabideak azaltzea, hau da sentimenduak alboratu eta errealitatea erabili zuten hizpide.
Argiaren mendea deitzen zaio, arrazoimena bihurtu zelako, naturaren eta gizartearen gainetik, mundua aztertzeko eta ezagutzeko modu egokia.
XVIII. mendean indarrean zegoen arrazionaltasuna eta pragmatismoa baztertu ziren, erromantikoek aldiz, emozioaren, fantasiaren eta misterioaren alde egin zuten. Autoreek norbanakoak sortzeko askatasuna aldarrikatu zuten, eta literatura errealitatearen alderik sakonena eta ezkutua ulertzeko tersna moduan erabili zuten. Garai honetan imaginazioa arrazoiaren gainetik jarri zen horregaiti lehenagotik zeuden kanonak eta arauak apurtu zituzten. Exotikoa eta berezia oso garrantzitsua zen, orekatua naturala baino.
Oinarri Nagusiak:
Ilustratuek arrazoimenean jarritako konfiantza eten egiten dute. Ordena, lasaitasuna harmonia.. alde batera uzten dituzte.
Subjetibotasuna, norbanakoaren garrantzia, irrazionaltasuna, bat-batekotasuna,irudimena,betierekoa ematen dizkiete garrantzia.
Erromantikoek eredu unibertsalista baztertu, eta emozioaren eta entusiasmoaren alde egiten dute. Nahiago dute bizitzaren erraietaraino iristen den emozioaren eta sentimenduen indarra. Horregaitik arrazoiaren aurrean intuizioa jartzen dute.
Jeinua da garrantzitsua, ordenamendu berri eta intuitiboago bat erikitzen duelako. Norberak sortzen ditu idealak eta balioak (Idealismo).
Bakoitza da norberaren munduaren sortzailea, sormen horren eredua poeta da, bere mundua poema bat balitz bezala sortzen duena.
ezaugarriak: ezaugarri nagusia errebeldia da
Idealismoa, subjetibotasuna eta intuizioa: Bat egiten du filosofia idealistarekin: benetako bizitza, bizitza ideala beste nonbaiten dagoela uste dute, edertasuna eta egia ez daude ez hemen ez orain eta poetaren intuizioa mundu horretara hetzeko tresna da.
Poeta intuzioaren bidez edertasuna bilatzen du. Gustiz aske sentitzen da bere subjetibotasuna, nitasuna eta intuizioa erabiliz artea egiteko. Ez du kannon bat jarraitzen baizik eta norberaren emozioen adierazpenean.
Beste ezaugarri batzuk:
Heroi erromantikoen tragedia.
Iraganaren nostalgia.
Gaztetazunaren aldeko joerak.
Historiaren kontzienztia berria eta nazionalismoa: Historia, kultura, oihtura eta hizkuntza baten inguruan egituratzen den gizarteria da. Hizkuntza herriaren espirituaren gordeleku dela esaten da. Herriak sortzaileak dira. Europa osora zabaldu zen herri folklorea bizitzeko joera erromantikoa.
Naturarekiko sentsibilitate berria: Naturaren eta paisaiaren sentsibilitate berria garatzen du. Naturaren handitasuna eta izaera basatia miretsi eta paisaia lausoak ere. Batetik paisaia ederrak, belazeak, eta bestetik paisaia sublimeak, paisaia izugarriak, euren edertasunean ikara egiten dutenak, itsaso haserrea, ekaitzak… Oso gustukoa dituzte gaua eta gaztelu urrun eta zaharrak.
Arimaren adierazlea natura da gehienetan eta artistaren espiritu tormentatua eta barne gatazkak islatzen dituzten eszenatokia da.
Urruti mina eta exotismoaren erakargarritasuna: Idealismoaren ondorioz garai eta leku bitxien egarri da erromantizismoa, askotan erdi aroak asetzen du gogo hori, horregaitik garai historiko horri garranztia ematen diote. Beste battzuetan Ekialdeak betetzen du erromantikoen exotismo egarria, urruna eta ezezaguna delako ere.
Erromantizismoak sortailearen askatasunaren eta sormenaren alde egiten du, horregatik joera klasiko eta neoklasikoen kontra dago. Askatasun horren ondorioz etortzen da generoen arteko mugak lausotzea (blur)
Poesian egiturak irekiagoak dira.
Sinbolismoa agertzen da: ametsezko paraje eta bizitza ideal horretara iristeko modua.
Poesia du genero gorentzat, baina eleberria oso garrantzitsua da ere.
Olerkia: Pasioak eta sufrimendua adierazteko egokiena.Poetak originalak izan ziren aukeratutako gaiengatik eta hauek garatzeko erabili zuten askatasuna formalagatik. Sormena hausnarketa-gai bihuru zen haien lanetan.
