XIX. Mendeko Gertaera Nagusiak: Esklabotza, Inperialismoa eta Liberalismoa

Historia2,84 KB

Esklabotza eta Sezesio Gerra

Estatu Batuetako Konstituzioak estatu bakoitzaren esku uzten zuen esklabotza onartzea edo debekatzea. Iparraldeko eta mendebaldeko estatuek esklabotza ezeztatu zuten, baina hegoaldeko estatuetan ekonomiaren oinarria zen. XIX. mendearen erdialdean, estatu abolizionisten eta estatu esklabisten arteko liskarra areagotu egin zen. 1860an, Abraham Lincoln presidente hautatu zuten, eta lurralde berrietan esklabotza hedatzearen aurka zegoen. Sezesio Gerrak lau urte iraun zuen (1861-1865), eta iparraldeak irabazi zuen.

Inperialismoa

Inperialismoa herrialde batek beste batzuk menpean hartzea da. Konkistatzen duen herrialdea metropolia da (adibidez, Europa), eta konkistatutako lurraldeak koloniak (adibidez, Asia, Afrika eta Ozeania).

Liberalismoa Britainia Handian eta Frantzian

Britainia Handian eta Frantzian demokraziak pixkanaka egin zuen aurrera, eta horrek hainbat aurrerapen ekarri zituen:

  • Gizonezkoen sufragio unibertsala onartu zen.
  • Erlijio eta adierazpen askatasunak garatu ziren.
  • Alderdi politiko modernoak sortu ziren.

Hala ere, baziren mugak:

  • Emakumeek ez zituzten eskubide asko; hala nola, boto-eskubidea. Era berean, legez, gizonen mende zeuden.
  • Boteretsuenek hauteskunde-iruzurrak egiten zituzten, emaitzak kontrolatu ahal izateko.

Munduko Inperio Handiak

XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran, hainbat inperio handi sortu ziren:

  • Britainiar Inperioa izan zen handiena: 450 milioi biztanle zituen eta puntu estrategikoak zituen menpean. India zen bere kolonia garrantzitsuena.
  • Frantziako Inperioa izan zen bigarren potentzia garrantzitsuena: 48 milioi biztanle zituen eta Afrikaren iparraldeko lurrak okupatu zituen.
  • Beste herrialde batzuek inperio txikiagoak zituzten.
  • Inperio batzuk ez ziren Europakoak. Adibidez, 1898an AEBek Espainia garaitu ondoren, Filipinak eta Puerto Rico okupatu zituzten, eta Kuba kontrolatu zuten.


Nazionalismoa

Frantziako teorialariek nazionalismoaren ikusmolde bat proposatzen zuten. Ikusmolde horren arabera, pertsona multzo batek borondatez erabakitzen du nazio bat sortzea. Nazio bateko herritarrek lege, eskubide eta betebehar berak dituzte, kultura bera partekatu beharrik gabe.

Estatu Batuetako Konfederazioa

Estatu Batuetako Mendebalderanzko Hedapena

1800etik 1850era, etorkin asko iritsi ziren Estatu Batuetara, eta biztanleria izugarri hazi zen: 5 milioitik 23 milioira. Etorkinak, batez ere, Britainia Handikoak eta Alemaniakoak ziren. Horrez gain, Estatu Batuek lurralde gehiago lortu zituzten. XIX. mendearen hasieran, Frantziari Louisiana eta Espainiari Florida erosi zizkieten. 1845ean, Britainia Handiak Oregon eman zien, eta urte berean, Texas anexionatu zuten.

Deskargatu

PDF Word HTML