XIX. Mendeko Espainiako Historia: Glosarioa

Historia2,58 KB

Unión

Estatu zentralistaren aldeko errepublikanoak.

Federalak

Estatu deszentralizatuaren aldeko errepublikanoak.

Amore-Emanak

Espainiako konstituzio sistemara moldatzearen alde zeuden Bizkaiko liberalak.

Tradizionalistak

Estatuaren gizarte eta politika erregimena ohiko erakundeetan, monarkia absolutuan eta erlijioan batez ere, ezartzearen alde egiten zutenak.

Elisabet II.a

1843 eta 1868 artean Espainian gobernatu zuen Fernando VII.aren alaba.

Espartero

Elisabet II.a adingabea zen bitartean erregeordetzan egon zen jenerala.

Karlistak

Karlos Maria Isidroren aldekoak zirenak.

Isabelinoak

Lehen Karlistaldian Elisabet II.aren aldekoak zirenak.

Batasun Liberala

O'Donnellek zuzendutako zentroko alderdi berria.

O'Donnell

Batasun Liberala izeneko alderdia zuzendu zuena.

Demokratak

Gizonezkoen sufragio unibertsalaren alde egiten zutenak.

Ostendeko Ituna

1866an demokratek, liberal aurrerakoiek eta zentrokoek Elisabet II.aren kontra sinatu zutena.

Prim

Serrano jeneralarekin batera 1868ko Iraultzaren buru izan zena.

Iraultza Loriatsua

1868ko Iraultzari jarri zioten izena.

Behin-behineko Gobernua

1868ko Iraultzak garaipena lortu ondoren sortu zena.

Serrano

Behin-behineko Gobernuaren buru izan zena.

Amadeo Savoiakoa

Behin-behineko Gobernuak errege hautatu zuen Viktor Emanuel II.aren semea.

1869ko Konstituzioa

Espainiako Historiako lehen konstituzio demokratikoa izan zen.

Lehen Errepublika

1873-1874 bitartean iraun zuen aldia.

Pi y Margall

Espainiako Lehen Errepublikako lehen presidentea.

Castelar

Pi y Margallek presidentea izateari utzi ostean errepublikako presidentea.

Ondasun Komunalak

Udalerriek pertsona partikularrei alokatutako udal ondasunak dira.

Herri-Lurrak

Udalerriko herritarrek ustiatzen zituzten udal lurrak.

Desamortizazioa

Ondasun amortizatuak saltzeko prozesua izan zen.

Ondasun Amortizatuak

Erakunde batzuekin lotutakoak zirenak.

Mendizabalen Desamortizazioa

Kleroaren ondasunak konfiskatu eta enkantean atera zituena izan zen.

Jornalari

Soldata baten truke lan egiten duen nekazaria.

Bergara Besarkada

Elisabeten aldeko Espartero jeneralak eta Maroto jeneral karlistak Lehen Karlistaldia amaitzeko hartu zuten akordioa.

Maroto

Espartero jeneralarekin batera Bergarako Ituna sinatu zuen jeneral karlista.

Deskargatu

PDF Word HTML