Alemaniako Lirika: 1871 oraindik alemania ez zen estatu bakarra, baina literatura erromantikoak identitate nazionala eratzen lagundu zion herriari, folklorean eta tradizioan oinarrituz. Goethe, Chiller, Holderin dira Alemaniako poetarik garrantsitsuenetariko batzuk.
Ingalaterrako lirika: Poeta erromantikoek bakardadea nahi zuten, bai eta sentimenduak arakatu eta naturari begiratu ere. Natura erabiltzen zuten bere aldartea (estado de animo) adierazteko.
Hasieran Blakek erantsi zizkion olerkiari ezaugarriak baina 1798an izan zen mugimendu berriaren sorrera. Wordsworthek eta Coleridgek Balada Lirikoak argitaratu zituztenena. Bizitzan oinarritutako poemak egitea, eta horretaz teorizatzea ere izan zuten hirizpide.
Eleberria: Sasoi artako gaiak zehatzago azaltzeko, abertsaletasuna,politikari buruzko pentsaera, ihesbidea,sentimenduetan arakatzea edo giza misterioak prosa aukeratu zuten.
Eleberri historikoa: Aspaldiko garaietan girotutako nobelak ugaritu ziren, narrazioetako markoa eraikitzeko erdi fikzioa erdi egi historikoa erabili zuten. Zergatik? Oroi-mina eta errealitatetik ihes egiteko nahiagaitik. abertsaletasuna, herrien jatorrira jotzea eta erdi aroa laudatu zituzten.
Erresuma Batuan: Walter Scott (Ivanhoe) Frantzian: Victor Hugo (Parisko Andra Mari).
Genero berria sortu zen eleberri historikotik: Abenturetako eleberria Alexandre Duman (Hiru Mosketeroak)
Eleberri sentimentala: Helburu didaktikoa, horregatik batera agertu ziren sentiberatasuna eta bertutea (virtud). Erretratu psikologikoek eta moralek garrantzi handia.
Emakumeak oso garrantzitsuak izan ziren azpigenero honetan. Jane Austen, sentimendua landuz gain, arrazoimena eta sentiberatasuna ere lantzen zituen.
BrÖnte aizpen narrazioek hainbat elementu bateratu zituzten: tradiziozko maitasun istorioak,bakardadea eta irudimena, mamuen agerpena eta garaiarako bitxia zen beste elementua, emakumearen rolari buruzko hausnarketa.
Eleberri gotikoa: Onartezina eta arraroa dena erakusten digu eleberri gotikoak, fantasia eta azaldu ezin den bortxakeria ere. Izua sentimendua miatzen (hurga) du, pertsonaiei sortarazten dizkie tentsioak. Horren guztiaren eszenatokia hileta gau ekaiztsua izaten da.
Mary W. Shelley (Frankenstein)
Narrazio Fantastikoa: XIX mendearen lehen erdian genero berritzat hartu zuten.
Narrazio hauetan gertakizun harrigarriak, ohiz kanpokoak,misteriotsuak eta beldurgarriak egoten ziren guztiak irakurlea erakartzeko asmoz.
Edgar Allan Poe
Amerikako estatu batuetan 1809-1849. Estatu Batuetan kritikatua izan harren bere obrak Baudelairek eta Mallarmek frantsezera itzuli eta europa osotik ere zabaldu zen. Ipuin laburren maisua izan zen: maitasunez landu zituen ipuina eta poesia.
Ipuingintza: 67 ipuin kaleratu zituen, zalantzarik gabe esan daiteke generoaren berritzaile handia izan zela.
↳ Polizia ipuinak: Generoaren sortzailea.
↳ Abentura ipuinak.
↳ Beldurrezko ipuinak.
Poeren ipuinetan fantasia eta misterioa logika arrazionalarekin nahasten dira. Alde batetik errealista da, gauzak objetiboki deskribatzen dituelako baina bestetik, deskribatzen hari dena guztiz misteriotsua, bitxia eta ohiz kanpokoa denez, erromantikoa da. Orduan bi alderdi hauek lotzea ahots propioa ematen diote Poeri.
Poeren berrikuntza: egoera larri eta beldurgarrietan dagoen pertsonaiaren psikologia eta sentzazioak deskribatzen dituela, eta hauek historiaren gune nagusi bihurtzen ditu.
Bi modutan egiten du hori, bi beldur mota lantzen ditu:
↳ Kanpoko beldurra: Pertsonaia fantastikoen agerpenak eta naturaz gaindiko elementuek eragiten duten beldurra.Banpiroak, hilobiak, mamuak, odola, hilketak…
↳ Barneko beldurra: Itxura arrunta duten pertsonaien obsesioak, beldurrek eta haluzinazioek sortutako beldurra. Beldur psikologikoa, aurrekoa baino konplexuagoa, baina gehienetan indartsuagoa da bestea baino.
Poesia: Belea da ospetsuena. Erritmoa,musikaltasuna eta errima asko lantzen zituen,horretan oso modernoa izan zen.